Sortu
2017/09/17 - 10:49
Sortuko Kontseiluak Arkaitz Rodriguez proposatu du idazkari nagusi izateko
Sortuko Konferentzia Politikoak hurrengo larunbatean, irailak 23, berretsi beharko du erabaki hori, Iruñean egingo den batzarrean.
2017/09/16 - 19:27
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute milaka pertsonak Bilbon
'Demokrazia. Bozkatu erabakitzeko' lemapean, 30.000 herritar inguruk Bilboko kaleak zeharkatu dituzte, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-plataformaren deialdiarekin bat eginda.
2017/08/17 - 22:19
500 lagun izan dira Donostian turismo-ereduaren aurkako manifestazioan
'Zuen turismoa, gazteon miseria' lemapean egin dute; Gipuzkoako hiriburuko erdiguneko kaleetatik eta Alde Zaharretik ibili dira.
2017/08/17 - 15:41
Rafa Diez: 'Indarrak bildu behar ditugu burujabetzarako bidean'
Kartzelatik atera ostean egindako lehen adierazpenetan, "anbizio falta" sumatu duela esan du buruzagi sindikal ohiak, baina "indar nahikoa" badela azpimarratu.
2017/08/17 - 11:40
Sortu: 'Diez espetxetik aterata, aktibo garrantzitsu bat berreskuratu da'
6 urte eta erdiren ondoren Rafa Diez kartzelatik irten denean, Arkaitz Rodriguez bozeramaileak adierazi du LABeko buru ohia garrantzitsua izango dela euskal burujabetzaren alde borrokan jarraitzeko.
2017/08/17 - 10:07
Rafa Diez, aske
100 bat pertsona bildu dira espetxearen kanpoaldean LABeko idazkari nagusi ohiari harrera egiteko. Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak ongietorria debekatu zuen atzo.
2017/08/14 - 18:04
Turismoaren aurkako protestak alde batera uzteko eskatu dio Lasak Sorturi
Turismo jasangarriaren alde ideia edo proposamenik izanez gero, erakundeetara eramateko aholkatu dio.
2017/08/10 - 14:00
Turismoaren eztabaida 'albo batera uzteko' deia egin du Tapiak
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren ustez, Ernairen protestak "txarrak" dira, eta gazte antolakundeari zer asmo duen argitzeko eskatu dio.
2017/08/05 - 22:31
Milaka lagun kalera atera dira Galdakaon espetxe-politika salatzeko
Gainera, Kepa del Hoyo Badajozeko kartzelan hildako ETAko presoari omenaldia egin diote.
2017/08/05 - 22:19
Kepa del Hoyoren heriotza salatu dute milaka pertsonak Galdakaon
Sortuk adierazi duenez, "preso politikoak espetxetik ateratzeko, Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta instituzional guztiek bide-orria adostea eskatzen du euskal gizarteak".
2017/07/25 - 15:58
Sortuk dio nahitaezkoa dela presoak etxera itzultzea elkarbizitza garatzeko
Arkaitz Rodriguezek esan du gatazkaren konponbide justu bat lortzeko beharrezkoa dela Frantzian eta Espainian dauden ehunka presoren askatasuna.
2017/07/16 - 17:00
Sortu: 'EPPKren agiriaren ildo politikoak etorkizuneko ikuspuntua du'
'Gatazkan erantzunkizuna izan duten eragile guztiei' deialdia egin die Sortuk, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bezala, pausuak eman ditzaten.
2017/07/12 - 23:08
Sortuk kide bat kanporatu du emakumeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita
Ezker abertzaleko alderdiaren arabera, gizonak "engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko".
2017/07/01 - 15:49
Bakearen bidean presoek 'urrats garrantzitsua' egin dutela esan du Sortuk
'Euskal instituzioei, eragile politikoei eta sozialei' dei egin die Sortuk, 'guztion artean gatazkaren ondorioei irtenbide integrala' bilatzeko.
2017/06/24 - 16:10
Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoa aske uzteko eskatu du Sortuk
Alderdi politiko horren esanetan, “Frantziako kartzeletan igarotako espetxealdia kontuan hartuz gero Gogorza joan den asteazkenetik egon beharko luke kalean”.
2017/06/19 - 16:12
Gobernu-altenatiba izatea eta euskal Estatua eraikitzea, EH Bilduren xedeak
'Jendeak hautatutako zuzendaritzaren lehen bilera' egin dute gaur, astelehenarekin, Arnaldo Otegi koordinatzailearen esanetan. 'Egun on Euskadi' saioan ere izan da Otegi.
2017/06/12 - 10:58
Zabalik da EH Bilduren barne kargudun berrien alde bozkatzeko epea
Ostiralera arte, Otegi buru duen Mahai Politikoaren zerrenda bakarra eta gaineko idazkaritzak hautatzeko aukera izango dute militanteek.
2017/06/08 - 14:24
Otegi: 'Onenak nahi ditugu, berdin zaigu horien siglak zeintzuk diren'
EH Bilduko koordinatzaile nagusia izateko hautagaiak esan duenez, 'jende formatua eta sendoa' nahi dute, eta ez diete siglei arretarik jarriko.
2017/06/07 - 14:38
Sortuko idazkari nagusi izateari utzi dio Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusi izateko hautagai bakarra izanda, bi karguak "bateraezinak" direla uste du Otegik.
2017/06/06 - 11:24
Arnaldo Otegi, EH Bildu zuzentzeko hautagaitza bakarraren buru
Harekin batera, Gari Mujika (zuzendari nagusia), Ainhoa Beola (Programa zuzendaria), eta Maider Carrere (Barne Antolaketa zuzendaria) daude, besteak beste, Mahai Politikorako plantxan.