Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean
Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira.
Hiru emakume hil eta lau pertsona zauritu dira, horien artean bi adingabe, 7 eta 11 urtekoak, Miranda Ebron (Burgos), etxebizitza-eraikin batean astearte honetako 22:45 aldera piztutako sutean.
Gaur goizean jakin denez, sutea "nahita" piztu zuen beste pertsona batek; polizia-etxean bere burua entregatu du horrek eta atxilotu egin dute. Hala jakinarazi du Pedro de la Fuente Espainiako Gobernuak Burgosen duen ordezkariordeak, Jose Carlos Donoso probintziako komisario buruarekin eta Aitana Hernando Mirandako alkatearekin batera komunikabideen aurrean egindako agerraldian.
Larrialdi-zerbitzuek zehaztu dutenez, 22:44an hainbat dei jaso zituzten, Fuente kaleko 10. zenbakiko eraikin batean sutea zegola ohartarazteko. Eraikin horretan, gutxienez bi pertsona zeuden barruan, irten ezinik.
Espainiako Poliziari eta Udaltzaingoari, suhiltzaileei eta larrialdi zerbitzuei jakinarazita, bizi-euskarriko bi unitate joan ziren lehenik, eta oinarrizko bizi-euskarriko bi anbulantzia eta lehen mailako osasun-talde bat bidali zituzten. Gainera, Errioxako eta Arabako ZIU mugikor bana ere bertaratu ziren.
Gaztela eta Leongo Osasun zerbitzuko (Sacyl) langileek zazpi pertsona artatu zituzten. Horietako bi tokian bertan hil ziren, eta beste bost ospitalera eraman zituzten, baina horietako bat hil egin zen gero ospitalean.
Sacylek zaurituta eramandako pertsonak honakoak dira: 30 urteko emakume bat, ZIU mugikorrean eraman zutena; 11 urteko mutiko bat eta 7 urteko neskato bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian eraman zituztenak; 58 urteko emakume bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batean eraman zutena; eta 23 urteko emakume bat, ZIU mugikorrean eraman zutena. Azken hori ospitalean hil da.
Zure interesekoa izan daiteke
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.