Sumendiak
2020/01/13 - 12:19
Filipinetako Taal sumendia laba botatzen hasi da, 'berehalako erupzio' baten aurretik
Filipinetako bigarren sumendi aktiboena da, baina horren kraterrean dagoen lakuak turista ugari erakartzen ditu. 33 aldiz izan du erupzioa 1572tik.
2020/01/12 - 21:47
'Sumendi-tsunamia' izan daitekeela ohartarazi dute Filipinetan
Taal sumendiaren jarduera areagotu da eta, "berehalako erupzio arriskutsua" izango delakoan, 4. alerta-maila ezarri dute.
2020/01/10 - 09:30
Popocatepetl sumendiaren leherketa ikusgarria
Popocateptl sumendiaren leherketak 3 kilometroko fumarola bat sortu du eta material goria bota du mendi-hegaletara.
2019/12/09 - 21:08
Gutxienez bost hildako eta 31 zauritu Zeelanda Berrian, sumendi baten erupzioagatik
White Island uharteko Whakaari sumendia Ipar Uhartetik 48 kilometrora dago hori, ekialdera. Gainera, hainbat desagertu daude.
2019/12/09 - 11:22
Bost hildako eragin ditu Zeelanda Berriko Whakaari sumendiaren erupzioak
Oraingoz larrialdi zerbitzuak ezin dira irlara iritsi segurtasun arrazoiengatik, eta ez dakite oraindik uhartean bizirik dagoen pertsonarik geratzen den.
2019/10/08 - 11:16
Popocatepetl sumendi mexikarrak 6 leherketa izan ditu azken orduetan
Agintariek alerta maila horia ezarri dute, eta sumendiaren ingurura ez hurbiltzeko eskatu diete herritarrei.
2019/08/29 - 13:25
Italiako Stromboli sumendia erupzioan sartu da
Stromboli sumendia Italiako hegoaldean dago, Siziliako kostaldean. Uztailean ere izan zuen erupzio bat eta pertsona bat hil zen.
2019/08/05 - 12:52
4,5 graduko lurrikara batek Matucanako distritua astindu du, Liman
Sismologoen esanetan, 100 kilometroko sakoneran gertatu da lurrikara, eta, Peruko Hidrografia eta Gerrarako Nabigazio Zuzendaritzaren esanetan, ez dago tsunami arriskurik.
2019/07/19 - 18:16
5,1 graduko lurrikara batek Atenas astindu du
Intentsitate handiz nabaritu dute Greziako hiriburuan, ostiral eguerdian. Atenastik 23 kilometroa egon da epizentroa.
2019/07/04 - 00:39
Italiako Stromboli sumendiko erupzio bortitzak gutxienez hildako bat utzi du
Erupzioak hainbat sute sortu ditu Siziliako iparraldean dagoen uhartean eta hainbat jende hustu behar izan dute. Gutxienez hildako bat dago.
2019/06/20 - 09:08
4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun
Oraingoz ez dute zehaztu bi astinduek zer-nolako ondorioak izan dituzten.
2019/06/10 - 10:49
Sinabung sumendi indonesiarra erupzioan sartu da
Sumendia Sumatra irlaren iparraldean dago eta oso aktiboa da. Bota duen errauts eta ke zutabea 7.000 metroraino iritsi da.
2019/06/03 - 08:47
5,3 graduko lurrikara batek Valparaisoko kostaldea astindu du, Txilen
Dardara kostaldean gertatu da, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera, 60 kilometroko sakoneran.
2019/06/02 - 15:29
Etna Siziliako sumendia esnatu egin da
Ostegunaz geroztik darama laba eta errautsa botatzen. Dena dela, ez dago arriskurik gertuko zonaldeetarako. Azken erupzioa abenduan izan zen.
2019/05/31 - 11:15
Etna sumendia erupzioan sartu da
Siziliako sumendia errautsa eta laba botatzen hasi da azken orduetan. Oraingoz, inguruko herrietan ez dute neurri berezirik hartu.
2019/05/30 - 22:10
6,6 graduko lurrikara batek El Salvador astindu du
Dardara La Libertad departamentuko kostaldean nabaritu da, Mizata hondartzatik 66 kilometrora.
2019/05/28 - 08:27
4,8 eta 5 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun
Igandean, 8,3 graduko lurrikara handi batek herrialdea astindu zuen, eta bi herritar hil eta 15 zauritu ziren.
2019/05/20 - 16:14
5,8 graduko lurrikara batek Argentinako San Juan herrialdea astindu du
Dardara Txileko Santiagotik 218 kilometrora gertatu da. Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.
2019/05/13 - 11:34
5,3 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara itsasoan gertatu da, Huancayotik 58 kilometro ekialdera eta Pampasetik 46 kilometro ipar-ekialdera gertatu da, 10 kilometroko sakoneran.
2019/03/29 - 10:50
Popocatepetl sumendiak hiru kilometroko errauts zutabea bota du
Popocatepetl sumendian leherketa handia izan da eta 3 kilometroko errauts zutabea bota du. Horretaz gain, pusketa goriak jaurtiki ditu bi kilometrora.