Suteak
2024/10/22 - 00:33
Txatarra pila batek su hartu du Nervacero enpresan, Trapagaranen
Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dute beharginik erreskatatu behar izan.
2024/10/19 - 14:41
Sute batek oilasko-etxalde bat kiskali du Azkoienen
Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, sutea 08:38an hasi da, NA-128 errepideko 2. kilometroan dagoen etxaldean. Azkoiengo suhiltzaileak eta Tafallakoak bertaratu dira laguntzera.
2024/10/18 - 07:00
Bizkaiko suhiltzaileek robot baten laguntza izango dute sute arriskutsuenetan
Notre Dameko katedralean erabilitako robot hau bakarra izango da Espainiako Estatuan. Bi suhiltzailek urrunetik kontrolatzen duten robotak suhiltzaileak sartu ezin diren tokietan egin dezake lan, pertsonentzako arriskua gutxituta.
2024/10/12 - 14:29
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Kea eraikinean zabaldu da eskaileretatik barrena, eta, ondorioz, bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Dena den, sua berehala itzali dute.
2024/10/12 - 13:28
Txileko Notre Dame: sute ikaragarri batek Paduako San Antonio eliza kiskali du
Eliza guztiz suntsituta geratu da. Sugarrak inguruko eraikinetara zabaldu dira, eta hiru etxebizitza eta tailer bat kaltetu dira. Hiru pertsona zauritu dira.
2024/10/06 - 13:56
Bikote bat eta bere bi semeak hil dira Sevillan, euren etxebizitzan piztutako sute batean
Ezbeharra Guillena udalerrian jazo da. Ama, aita eta 16 eta 20 urteko bi semeak hil dira. 08:00etan jakinarazi diete larrialdi zerbitzuei etxebizitza batean sutea piztu dela eta hainbat lagun barruan harrapatuta zeudela.
2024/10/02 - 12:56
78 urteko gizon bat larri zauritu da Muskizen izandako sute batean, kea arnastuta
Garrak gauerdia pasatxo piztu dira etxebizitza batean. Gizonaz gain, bi pertsona eta txakur bat artatu behar izan dituzte, horiek ere kea arnasteagatik. Etxebizitzak kalte material handiak ditu.
2024/10/02 - 11:54
Mutrikuko alde zaharrean uztailean erretako eraikina behera etorri da
Goizeko 05:45ean izan da gertaera. Ez dago zauriturik eta gertatutakoa ikertzen ari dira. Sutea joan den uztailaren 21ean piztu zen Gipuzkoako udalerrian, eta sugarren ondorioz eraikina oso kaltetuta geratu zen. Bost pertsona zauritu ziren sutean.
2024/10/02 - 09:20
Gizon bat zauritu da Muskizko etxebizitza batean izandako sutean
Adineko gizonezkoa da zauritutakoa, eta erredurak ditu. Bart piztu da sua, Muskizko Acacias kaleko etxebizitza batean. Kalte materialak handiak dira. (Irudiak: Bizkaiko Suhiltzaileak)
2024/10/01 - 19:03
Gutxienez 25 pertsona hil dira, haurrak gehienak, Thailandian eskola-autobus batek su hartuta
Ezbeharra Bangkok kanpoaldean gertatu da. Su hartu duen autobusean txangoa egiten ari ziren haurrak eta irakasleak zihoazen. 19 pertsona onik atera dira, baina 25 hildako egongo diren beldur dira agintariak.
2024/09/29 - 19:11
Gizon batek erredura larriak egin ditu Gasteizen, Sansomendi auzoko etxebizitza batean izandako sutean
Sei pertsona zauritu dira Antonio Machado kaleko etxebizitza batean piztutako sutean. Larriena, su hartu duen etxebizitzan zegoen gizona, Txagorritxuko erietxera eraman dute. Bi ertzain eta bi bizilagun ere artatu behar izan dituzte.
2024/09/29 - 18:40
Sei zauritu, horietako bat larri, Gasteizko etxebizitza batean piztutako sutean
Antonio Machado kaleko etxebizitza-eraikin bateko seigarren solairuan hasi da sutea, 13:00ak aldera. Goiko solairuetako hainbat auzokide etxetik atera behar izan dituzte.
2024/09/27 - 14:06
Sute handia Azkoitiko enpresa batean
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Azkoitiko Txerloi auzoko enpresa batean sutea itzaltzeko.
2024/09/25 - 21:19
Kontxako badian su hartu duen ontzi bateko bi tripulatzaileak erreskatatu dituzte
Donostiako Klub Nautikoko ontziek bi tripulatzaileak erreskatatu eta kaira eraman dituzte. Bertan, Ertzaintzaren dotazio bat eta anbulantzia bat zituzten zain, eta bertan arreta medikoa eman diete.
2024/09/24 - 11:10
Bi pertsona atxilotu dituzte Argentinan, milaka hektarea kiskali dituen sute handi bat eragiteagatik
Ehunka lagun ebakuatu dituzte Capilla del Monte herritik. Gutxienez 20 etxebizitza kiskali dira bertan, eta hainbat lagunek erredurak dituzte. Suhiltzailek bost egun daramatzate lanean, hainbat foku baititu suteak.
2024/09/21 - 11:17
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Gasteizen, beren etxebizitzak su hartu ostean
Sua 02:40an piztu da, Gaztelako atea kaleko bost solairuko eraikin batean. Bi ertzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.
2024/09/20 - 14:09
Suhiltzaileek gau osoa eman dute Galdakaoko enpresa batean izandako sutean
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnastu baitute. Sua 19:30ean hasi zen, Gumuzio auzoko enpresa batean, oraindik ez dakite zergatik, eta txatarra erre da.
2024/09/16 - 23:26
52 urteko gizon bat ospitaleratu dute Tuteran, etxeko sukaldean piztutako sutearen kea arnasteagatik
Sutea 17:00etan piztu da Domingo Gaztelu kaleko etxebizitza batean. Zauritua pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dute.
2024/09/16 - 21:16
Gutxienez hiru pertsona hil dira Porto hegoaldean izandako suteetan
Larrialdietako eta Babes Zibileko Agintaritza Nazionalak baieztatu du herrialde osoan 36 sute izan direla. Horietako bost handiak dira eta Aveiroko barrutian daude. Suterik handiena Oliveira de Azemeis herrian dago, eta 616 pertsona eta zazpi hegazkin ari dira bertan lanean.
2024/09/16 - 13:15
Hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte Intxaurrondo auzoko eraikin batean izandako sute baten ondorioz
Hainbat pertsona etxetik atera behar izan dituzte bart Donostian, Intxaurrondo auzoan, Donostiako Meteorologia Institutua izan zenak sua hartu baitu. Garrak gauean bertan itzali dituzte eta ez da inor zauritu.