Bizkaiko Foru Aldundiak ke-detektagailuak jarriko ditu Bustuarialdeko adinekoen eta pertsona kalteberen 2.450 etxetan baino gehiagotan
Etxeko suteen ondoriozko arriskuak murrizteko plan pilotu bat da, eta gero beste eskualde batzuetan ezarri ahal izatea da asmoa.
Langileak, ke-detektagailu bat instalatzen. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako plan pilotu baten bidez, pertsona kalteberak bizi diren Busturialdeko 2.450 etxetan ke-detektagailuak instalatzea sustatuko da.
Ekimenarekin etxeko suteek eragindako arriskuak murriztu nahi dituzte, eta froga gisa balioko du, gero lurralde historikoko beste eskualde batzuetan ezartzeko, foru erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Busturialdeko udalekin batera, 1.250 detektagailu instalatzea aurreikusten da Etxez etxeko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileen etxeetan eta/edo familia-inguruneko zainketetarako prestazio ekonomikoa jasotzen dutenen etxeetan.
Kanpainaren onuradun izango dira, halaber, bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako 620 pertsona, baita egoera horretan bizi diren 70 urtetik beherako 600 pertsona ere, dagozkien udalak detektagailua jarriko die eta.
Udalerri batzuetan etxebizitza guztietan instalatuko dira ke-detektagailuak, bizilagunen adina eta egoera edozein izanda ere; 1.250 etxe inguru, guztira. Detektagailuek 10 bat urterako bateria dute, eta erraz finkatzen dira sabaira zinta itsaskor baten bidez.
Etxeko arreta jasotzen dutenen eta prestazio ekonomikoaren onuradunen kasuan, instalazioa Bizkaiko Aldundiak ordainduko du.
70 urtetik gorakoen kasuan (aipatutako kolektiboetatik kanpokoak), kanpaina borondatezkoa da Busturialdeko udaletan, eta haiei dagokie ke-detektagailuak erostea eta instalatzea.
Kanpaina onuradun guztiengana iritsiko dela ziurtatzeko, gutun pertsonalizatuak bidaliko dira egitasmoaren helburua azaltzeko, eta hitzaldi informatiboak ere antolatuko dira.
Gainera, detektagailuarekin batera informazio-triptiko bat emango da, zertarako balio duen, nola funtzionatzen duen eta non jarri behar den azaltzeko. QR kode bidez, gainera, tutorialak eta erabiltzeko gida eskuratu ahal izango dira.
Kanpaina amaitutakoan, erabiltzeileei gogobetetze-galdeketa bat egingo zaie, esperientzia pilotua beste eskualde batzuetan errepikatzeko, egoki joko balitz.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.