Sopela
2018/09/12 - 00:20
Topatu egin dute Sopelan desagertu zen 60 urteko gizonezkoa
Hain zuzen ere, Sopelako Metro geltokiaren inguruetan aurkitu dute, noraezean zebilela.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.
2018/08/08 - 23:22
Hiru lagun larri zauritu dira autoarekin ermita baten aurka jota, Sopelan
Ibilgailuan zihoazen hiru lagunetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bi emakume Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtura.
2018/08/08 - 22:48
Auto batek San Andres ermitaren kontra jo du Sopelan
Ibilgailuan zihoazen hiru lagunetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bi emakume Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtura.
2018/08/04 - 16:08
Ereaga hondartza da orain arte Bizkaian bisitari gehien jaso dituena
Arrietara-Atxabiribil Sopelan, Arena Zierbenan, Laga Ibarrangelun, Arrigorri Ondarroan eta Bakiokoan ere 100.000 lagunetik gora ibili dira.
2018/07/11 - 22:54
Sopelan marihuana plantazio erraldoi bat desegin du Poliziak
5 lagun atxilotu dituzte: osasun publikoaren kontrako delitua leporatzen diete. Epailearen aurretik pasatu ondoren atxilotuetako lau kartzelara eraman dituzte.
2018/06/14 - 16:19
Kutsadura fekala, Uribe Kostan
Euri jasen eraginez, ura mugitu egin da eta bainatzea debekatu du Osasun sailak. Inguruko surf eskola eta uretako jarduerak antolatzen dituzten enpresak kexu dira.
2018/03/12 - 19:53
Gas-ihes handia izan da Sopelan, makina hondeatzaile batek hodi bat apurtu ostean
Ezbeharra txalet batzuk eraikitzeko lanetan gertatu da. Ez da zauriturik izan.
2018/03/12 - 14:08
Itsaso zakarra, Sopelan
Azken orduetako itsaso zakarrak ez ditu beldurtu kitesurf zaleak eta Sopelako ur zakarrean ikusi ditugu batzuk.
2018/01/29 - 13:55
50.000 eurorainoko isuna, babes ofizialeko etxe bat turismorako alokatzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere jarduera eteteko agindua eman eta espedientea ireki dio jabeari.
2018/01/27 - 21:42
40.000 euroko isuna babes ofizialeko etxebizitza bat alokatzeagatik
Sopelan, babes ofizialeko etxebizitza bat alokairu turistikora bideratzen duen gizon bat ikertzen ari Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila. Isun handia jaso dezake gizon horrek.
2018/01/17 - 11:36
Euskal film laburren lagin bat erakutsiko dute ostiralean, Sopelan
Urtarrilaren 19an, ostiralarekin, lau euskal film labur eskainiko dituzte Sopelan. Emanaldiaren ostean, mahai ingurua egongo da filmotako lantaldearekin.
2018/01/12 - 18:59
Sopelako lapurretagatik atxilotutako hiru gizonak, espetxera
32, 33 eta 36 urteko atxilotuei lapurreta egotzi diete. Dirua eta bitxiak eraman zituzten, etxebizitzako bizilagunen eskuak eta ahoa zapiz lotu ondoren.
2018/01/12 - 12:09
Hiru pertsona atxilotu dituzte Sopelako etxe batean izandako lapurretagatik
Bilbon eta Barakaldon egin dituzte atxiloketak. Lapurrak banatzaileak zirela esanda, etxera sartu ziren, eta, bizilagunak lotu ondoren, bitxiak eta dirua ostu zituzten.
2018/01/05 - 20:07
Gazte bat atxilotu dute Sopelan gezurretako pistola batekin mehatxuka ibiltzeagatik
Jauregizar plazako taberna batean jazo da gertakaria. 21 urteko mutilak gezurretako pistolarekin zenbait bizilagun beldurrarazi ditu.
2017/12/28 - 14:46
Familia bat atxikituta eta ahoa bozatuta izan dute Sopelan, etxean lapurtzeko
Lapurreta joan den ostiralean, hilaren 22an, gertatu zen. Antza, hiru lapurrak banatzaile gisa aurkeztu ziren eta atea zabaltzean etxea garbitzera sartu ziren.
2017/09/20 - 11:52
Gizon bat atxilotu dute Sopelan, sexu abusua eta erasoa leporatuta
Ertzaintzaren hainbat agentek gizonezko bat atxilotu zuten igandean Sopelan, Bizkaiko udalerri horretako pub batean emakume bati ukituak egin eta aurpegian hainbat ukabilkada eman zizkiolakoan.
2017/09/18 - 13:13
Delorean eta Willis Drummond, Sopela Kosta Fest jaialdian asteburuan
Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores eta Rubia arituko dira ostiralean, eta Delorean, Tomasito, Koban, Kokein eta Optigan DJ, larunbatean.
2017/08/21 - 21:24
Larri erreskatatu dute 77 urteko gizon bat Barinatxa hondartzan
Sorosleek arnas- eta bihotz-geldialdia zuela atera dute uretatik; Gurutzetako ospitalean dago.
2017/07/28 - 13:20
Proiektu batek Burdin Hesiaren memoria babestuko du
Bilbo defendatzeko xedea zuen lerroak 33 udalerri zeharkatzen zituen, baina gaur egun 25etan besterik ez daude haren zantzuak.