Suteak
2024/09/29 - 18:40
Sei zauritu, horietako bat larri, Gasteizko etxebizitza batean piztutako sutean
Antonio Machado kaleko etxebizitza-eraikin bateko seigarren solairuan hasi da sutea, 13:00ak aldera. Goiko solairuetako hainbat auzokide etxetik atera behar izan dituzte.
2024/09/27 - 14:06
Sute handia Azkoitiko enpresa batean
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Azkoitiko Txerloi auzoko enpresa batean sutea itzaltzeko.
2024/09/25 - 21:19
Kontxako badian su hartu duen ontzi bateko bi tripulatzaileak erreskatatu dituzte
Donostiako Klub Nautikoko ontziek bi tripulatzaileak erreskatatu eta kaira eraman dituzte. Bertan, Ertzaintzaren dotazio bat eta anbulantzia bat zituzten zain, eta bertan arreta medikoa eman diete.
2024/09/24 - 11:10
Bi pertsona atxilotu dituzte Argentinan, milaka hektarea kiskali dituen sute handi bat eragiteagatik
Ehunka lagun ebakuatu dituzte Capilla del Monte herritik. Gutxienez 20 etxebizitza kiskali dira bertan, eta hainbat lagunek erredurak dituzte. Suhiltzailek bost egun daramatzate lanean, hainbat foku baititu suteak.
2024/09/21 - 11:17
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Gasteizen, beren etxebizitzak su hartu ostean
Sua 02:40an piztu da, Gaztelako atea kaleko bost solairuko eraikin batean. Bi ertzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.
2024/09/20 - 14:09
Suhiltzaileek gau osoa eman dute Galdakaoko enpresa batean izandako sutean
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnastu baitute. Sua 19:30ean hasi zen, Gumuzio auzoko enpresa batean, oraindik ez dakite zergatik, eta txatarra erre da.
2024/09/16 - 23:26
52 urteko gizon bat ospitaleratu dute Tuteran, etxeko sukaldean piztutako sutearen kea arnasteagatik
Sutea 17:00etan piztu da Domingo Gaztelu kaleko etxebizitza batean. Zauritua pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dute.
2024/09/16 - 21:16
Gutxienez hiru pertsona hil dira Porto hegoaldean izandako suteetan
Larrialdietako eta Babes Zibileko Agintaritza Nazionalak baieztatu du herrialde osoan 36 sute izan direla. Horietako bost handiak dira eta Aveiroko barrutian daude. Suterik handiena Oliveira de Azemeis herrian dago, eta 616 pertsona eta zazpi hegazkin ari dira bertan lanean.
2024/09/16 - 13:15
Hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte Intxaurrondo auzoko eraikin batean izandako sute baten ondorioz
Hainbat pertsona etxetik atera behar izan dituzte bart Donostian, Intxaurrondo auzoan, Donostiako Meteorologia Institutua izan zenak sua hartu baitu. Garrak gauean bertan itzali dituzte eta ez da inor zauritu.
2024/09/16 - 13:12
Sutea piztu da Donostiako eraikin batean eta hainbat pertsona atera behar izan dituzte
Sua bart piztu da Intxaurrondon, iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.
2024/09/13 - 00:08
Itzalita dago Iruñeko Udaltzaingoaren eraikinean asteartean piztutako sutea
Suhiltzaileak dagoeneko joan dira. Eraikinaren estalkia besterik ez da kaltetu, eta ez da beharrezkoa izango Udaltzaingoa eta beste zerbitzuak lekuz aldatzea.
2024/09/12 - 00:15
Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan piztutako suteak ez du egitura kaltetu
Sutea asteartean piztu zen eraikinaren teilatuan. Inor ez da zauritu eta kalte materialak eraikinaren estalkian izan dira. Ikerketa zabalik dago.
2024/09/12 - 00:12
Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan piztutako suteak ez du eraikinaren egitura kaltetu
Sutea asteartean piztu zen eraikinaren teilatuan. Inor ez da zauritu eta kalte materialak eraikinaren estalkian izan dira. Sutea zerk eragin zuen ikertzen jarraitzen dute.
2024/09/11 - 01:02
Suhiltzaileak Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzako teilatuan piztutako sua itzaltzen saiatzen ari dira
Teilatua altxatu dute suhiltzaileek, sutearen jatorria topatzeko asmoz, baina lan zaila izaten ari da. Sua 14:00etan hasi da, asteartean. Aretoa hutsik dago eta ez dago zauriturik. Inguruko trafikoa itxi dute.
2024/09/04 - 14:02
Leherketa batek sutea eragin du Berantevillako Valecea Piroteknian
11:00ak inguruan izandako leherketak ke handia sortu du enpresan, baina oraingoz ez dago argi zauriturik egon den. Iruña Okako eta Espejoko suhiltzaileak mobilizatu dituzte.
2024/08/28 - 12:25
Sute batek bi pabiloi kiskali eta beste bost kaltetu ditu Gasteizko industriagune batean
Sua 02:45 aldera hasi da eta ez da zauriturik izan. Arabako suhiltzaileak bertaratu dira, eta 06:00ak aldera sua kontrolatzea lortu dute, baina instalazioak hozten jarraitzen dute.
2024/08/28 - 11:29
Sute batek Gasteizko harakintza enpresa bateko bi pabilioi guztiz kiskali ditu
Sua bart piztu zen, Ali-Gobeo industriaguneko pabilioietako batean. Ez da zauriturik izan, baina kalte materialak "oso handiak" dira. Bi pabilioi erre dituzte garrek, eta beste bostetan kalteak daude.
2024/08/20 - 14:47
Arnaitz Fernandez: ''Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean''
"Atmosferako maila ertainean dauden ke-kontzentrazioak dira, 5.000 metrotik gorako altueran, eta badirudi ez duela ondoriorik izango", adierazi du EITB Mediako meteorologoak.
2024/08/20 - 12:26
Kanadako suteen keak zuriz estali du Euskal Herriko zerua
Aste hasiera honetan Kanadako kea nabari da ia Europa osoan, baina iragarpenaren arabera, bihartik aurrera desegin egingo da.
2024/08/20 - 12:18
Kanadako suteen kea Euskal Herrira iritsi da
Aste hasieran, Kanadako kea nabaritzen ari da ia Europa osoan, atmosferako zirkulazioak bultzatuta. Iragarpenaren arabera, bihartik aurrera, asteazkena, kea aldenduz joango da.