Sumendiak
2021/10/09 - 09:40
La Palmako sumendia eta Esne Bidea, euskal argazkilari baten irudi bikainean ikusgai
Kanarietan bizi den Imanol Zuaznabar argazkilariak magiaz betetako irudi bat argitaratu du sare sozialetan: sumendi bat eta gure galaxia. "Bizitza osoa" eman du horrelako argazki bat harrapatzeko aukeraren bila.
2021/10/08 - 13:37
La Palmako sismikotasuna handituz joan da azken 24 orduetan
Cumbre Vieja sumendiaren erupzioaren hogeigarren eguna betetzen denean, zientzialariek eta adituek laba isurien bilakaera zaintzen jarraitzen dute, atzo isurketa nagusitik beste laba adar bat sortu eta gero.
2021/10/07 - 15:01
La Palmako aireportua geldirik dago sumendiak botatako errautsa pilatu delako
La Palmako aireportua geldirik dago ostegun honetan, Cumbre Viejako sumendiaren errautsa pilatu delako. Ondorioz, 30 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira.
2021/10/05 - 18:59
Haizeak Kariberantz bultzatu du La Palmako sumendiaren gas eta sufre dioxidodun lainoa
La Palmako sumendiak 250 mila tona sufre dioxido jaurti ditu. Haizeak Kariberantz bultzatu du gas eta sufre dioxidodun lainoa.
2021/10/04 - 16:49
Bart izandako luiziaren ondorioz, Cumbre Viejako sumendiak bi aho ditu lanean
Atzo 16.000 tona sufre dioxido jaurti zituen atmosferara eta hori jaurtitzen duen laba kopuruarekin dago lotuta. Azkenaldian jaurtitze horrek behera egin duenez, adituek uste dute eurpzioa amaierara iristen ari dela.
2021/10/04 - 11:07
La Palmako sumendiaren konoaren zati bat erori da
La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren jarioa handitu egin da azken orduetan eta ondorioz, kono nagusiaren zati bat erori egin da.
2021/10/03 - 18:13
27 hektareako laba delta sortu du Cumbre Viejako sumendiak orain arte eta ez du geratzeko itxurarik
Lau aho magmatiko ditu une honetan martxan, 80 milioi metro kubiko laba jaurti ditu orain arte, 1.000 etxe suntsitu eta milaka lagun euren etxeetatik atera.
2021/10/03 - 16:18
La Palmako isurketa aktibo guztiak airetik ikusita
Espainiako Geologia eta Meatze Institutuak drone bidez grabatutako bideo honetan laba isurketa aktibo guztien ibilbidea ikusten da, baita berria noraino iritsi den ere.
2021/10/02 - 21:36
Erupzio-aho berri bat sortu da La Palman
Emisio-gune berria ostiral goizaldean sortutako biei batuta, bosgarren foku aktiboa da.
2021/10/01 - 22:45
La Palmako laba-foku berria leherkorragoa da eta zientzialariak kezkatuta daude airearen kalitatearekin
La Palmako sumendiaren erupzioak aktibo jarraitzen du eta etengabe aldatzen da. Azken orduetan, aho berri bat ireki da sumendian, eta botatzen duen labak bi isurketa berri ditu, isurketa nagusiaren paraleloan jaisten direnak.
2021/10/01 - 16:45
Aho berri bat ireki eta laba kolada sortu da Cumbre Vieja sumendian
Aktibitate handia izan da La Palmako sumendian azken orduetan. Goizaldean aho berri bat ireki eta kolada berria sortu ondoren, hiru dira orain laba-emariak. Kolada berria, gainera, oso likidoa da eta horrek arriskutsuago bihurtzen du.
2021/10/01 - 15:03
Beste aho bat ireki da La Palmako sumendian
Horrekin, jada hiru dira laba isurtzen ari diren ahoak Kanarietako uhartean, kraterrarekin eta duela egun batzuk agertu zen beste batekin batera.
2021/10/01 - 14:55
La Palmako sumendiaren kono nagusiaren leherketa batek hiru zientzialari ia harrapatu ditu
Involcaneko hiru zientzialariek piroklasto eta lapilli euritik babestu behar izan dute euren burua. Horietako batek grabatu du une dramatikoa (Irudiak: @ElTimeLaPalma).
2021/10/01 - 12:39
Sufre dioxidoaren isuriek gora egin dute La Palman, baina ez dute osasuna arriskuan jartzen
Kostaldera egin duen ibilbidean, sumendiaren labak 981 eraikini egin die kalte dagoeneko, Copernicus Lurra monitorizatzeko Europako sistemaren azken eguneraketaren arabera.
2021/09/30 - 16:55
La Palma uharteak 8,8 hektarea handitu du bere azalera, azken orduetan itsasora isuritako labaren eraginez
Azken 38 orduetan laba etenik gabe ari da itsasora iristen eta horrek, dagoeneko 500 metro zabal eta ia 9 hektareako azalera daukan delta sortu du urgainean.
2021/09/30 - 14:03
La Palmako sumendiaren labak kilometro erdi baino gehiagoko zabalera duen uharte baxu bat sortu du
Laba itsasora iristean sortzen den plataforma horrek gas-hodeiak sortzen ditu urarekin kontaktuan, eta horrek osasunean eragina izan dezake. Hau dela eta, agintariek fenomenoa ikustera ez hurbiltzea gomendatu dute.
2021/09/30 - 13:26
Labak kilometro erdi baino gehiagoko zabalera duen behe uharte bat sortu du
Vicente Soler Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) bulkanologoaren arabera, behe uharte horrek hazten jarraituko du laba isurtzen doan heinean.
2021/09/29 - 19:53
Labak delta handi bat sortu eta itsasoaren kolorea aldatu du
Laba itsasoari kentzen ari zaion tokia, automatikoki publiko bihurtzen da, hau da, Estatua da haren jabe. Ozeanoaren dekolorazioa gertatu da; izan ere, eremu urdin turkesa eta marroiak batzen dira, batez ere labatik gertu.
2021/09/29 - 16:30
La Palmako sumendiaren inguruan itsasoko bizitza azkar errekuperatuko dela diote adituek
Adituen ustez, hasierako kolpea gogorra izango da. Alde egin ezin duten espezieak hil egingo dira; haitzetan itsatsita bizi direnak, esaterako. Baina urazpìko bizitza azkar errekuperatuko omen da, indarrez berpiztuta.
2021/09/29 - 16:25
50 metroko altuera duen delta eratu du La Palmako sumendiaren labak itsasoan
Labak itsasoratzen jarraitzen du eta uhartea bere azalera handitzen ari da uneotan. Dagoeneko 50 metroko altuera duen delta bat sortu da lehen ura besterik ez zegoen tokian.