Sortu
2022/03/31 - 18:23
Auzitegi Nazionalak Zuluetari eta beste hiru abokaturi 3 eta 7 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri dizkie
Konkretuki, Arantxa Zuluetari 7 urte eta 6 hilabeteko zigorra ezarri dio, Jon Enparantzari 4 urteko espetxealdia, eta Naia Zurriaraini eta Iker Sarriegiri 3 urteko kartzelaldia. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo, aldiz, absolbitu ditu.
2022/03/22 - 19:28
Ernaik Barakaldoko gurutze frankista bota du
Ezker abertzalearen gazte erakundeak azpimarratu du Bizkaian jada ez dela geratzen "monumentu frankista publikorik".
2022/03/22 - 18:29
Macronek Yvan Colonnaren heriotzari buruz: "Gizon bat hil da eta egoera larria dela uste dut"
"Ondorioak aterako ditugu", aurreratu du Frantziako presidenteak, kartzelan ez litzatekeelako horrelakorik gertatu behar. Eliseoko bozeramaile Gabriel Attalen iritzian, "hanka-sartze oso larria izan zen".
2022/02/13 - 20:56
Torturatuentzat "aitortza publikoa" eskatu dute Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean
Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Zizurkilen, Arregiren jaioterrian. Sortuk, berriz, Iratxe Sorzabalen kasua salatu du Irunen.
2022/02/10 - 12:01
''EH Bildu osatzen duten alderdien aniztasuna bere baitan hartzeko gai da koalizioa''
Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkideak "errespetu osoa" erakutsi nahi izan die Eusko Alkartasunaren barruko eztabaidei, eta urte guzti hauetan "EH Bildu batzeko gai" izan dela azpimarratu du.
2022/02/08 - 10:13
Arkaitz Rodriguez: "Ertzaintza oso urrun dago euskal polizia demokratiko eta prebentibo bat izatetik"
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak atzo esandakoei erantzun die, modu horretan Sortuko idazkari nagusiak. Halaber, UPNrekin gertatutakoaz, kritikatu du "Nafarroa trukerako txanpon gisa" erabili dutela bai PSOEk zein alderdi erregionalistak.
2022/02/05 - 18:40
Sortuk performance bat egin du "tortura sistematikoa" izan dela salatzeko
Ezker abertzaleak poliziaren tratu txarrak jasan dituzten "milaka" herritarren konponketa eskatu du Gasteizen egindako ekitaldian.
2022/02/03 - 00:58
Arkaitz Rodriguez: "Ez da aurrekari ona Sanchezen Gobernuak eskuinaren babesa bilatu izana"
Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egindako elkarrizketan, Sortuko idazkari nagusiak azpimarratu du "gehiengoa" lan-erreforma indargabetzearen alde dagoela edo, gutxienez, atal kaltegarrienak kentzearen aldekoa dela, eta PSOEk eta Unidas Podemosek azaldu beharko dutela "zergatik ez den gauzatu".
2022/01/27 - 10:09
Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin du 'Kalera Info' aldizkariaren itxiera
Gauza bera egin du kalerakalera.eus webgunearekin, bi argitalpenak "terrorismoa goratzeko tresnak" direla iritzita.
2022/01/24 - 11:38
Arkaitz Rodriguez: "Azken 10 urteetan erakutsi dugu aldaketa nabarmena egon dela gure estrategian"
Sorturen zuzendaritza berriaren inguruan galdetuta, Arkaitz Rodriguezek adierazi du "edozein alderditan behar izaten da erreleboa eta ezker abertzeak egoerara moldatzeko beharra ere badu".
2022/01/22 - 17:00
David Pla Sortuko zuzendaritzan egotea ''ETAren ate birakarien'' ondorio dela esan du Ordoñezek
Gregorio Ordoñez ETAk 1995ean hildako PPko zinegotziaren omenaldian egin ditu adierazpenok haren arrebak, Consuelo Ordoñezek. "ETAren fatxada politikoa da Sortu", esan du.
2022/01/22 - 15:40
EH Bildu sektore berrietara zabaltzeko apustua egin du Sortuk, erakundeetan agintea lortzeko
Arkaitz Rodriguezek idazkari nagusi izaten jarraituko du, bere taldeak % 89ko babesa jaso baitu barne hauteskundeetan. David Pla ETAko kide ohiak paper garrantzitsua izango du Nazio Kontseilu horretan.
2022/01/22 - 15:39
Ezustekorik ez Sorturen Kongresuan, eta Arkaitz Rodriguez berretsi dute karguan
16 gizonek eta 14 emakumek osatuko dute zuzendaritza berria. Aro berri baten hasiera iragarri dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako ekitaldian.
2022/01/21 - 19:53
Sortuk bere zuzendaritza berria izendatuko du larunbat honetan
Sortuk "indarrak batzeko" eta Euskal Herriaren independentzia lortzeko bere "konpromisoa berresteko" baliatu nahi du larunbateko biltzarra. Ekitaldian Herrigaia ponentzian jasotako "erronka nagusiak" eta "datozen urteetarako asmoak" azalduko dituzte.
2022/01/19 - 11:49
Abian da Sorturen zuzendaritza berria bozkatzeko epea
Militantziak urtarrilaren 19an, 20an eta 21ean eman ahal izango du botoa. Emaitza larunbatean jakinaraziko da, Bilboko Bizkaia frontoian, Sorturen Kongresua itxiko duen batzarrean.
2021/12/24 - 14:03
EH Bildu Aieteko adierazpenean eta ongietorri publikoen aurka dagoela esan du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusia Sorturen erabaki eta ekintzetatik aldendu da, eta esan du bera ez dela ezker abertzalearen bozeramailea.
2021/12/22 - 16:38
Sortuk David Pla ETAko buruzagi ohia proposatu du zuzendaritza berrirako
Alderdiak Kontseilu Nazional berria osatzeko nahiko lituzkeen izen-abizenak jakinarazi ditu; afiliatuek urtarrilaren 20an eta 21ean bozkatu beharko dute proposamena. Arkaitz Rodriguez idazkari nagusi postuan errepikatuko luke.
2021/12/18 - 20:54
Espetxe politikari leporatu dio Sortuk Antton Troitiñoren heriotza
Arkaitz Rodriguezek Espainiako Gobernuari eskatu dio "euren legea betetzeko", gaixotasun larriak dituzten ETAko presoak aske uzteko eta "salbuespen legedia bertan behera uzteko".
2021/11/22 - 13:15
Sortuko militanteen hamarretik zazpik zuzendaritzak proposatutako Herrigaia ponentzia babestu dute
Asteburuan egin den bozketan Sortuko ia 4.200 kidek parte hartu dute, botoa emateko eskubidea zutenen % 52k. Lurrari lotuz txostenak, ostera, botoen % 22 bereganatu du. Halaber, % 7k zuri bozkatu dute.
2021/11/20 - 17:08
Estatu indarkeriaren biktima guztiak omendu dituzte Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrenean
Gaurko egunez, azaroak 20, hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasunako kideak 1984 eta 1989an. Lore eskaintza egin zaie gaur Bilbon, urteurrena gogoratzeko.