Suteak
2025/03/20 - 09:28
Zortzi lagun artatu dituzte Galdakaoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Goizaldeko 02:30 aldera piztu da sua Aperribai auzoko bost solairuko etxebizitza batean. Zortzietatik lau Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2025/03/19 - 19:41
Basauriko sutean etxea galdu zuten familiek laguntza "eskasa" onartu beharko dutela salatu du Batuk
Batu Elkarlaguntza Sareak elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako Basauriko udaletxearen aurrean, eta, azaldu duenez, familia horiei Udalaren 2.640 euroko laguntza onartzea "beste erremediorik" ez zaie geratzen, nahiz eta horrekin hiru hilabeteko ostatua ezin ordaindu.
2025/03/19 - 14:25
Salburuako suteak "kalte larriak" eragin ditu zubian, eta zirkulazioa etenda dago
Suhiltzaileak zubiaren egoera aztertzen ari dira, eta ikertzen ari dira zergatik egin zuen eztanda Iliada pasealekuko gas-hodiak.
2025/03/19 - 10:31
Argindarra berrezarri dute Salburuan, gas-ihesak eragindako sutearen ostean
Sua 20:30 aldera piztu zen Iliada pasealekuan, Errekaleor ibaiaren ondoan. Garren ondorioz, Salburua auzoko transformadorea kolapsatu eta etxebizitzen % 50 inguru argindarrik gabe geratu ziren. Hala ere, 22:00etarako garrak itzaltzea lortu zuten.
2025/03/18 - 23:08
Suhiltzaileek eta gas teknikariek Salburuan lehertu den hodi handia ixtea lortu dute
Sua piztu den hoditeria handia zen, eta hainbat balbula itxi behar izan dituzte, lan "neketsua", Udalak jakitera eman duenez. Sutea Iliada pasealekuko 6. ateriaren parean dagoen hodi batean izandako gas-ihes baten ondorioz sortu da.
2025/03/18 - 22:21
Sute batek argindarrik gabe utzi du Gasteizko Salburua auzoa
Sua 20:30 aldera piztu da Iliada pasealekuan, eta litekeena da gas-ihesa izatea. Argia moztu dute, eta, ondorioz, inguruko bizilagun batzuk igogailuetan itxita geratu dira.
2025/03/18 - 22:19
Itzali dute gas-ihes batek Gasteizko Salburua auzoan piztutako sutea
Sua 20:30 aldera piztu da Iliada pasealekuan, Errekaleor ibaiaren ondoan. Sutearen ondorioz, Salburua auzoko transformadorea kolapsatu egin da, eta etxebizitzen % 50 inguru argindarrik gabe geratu dira.
2025/03/18 - 21:17
Sutea izan da Bilboko Dendarikaleko osagarrien denda batean
Dendako fokuek sabaiko egur zati bat erre dute. Suhiltzaileek azkar jardun dute eta kalte gehiagorik egotea ekidin dute, inguruan eraikin askok egurrezko egitura baitute.
2025/03/18 - 14:24
Edwin Geovanny: ''Emakumearengana iristen saiatu nintzen; ezin izan nuen salbatu, itotzen ari nintzelako''
Edwin, duela 17 urte Bilbon bizi den 49 urteko hondurastarra, heroi bihurtu da astelehenean Bilbon izandako sutean gizon bat erreskatatu zuelako. Pentsatu gabe jokatu zuela onartzen du, baina penatuta dago emakumea ezin izan zuelako salbatu.
2025/03/17 - 17:22
Emakume bat hil da eta gizon bat larri zauritu da Bilboko Labayru kalean izandako sutean
Su hartu duen etxebizitzako bizilagunak dira biak. Hamar pertsona gehiago artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta zazpi, ospitaleetara eraman dituzte. 08:02an jaso dute abisua-larrialdi zerbitzuek, eta badirudi sua bigarren solairura iritsi dela.
2025/03/17 - 16:25
73 urteko emakume bat hil da Bilboko Labayru kaleko etxebizitza batean izandako sutean
Beste hamaika pertsona zauritu dira 08:00etan Labayru kaleko egurrezko eraikin bateko lehen solairuan piztu den sutean. Sei solairuko eraikinaren egiturak ez du kalterik izan, eta bizilagunak beren etxeetara itzuli ahal izango dira.
2025/03/17 - 13:04
''Herritar batek furgonetatik eskailera bat atera eta sutan zegoen etxetik gizona ateratzen lagundu du''
Labayru kaleko sutearen lekuko izandako bizilagunek azaldu dutenez, erreskatatutako gizonaren emazteak mugikortasuna murriztuta zeukan eta, horren ondorioz, ezin izan da bere kabuz hortik atera. 73 urteko emakume hori, azkenean, hil egin da.
2025/03/17 - 11:42
Eraikinaren egiturak ez du kalte larririk izan, Aburtoren esanetan
Lehenengo solairuan bizi zen 73 urteko emakume bat hil da, sutearen ondorioz. Bilboko alkateak azaldu duenez, lehenengo eta bigarren solairuko bizilagunak izan ezik, gainerakoak etxera bueltatuko dira gaur bertan.
2025/03/17 - 09:42
Sute ikusgarria Bilboko Labayru kaleko eraikin batean
Pertsona bat artatu behar izan dute Bizkaiko hiriburuko Labayru kaleko 28 zenbakian gertatu den sute batean, lehen pisuan hain zuzen ere.
2025/03/16 - 13:34
Gutxienez 59 pertsona hil dira Ipar Mazedoniako dantzaleku batean piztu den sutean
03:00ak aldera piztu da sutea, kontzertu batean, eta 1.500 pertsona inguru zeuden bertan.
2025/03/16 - 11:08
Dozenaka hildako Ipar Mazedoniako dantzaleku batean piztu den sute baten ondorioz
50 pertsona hil eta 100 baino gehiago zauritu dira larunbat goizaldean Kotxani udalerriko dantzaleku batean piztutako sutean.
2025/03/15 - 19:07
Sute batek kalte larriak eragin ditu Igorreko baserri batean
Etxebizitzaren tximinian piztu da sua, eta teilatua kiskali du. Hala ere, ez da inor zauritu.
2025/03/11 - 19:27
Basauriko sutean kaltetutako familiek laguntza gehiago eta babeseko etxe bat lortzeko lehentasuna eskatu dute
Urtarrilaren 31ko sutean etxerik gabe geratu ziren familiek "larrialdi egoerak eskatzen duen premiaz eta erantzukizunez" joka dezan eskatu diote Basauriko Udalari.
2025/03/09 - 21:42
Soraluzeko Galvanizados Arrate enpresan izan den suteak hilabeteetarako gelditu dezake lantegia
Lau makinetako bi suntsitu ditu suak, eta ikusi beharko da beste bi makinetan eta eraikinean bertan kalteak zenbaterainokoak diren. Enpresak 23 langile ditu. Arduradunen arabera, hilabeteak beharko dituzte jardunari berriz heldu ahal izateko.
2025/03/09 - 19:45
Sutea piztu da Soraluzeko galbanizatuen enpresa batean
17:30 aldera hasi da sutea, Sagarraga industrialdeko enpresa batean. Kea kanpotik zen ikusgai, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.