Suteak
2024/03/05 - 08:53
Albiste izango dira: Reala-PSG, irain matxistak Chiviteri eta Mendabiako sutearen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/04 - 16:25
61 urteko gizonezko bat hil da Mendabian, etxebizitza batek su hartu ostean
Pertsona bat hil da Mendabian, etxebizitza batean piztutako sute batean, iturri ofizialek adierazi dutenez.
2024/03/04 - 16:23
Pertsona bat hil da Mendabian izandako sute batean
Foruzaingoa sutearen nondik norakoak ikertzen ari da, baina oraingoz ez dute horri buruzko datu gehiagorik eman.
2024/03/04 - 13:08
Hiru hildako, tartean adingabe bat, Villajoyosako etxebizitza eraikin batean izandako sutean
Emakume bat, bere semea, eta horren 5 urteko semea dira hildakoak. Sutea goizaldeko ordu biak aldera piztu da, eta 15 pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
2024/03/04 - 13:05
Hiru pertsona hil dira, horietako bat adin txikikoa, Villajoyosan izandako sute batean
Sutea goizaldeko 02:15ean piztu da, 24 solairuko eraikin bateko 11. solairuan. 120 pertsona etxetik atera dituzte suhiltzaileek eta 15 zauritu dira kea arnastuta.
2024/03/04 - 11:32
Sute batek kalte handiak eragin ditu Berriatuko baserri batean
Sutea 01:30ean piztu da, Berriatuko Erribera auzoko eraikin batean. Suak kalte material handiak eragin ditu, baina ez da inor zauritu.
2024/03/02 - 18:04
Donostiako Parte Zaharreko bizilagunek suteen aurkako ordenantza bat eskatu diote Udalari
Azkenaldian auzoan suteak izan direla-eta kezkatuta daude bizilagunak. Hori dela eta, manifestazioa egin dute ostalaritza lokaletan egiten diren ikuskapenak zorrotzagoak izatea eskatzeko, eta suteen aurkako ordenantza bat eskatu diote Udalari.
2024/03/01 - 20:47
Valentziako suhiltzaileek Coco katua onik erreskatatu dute Campanar auzoan sutea izan eta zortzi egunera
Valentziako Udaleko suhiltzaileek katua onik erreskatatu dute ostiralean, Campanar auzoko bi eraikin kiskali zituen sutea izan eta zortzi egunera.
2024/03/01 - 12:49
Irunen sutea izan zuen eraikineko bizilagunak etxera itzuli ahal izango dira
Cristina Laborda Irungo alkateak nabarmendu du suhiltzaileen lan azkarrak kalte handiagoak saihestu dituela. Mikel Gargallo udal arkitektoak, bere aldetik, adierazi du eraikinaren egitura ez dagoela kaltetuta eta bizilagunak laster itzuli ahal izango direla euren etxeetara.
2024/02/29 - 20:59
Zortzi pertsona eraman dituzte ospitalera sute batean kea arnasteagatik, Irunen
Sutea 17:15ean piztu da, Pelegrin de Uranzu kaleko 16. zenbakian, eta eraikina hustu behar izan dute. Antza denez, beheko solairuan hasi da sua. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dituzte sugarrak.
2024/02/28 - 11:36
Sei pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Leioako eraikin batean piztutako sutean
Sua 01:15ean piztu da, eraikineko aparkalekuan, eta hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte. Sei pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik, eta horietako bat Urdulizko ospitalera eraman behar izan dute (Kerman Goikuriaren irudiak).
2024/02/28 - 09:51
Sei pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Leioako garaje batean piztutako sute baten ondorioz
Sei horietako bat Urdulizko ospitalera eraman dute. Hasiera batean bizilagunak etxetik atera badituzte ere, behin sua itzalita, goizeko lehen orduan itzuli ahal izan dira.
2024/02/26 - 17:37
Valentziako sutea zirkuitulabur batek piztu ahal izan zuen, 86. apartamentuko toldoaren mekanismoan
Campanar auzoan kiskalitako eraikina berrikusteko lana amaitu du Polizia Zientifikoak, eta hori da, azterketa amaitu ondoren, lehen txostenetik ondoriozta daitekeen arrazoirik posibleena.
2024/02/26 - 15:48
''Garrantzitsuena kapital egokia aseguratzea da''
Roberto Neirak (AXA aseguruak) uste du eraikina aseguratzea derrigorrezkoa ez bada ere, "guztiz gomendagarria" dela. Neirak adierazi du Valentziakoa bezalako kasu larrietan aseguruek kalte-ordainak aurreratu ohi dituztela.
2024/02/25 - 14:14
Gizon bat hil da Kanboko etxebizitza batean izandako sutean
Erreskate taldeek aurkitu dute 62 urteko gizonezkoaren gorpua, sutea izan den eraikineko beheko solairuan.
2024/02/24 - 13:38
Ehunka lagun Valentzian, sutearen biktimen aldeko minutuko isilunean
Valentziako Udalak minutuko isilunea deitu du larunbat egunerdirako eta ehunka lagun bildu dira Udaletxe atariko plazan, osteguneko sutean hildakoen eta zauritutakoen alde, eta senideei babesa helarazteko egin den minutuko isilunean.
2024/02/24 - 13:14
10 dira dagoeneko Valentziako sutearen ondorioz hildakoak, gorpu berri bat aurkitu eta gero
Desagertuta jarraitzen zuen azken pertsonarena da aurkitu duten gorpua. Bien bitartean, sutearen jatorriari buruzko ikerketak aurrera jarraitzen du, baina sekretupean dago sumarioa.
2024/02/24 - 11:49
Gutxienez 15 hildako eta 44 zauritu Nankinen, Txinan, etxebizitza eraikin batean izandako sutean
20 suhiltzaile talde baino gehiagok parte hartu zuen itzaltze lanetan. Hasierako ikerketaren arabera, sugarrak eraikinaren lehen solairuan piztu ziren, bizikleta elektrikoak zeuden lekuan.
2024/02/23 - 21:15
Valentziako sutean hildakoak 9 direla baieztatu du Poliziak
Horrez gain, 15 pertsona artatu behar izan dituzte; bik ospitalean jarraitzen dute, baina euren bizia ez dago arriskuan. Valentziak hiru dolu egun ezarri ditu.
2024/02/23 - 19:39
Zer egin behar da zure eraikinean sute bat badago?
Eraikin batean sutea sortzen bada, ez da etxebizitza eskaileratik utzi behar, oso arriskutsua delako. Sua barrura iritsi ez bada, etxeko atea itxi behar da, eta zapi busti bat jarri behealdean, kea sar ez dadin.