Sortuko militanteen hamarretik zazpik zuzendaritzak proposatutako Herrigaia ponentzia babestu dute
Kontseilu Nazionalak aurkeztutako Herrigaia ponentziaren eta Lurrari lotuz izeneko osoko zuzenketaren artean aukeratu behar izan dute Sortuko militanteek asteburu honetan. Alderdiak gaur goizean zabaldu dituen arabera, hamarretik zazpik (% 71) Herrigaia ponentzia ofizialaren alde egin dute. Guztira, 2.948 militantek bozkatu dute zuzendaritzaren aukeraren alde eta 919k (% 22), berriz, Lurrari Lotuz babestu dute. Halaber, % 7k (297 boto) zuri bozkatu dute.
Parte-hartzea % 52,5ekoa izan da, hots, botoa emateko eskubidea zuten 7.936 kideetatik 4.164k bozkatu dute.
Nazio Kontseiluak ohar batean zabaldutako informazioaren arabera, Herrigaia buruz buruko 500 elkarrizketaren, dozenaka herri batzarren eta udan egindako bi Nazio Topaketen emaitza izan da.
Sorturen barne eztabaida prozesuak aurrera jarraitzen du eta abenduaren 5era arteko epea dago Herrigaia ponentziari zuzenketa partzialak aurkezteko. Ondoren, abenduaren 17tik 19ra bozkatu ahalko dira.
2017ko urtarrilean egin zuen Sortuk azken kongresua. Aurtengo urtarrilean egitekoa zuen kongresua urtebetez atzeratu zuen pandemiaren ondorioz. 2022ko urtarrilaren 22an bukatuko da eta orduan aurkeztuko dute zuzendaritza berria.
Zure interesekoa izan daiteke
Puigdemont, Comin eta Puigek Espainia salatu dute Europako Batzordearen aurrean, amnistia legea ez aplikatzeagatik
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legeari oniritzia eman ondoren, Kontu Auzitegiak akusazioei eta defentsei galdetu die aukerarik ote dagoen Kataluniako independentzia-prozesuagatik zigortutako 30 bat goi karguduni amnistia ez aplikatzeko.
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berriak, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatetik % 1eko eskupekoa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.