Azaroak 21

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bulegok zazpi emanaldi akustiko egingo ditu egun batean, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan

Larunbatean, azaroak 21, 09:00etan Maulen hasi eta 21:30ean Iruñean bukatuta, laukoteak Donapaleun, Baionan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen ere joko ditu doako kontzertu akustikoak.

BULEGOk urtebeteko isilaldia amaitu du, ZUGATIK singlearekin
Bulego. Argazkia: Penélope Cerezo.

Azaroaren 21ean, larunbatarekin, Bulego laukoteak zazpi kontzertu akustiko egingo ditu, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan, “amore” urtarrilean argitaratuko duen diskoaren aroa zabaltzeko. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

09:00etan hasiko da egun bateko bira, Maulen (Pitxu gaztetxea), eta gero etorriko dira Donapaleu (Aldaka gaztetxea, 10;40), Baiona (12:45, Kalostrape taberna, Euskal Konfederazioaren Manifestazioaren egitarauaren barruan), Donostia (14:40, Baga Biga Faktoria), Bilbo (17:00, Lumiere), Gasteiz (19:00, Parral) eta, ixteko, Iruñea (21:30, Txalaparta).

Bulego taldeak 2027ko urtarrilean aterako du amore, bere hirugarren disko luzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X