Itzali dute bart Arrigorriagako aroztegi batean piztutako sua
Hamalau orduz garren kontra lanean jardun ostean, ostiral arratsaldean lortu dute, azkenean, bart Arrigorriagako aroztegi zahar batean piztutako sua itzaltzea.
Sua 23:00etan hasi zen ostegun gauean, Atxukarro industrialdeko aroztegi zahar horretan. Zorionez, ordu horretan itxita zegoen lantegia.
Lantegiko bigarren solairuan bizi diren bikotea eta bi haur onik atera ziren bertatik, eta horiek eman zuten sutearen berri. Ez da inor zauritu.
Sua inguruko pabiloietara ez zabaltzeko lanetan aritu dira suhiltzaileak, eta pabiloi bereko beste lokal batzuk kaltetu diren arren, garrak ez dira beste pabilioietara zabaldu.
Material sukoi ugari zeuden pabiloi horren barruan, egurra eta pneumatikoak tartean, baita erregaiak ere. Horregatik jo dute horren luze sua itzaltzeko lanek.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda