Suteak
Sutea izan da Greziako Kreta uhartean, eta 5.000 pertsona baino gehiago etxetik irtenarazi dituzte
Nektarios Papadakis Ierapetra udalerriko alkateordearen arabera, sugarrek inguruko hainbat etxe kiskali dituzte. "Kalte handiak izan ditugu", azpimarratu du Papadakisek. Gaineratu du suak basoak eta olibondo-sailak ere erre dituela. Orain arte, kostaldeko bost herri hustu behar izan dituzte.
Su handi batek Lleida kiskali du: zer da seigarren belaunaldiko sute bat?
Lleidako sutearen garrak 30 km/h-ko abiaduran joan ziren, 14 kilometroko altuerako hodei pirokumuloa sortu zen eta eguraldiak sua kontrolatzea zaildu zuen.
Katalunian inoiz ikusi ez den hedapen-abiadura duen sute batek bi pertsona hil ditu
Lleidan atzo piztutako "seigarren belaunaldiko" baso-sute bortitzak, bi hildako eta Katalunian inoiz ikusi ez diren erregistroak utzi ditu: 17 kilometroko pirokumulua eta 28 kilometro orduko hedapen-abiadura, denbora gutxian 5.300 hektarea kiskali zituena.
5.000 metro karratu kiskali dira zereal-zelai batean, Gerendiainen, sute baten ondorioz
Dirudienez, traktore batek eta paketatzeko makina batek su hartu dutenean piztu da sutea. Nafarroako suhiltzaileak izan dira lanean eta, inguruko nekazarien laguntzarekin, gune beroak itzali dituzte.
LEA konpainiak 100 langileri eragingo liokeen aldi baterako lan-erregulazioa planteatu du
Enpresak 120 behargin ditu. Zuzendaritzak langileen ordezkariekin bilera egin du, eta aldi baterako lan-erregulazioaren proposamena helarazi die, suteak ia lantegi osoa suntsitu ondoren. Zuzendaritzaren hitzetan, enpresa-batzordeak "oso jarrera ulerkorra" izan du.
LEAko arduradunak lanean ari dira, suak kiskalitako instalazioak berreraikitzeko
LEAko langileek aste honetan bertan enpresarekin biltzea espero dute, bere etorkizunari buruzko xehetasun gehiago jakiteko. LEAren zuzendaritza gaur bilduko da lan-arloko abokatu batekin eta lan-ikuskaritzarekin.
Arabako Foru Aldundia ere lanean ari da LEAri ahal den neurrian aurrera ateratzea errazteko.
Oraindik ere ikusten da ostiraleko sutearen ke arrastoa Gasteizko LEA-Lascaray enpresan
Gasteizko LEA-Lascaray enpresaren atarian hau da gaurko irudia. Oraindik ke arrastoa ikus daiteke, ostiraleko zoritxarreko sutearen ondorioz. Sugarrak kontrolpean dituzte, baina guztiz amatatu gabe daude oraindik. Enpresa erabat suntsituta geratu da, baina jabeek berreraiki egingo dutela jakinarazi dute.
Baso-suteak sortzeko arrisku "handia" eta "oso handia" Nafarroan
Horren aurrean, tenperatura altuak diren bitartean, sua eragin dezakeen edozein jarduera saihesteko gomendatu du SOS Nafarroak.
Gasteizko Udalak "itzalitzat eta erabat kontrolatutzat" jo du LEA fabrikan izandako sutea
Udaleko Larrialdi Plana desaktibatu dute eta oraindik itxita zeuden errepideak zabaldu dituzte dagoeneko.
Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak
Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da.
Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.
"6 edo 7 leherketa izan dira, baina bat oso handia izan da eta eraikin osoa dardarka jarri du"
Abetxuku eta Arriaga auzoetako bizilagunek ez dakite oraindik noiz itzuli ahalko diren etxera. Gasteizko Udalak iragarri du Arriaga Gizarte Etxera eramango dituztela Aramangelu kaleko atarietan, ezbeharraren ingurutik gertu, bizi diren hainbat pertsona.
LEAko langilea: "Shock egoeran gaude, eta ez dakigu zer gertatuko den gure lanpostuekin"
Ana Esther Condek ia 20 urte daramatza Lascaray-LEA enpresan lanean. EITB Mediari adierazi dionez, 13:30ean suteen aurkako alarma jotzen hasi da, eta alde egin behar izan dute, korrika. "Irtetean, sugarrak ikusi ditugu, eta beldurtu egin gara", gaineratu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak baso-sute baten simulakroa egin du Arbaltzagan
Bizkaiko Foru Aldundiak baso-sute baten simulakroa egin du Arbaltzaga inguruan, Baso-suteetarako larrialdi plana (INFOBI) osatzen duten taldeen prestakuntza, koordinazioa eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Kontrolpean dute Gasteizko LEA fabrikan piztutako sutea
Orduak edo egunak beharko dira oraindik sua erabat itzaltzeko. Ez da inor zauritu, industrialdea jendez hustu dutelako. Abetxuku eta Arriaga auzoak normaltasunera itzuli dira.
Sutea piztu da LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea
Sute handia piztu da Gasteizko LEA lantegian, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko leihoak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.