SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona ikertzen ari dira, Ean piztutako baso sutearekin zerikusia dutelakoan

Ertzaintzak uste du kobrea lortzeko kablea batzuk erretzen hasi direla, eta ezin izan dutela erreketa kontrolatu. Sua inguruko baso batera zabaldu da, eta 2,7 hektarea inguru kiskali ditu. 

 

 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bi pertsona, 19 urteko gizonezko bat eta 51 urteko emakumezkoa, ari da ikertzen Ertzaintza, gaur arratsaldean Ean piztu den baso sutearekin zerikusia dutelakoan. Lehen ikerketen arabera, kableak erretzen hasi dira, kobrea lortzeko, eta sua zabaldu egin da. 

Eguerdian jaso du abisua Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Ertzaintza bertaratu denean, inguruko herritarrek jakinarazi diote sutea bi pertsonek eragindakoa izan zitekeela. Antza, gizon bat eta emakume bat ikusi dituzte, kableak erretzen. 

Handik denbora batera, basozain batek ustezko egileetako bat aurkitu du. Motxila bat omen zeraman, kablea mozteko erremintekin. Beranduago, beste ustezko egilea aurkitu dute. Zuhurtziagabekeriaz sutea eragitea, ingurumenaren aurkako delitua eta kableen lapurreta leporatu dizkiete. 

12:00ak aldera piztu da sua, eta 18:00etarako itzalita zegoen. Suhiltzaileen hainbat dotazio eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuetako langileak bertaratu dira, itzaltze lanetan parte hartzeko. Ertzaintzaren helikoptero baten laguntza ere izan dute. 

Suhiltzaileen talde batek bertan jarraitzen du, errautsak kontrolatzen eta ingurua ureztatzen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Valentziako sutea El Saler argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren

270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X