Sumendiak
2021/09/20 - 16:08
Reyes Marotoren ustez, sumendia turismo eskaintzarako "aprobetxa daitekeen aldarria" da
Ministroak ordu batzuk geroago zehaztu ditu sumendiari buruzko adierazpenak, eta hondamendiaren biktimekin daudela azpimarratu du.
2021/09/20 - 14:02
La Palman gertatzen ari dena ulertzeko gakoak
Zortzi egunez aktibitate sismiko handia izan ostean, igande honetan sumendi baten erupzioa hasi da Kanarietako La Palma uharteko Cumbre Vieja inguruan; 5.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
2021/09/20 - 10:27
Cumbre Viejako laba-isurketaren abiadura 700 metro orduko da eta 1.075 ºC tenperatura du
Sumendiaren erupzioaren ondorioz, 5.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte El Pason, Tazacorten eta Los Llanos de Aridanen.
2021/09/20 - 01:10
Sumendiaren erupzioak eragindako ebakuazioak 5.000 pertsonari baino gehiagori eragin die La Palman
15:10 aldera "eztanda bat entzun da eta kea eta laba ikusten hasi gara" kontatu dute lekukoek. Sumendia indartsu ari da laba botatzen. Erupzioa zuzenean ikus daiteke, streaming bidez, eitb.eus-en.
2021/09/19 - 22:56
Adituek La Palmako sumendiaren leherketa aztertu dute
Erupzioa Cumbre Viejako parke naturalean hasi da. Balio arkeologiko handiko ingurua da, uhartearen erdigunetik hasi eta hegoalderaino doana. Duela 72 urte San Juan sumendia lehertu zen eta orain mende erdi Tenegia.
2021/09/19 - 22:51
Sumenditik gertu dauden herrietan oso gertutik bizi izan dute erupzioa
Batzuek korrika irten behar izan dute haien etxeetatik, ia denborarik gabe. Egoera dela eta oso urduri daudela kontatu dute bizilagunek, ez baitakite zer gertatuko den haien etxebizitzekin.
2021/09/19 - 22:43
La Palmako Cumbre Vieja sumendia erupzioan sartu da
15:10 aldera "eztanda bat entzun da eta kea eta laba ikusten hasi gara" kontatu dute lekukoek. Sumendia indartsu ari da laba botatzen. Irailaren 11n hasi ziren lurrikarak 20 kilometroko sakoneran baina pixkanaka, lurrazaleraino igo dira.
2021/09/19 - 19:40
La Palmako erupzio bolkanikoaren irudi ikusgarriak
Labaren kanporatzea 15:12an hasi da, Cumbre Viejan, Kanarietako La Palma uharteko El Paso udalerrian.
2021/09/19 - 19:38
La Palmako Cumbre Vieja sumendia, erupzioan: laba, errautsak, sugarra eta kea
Seismologian "multzo sismiko" gisa definitzen den fenomenoa hasi eta 8 egunera, 25.000 lurrikararen ostean, 15:10 aldera esnatu egin Cumbre Vieja sumendia, Kanarietako La Palma irlan.
2021/08/10 - 12:47
Etna sumendia berriro erupzioan sartu da
Siziliako Etna sumendiak beste erupzio bat izan du. Labako iturriek 2.800 metroko altuera hartu dute itsas mailatik, baina ez dute kalterik eragin.
2021/06/29 - 10:11
Costa Ricako Rincon de la Vieja sumendiaren erupzio indartsua
Sumendi hau herrialdeko aktiboenetako bat da. Bart izandako erupzioa azken urteetako indartsuenetakoa izan da.
2021/05/29 - 22:22
Etna sumendiaren erupzioaren irudi ikusgarriak
Maiatzaren 25ean Etna sumendia berriz piztu zen. Egun batzuk lehenago, Sizilian bertan, Stromboli sumendia ere erupzioan sartu zen.
2021/05/23 - 17:34
Larrialdi egoera Kongoko Goma hirian, Nyirango sumendia piztu eta gero
Gauean izandako erupzioaren ondorioz, Gobernuak Goma hiritik irteteko plana aktibatu du, biztanleak ateratzeko. Ihesaldi horretan 5 pertsona hil dira. Txikizio handiak eragin ditu sumendiak.
2021/05/23 - 16:20
Nyiragongoren erupzioak gutxienez 15 hildako utzi ditu Kongon
Bederatzi pertsona Sakeko errepidean gertatu den ezbehar batean hil dira, Goma hiriaren ebakuazioan, eta beste bi herritar kiskalita zendu dira.
2021/05/21 - 13:25
Stromboli sumendi italiarra erupzioan sartu da
Stromboli munduko sumendirik aktiboenetako bat da. Azken orduetan arroka goriak jaurti ditu eta laba jarioa itsasora iritsi da.
2021/05/07 - 12:25
Sinabung sumendi indonesiarraren jarduerak ez du etenik
Sinabung sumendiak oso aktibo jarraitzen du eta azken orduetan errauts eta ke zutabe bat jaurti du.
2021/04/30 - 11:02
Guatemalako Pacaya sumendia suspertu egin da eta laba fluxu berri bat sortu du
Sumendia hiriburutik 25 kilometrora dago. Egun batzuk aktibitaterik gabe egon ondoren, sumendia berriro aktibatu da eta laba fluxu berri bat sortu da.
2021/04/11 - 00:34
Sumendi hau aktibo egon zen azkenekoz duela 800 bat urte
Fisikarien hitzetan, erupzio txikia da, baina laba ibaiak eta argitasuna Reykjavik hiriburutik ikus daitezke.
2021/04/01 - 15:04
Hegaldiak eten dituzte Etna sumendiaren inguruan erupzio berri batengatik
Etnaren erupzio berriak bederatzi kilometroko altuera duen errauts zutabe bat osatu du, eta sumendiaren inguruko aireko espazioa itxi behar izan dute.
2021/03/23 - 10:05
Fagradalsfjall sumendiaren erupzioak ehunka lagun erakarri ditu
Ehunka turista Reykjaviketik 30 kilometrora dagoen Fagradalsfjall sumendia bisitatzen ari dira egunotan. Baten bat saltxitxa batzuk erretzera ere ausartu da.