Sutea izan da Lodosako etxebizitza-bloke batean eta zazpi pertsona zauritu dira
Biktimetako batek erredura larriak ditu, eta Gurutzetako Ospitalera eramatea aurreikusten dute. Sei familia etxetik atera behar izan dituzte eta gaua ezagunen eta senideen etxean igaroko dute batzuek, herriko ostatu batean izango dira beste batzuk.
Sutea izan da Lodosako (Nafarroa) etxebizitza batean, asteartean, eta zazpi pertsona ospitalera eraman dituzte astearte honetan, kea arnastuta eta erredurekin.
77 urteko emakume bat helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñean, gorputzean eta aurpegian erredura larriak zituela. Ondoren, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera (Barakaldo) eramatea aurreikusten da.
Gainerako sei lagunak Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dituzte. Lau emakume dira: 27 urteko emakume bat anbulantzia medikalizatuan eraman dute, kea arnasteagatik; 66, 43 eta 52 urteko hiru, berriz, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzietan eraman dituzte, kea arnasteagatik ere.
Gainera, 7 urteko neska bat eta 3 urteko mutil bat ere Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dituzte, kea arnastu dutelako.
SOS Nafarroa 112 larrialdiak kudeatzeko zentroak 16:44an jaso du ezbeharraren berri, eta Lodosako eta Azkoiengo parkeetako suhiltzaileak, oinarrizko bizi-euskarriko lau anbulantzia, bizi-euskarri aurreratuko bi anbulantzia (medikalizatuak), helikoptero medikalizatu bat eta Udaltzaingoaren, Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira.
Sutea Lodosako El Aire kaleko atari bateko bigarren solairuko etxebizitza batean hasi da, eta ke ugari eta kalte larriak eragin ditu.
Sua 18:50ean itzali dute, eta, ondoren, suhiltzaileek freskatze- eta aireztatze-lanak egin dituzte eraikineko etxebizitza guztietan. Oraingoz, eraikina zigilatuta dago eta ebakuatutako bizilagunei Lodosako Udalak emango die ostatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera