Lau pertsona artatu dituzte Durangoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sutea 01:00a aldera piztu da Askatasun etorbideko eraikin bateko 5. solairuan, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute. Kea arnastu duten lau bizilagunak, tartean adin txikiko bat, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Lau pertsona (hiru heldu eta adin txikiko bat) artatu behar izan dituzte ostiral goizaldean Durangon, etxebizitza batean piztu den sutean kea arnastu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 01:00ean hasi da Askatasun etorbideko etxebizitza batean, Segurtasun Sailaren arabera, kandela bat alfonbra baten gainera erori denean.
Kea arnastu duten bizilagunak bertan artatu dituzte osasun langileek, baina Galdakaoko ospitalera eraman dituzte gero laurak.
Bestalde, suhiltzaileek sua itzali dute, eta sutea izan den 5. solairuko etxebizitzan bakarrik izan dira kalteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera