Bi haur zauritu dira Baionan, zirku ikuskizun bat hasi aurretik izandako sutean
Bi haur zauritu dira gaur arratsaldean, Baionan, zirku ikuskizun bat hasi baino pixka bat lehenago gertatu den ezbeharrean.
Su-ontzi batekin izandako istripuak erredurak eragin dizkie 8 urteko neskato bati eta 5 urteko mutiko bati, eta Lapurdiko hiriburuko ospitalera eraman dituzte. Sudouesten arabera, neskatoak zauri larriagoak ditu mutikoak baino. EITBk jakin ahal izan duenez, Frantziako Tolosako ospitalera lekualdatu dute neskatila.
Istripua 16:30 aldera gertatu da, Mousserolles parkean jarrita dagoen karpan. Le Bruit konpainiak duela 10 bat egun jarri zuen karpa bertan, eta gaur arratsaldean azken emaldia prestatzen ari zela gertatu da istripua. Bertan behera geratu da zirkuaren ikuskizuna.
Lehen ikerketen arabera, likido sukoi batek eta aire zabaleko su-putzu batek izandako kontaktuak eragin du leherketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak