Tabernak
2021/10/07 - 10:51
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa normaltasunera bueltatu dira, barran kontsumituz eta edukiera mugarik gabe
Osasun larrialdia indargabetzeko dekretua argitaratuta, ez dago jada ordutegi eta edukiera mugarik, eta nahi beste pertsona elkartu ahal dira taldeka.
2021/10/06 - 22:32
Behin-behineko terrazak, oraingoz, epemugarik gabe geratuko dira
Pandemiari aurre egiteko neurriak zirela eta, terrazak handitzeko aukera eman zitzaien ostalariei. Orain normaltasunera itzultzeko unea da, baina Bizkaiko ostalaritza elkartetik denbora eskatu dute.
2021/10/05 - 22:18
Ostegunetik aurrera, ez da aforo eta ordutegi mugarik izango ostalaritzan
Hori bai, musukoa beharrezkoa izango da taberna barrualdean, baina hainbeste espero zuten normaltasun berriari ekingo diote taberna eta jatetxeek.
2021/10/01 - 11:17
Covid-19aren aurkako murrizketarik gabeko lehen gaua Nafarroan
Musukoa erabiltzen jarraitu behar da, baina gainontzean, murrizketarik ez. Urte eta erdi baino gehiagoren ostean, normaltasun berrian sartu den lehen erkidegoa da Nafarroa.
2021/10/01 - 02:01
Covid-19aren aurkako murrizketak bertan behera geratu dira Nafarroan
Hala ere, Lurralde Arteko Batzordeak hezkuntza eta kirol arloan zehaztutakoek eta maskararen erabileraren ingurukoak indarrean jarraitzen dute.
2021/09/28 - 22:26
Nafarroako ostalariek pozik hartu dute albistea eta fakturazioa nabarmen igotzea espero dute
Ostiraletik aurrera, ostalaritzan eta dendetan, aforoak eta ordutegiak koronabirus aurrekoak izango dira berriro. Pozik hartu dute albistea eta fakturazioa nabarmen igotzea espero dute.
2021/09/28 - 16:15
Ostiralean aforo eta ordutegi arruntetara itzuliko dira Nafarroan
Nafarroa pandemia aurreko egoerara itzuliko da ostiralean. Aforo eta ordutegi murrizketak kenduko dira, baina musukoa erabiltzeko eta distantzia gordetzeko gomendioek jarraituko dute.
2021/09/28 - 13:45
Indarrean dauden murrizketen amaiera iragarri du Maria Chivitek
"Murrizketak amaitu dir, lurraldeen arteko akordioetatik eta hezkuntza eta kirol arloko ekintza koordinatuetatik eratorritakoak izan ezik" zehaztu du presidenteak. Horretaz gain, musukoa erabiltzen jarraitu beharko dela gaineratu du.
2021/09/28 - 13:43
Ostiraletik aurrera ez da covid-19aren kontrako murrizketarik izango Nafarroan
Maria Chivite Nafarroako presidenteak zehaztu duenez, Lurralde Arteko Batzordeak hezkuntza eta kirol arloan zehaztutakoek eta maskararen erabileraren ingurukoak indarrean jarraituko dute.
2021/09/23 - 22:36
Donostiako Ikatz kaleko tabernariek negozioak itxi dituzte 20:00etan, azkenaldiko giro eskasa salatzeko
Donostiako Ikatz kaleko ostalariak protestan dira. Tabernak itxi dituzte azkenaldian alde zaharreko kale horretan dagoen giroa salatzeko.
2021/09/23 - 22:29
Donostiako Ikatz kaleko tabernak itxi dituzte 20:00etan, jende pilaketen aurka
Belea, Kai, Aurresku, Belfast, Ilargi, Urka-Mendi, Urraki eta Herria tabernetako ostalariek adierazi dute "denbora asko" daramatela "parranda egiteko asmoz hiriko hainbat tokitan biltzen diren gazte taldeek" sortutako egoera pairatzen.
2021/09/21 - 15:54
Donostiako Juan de Bilbao kaleko ostalariek, jende pilaketekin nazkatuta, ostegunean tabernak itxiko dituzte
Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko (Ikatz kalea) ostalari talde batek euren kalean azken aldian sortu diren "pilaketak" salatu dituzte. Protesta modura, ostegunean 20:00etan, tabernak itxiko dituzte.
2021/09/19 - 00:17
Kultur, kirol eta ostalaritza jardueretako gehienezko edukierak igo egin dira
Kultur jardueretan, zineman esaterako, gehienezko edukiera % 75ekoa izango da, kirol jardueretan % 60koa izango den bitartean, futbol zelaietan, besteak beste. Ostalaritzan, berriz, 12 lagun eseri ahalko dira terrazetan, eta 8 barrualdean.
2021/09/19 - 00:08
Taberna inguruetan giro ezin hobea, gaueko aisia bueltan den egunean
Gaurtik aurrera diskotekak eta gaueko lokalek euren ateak irekiko dituzte, urte eta erdi itxita egon ostean. Musukoa jantzita, zutik egin ahal izango da dantza diskoteketan, goizaldeko hirurak arte.
2021/09/18 - 16:51
Gaueko aisialdian % 50ean zabalduko dira aretoak gaurtik aurrera
Eserita eta neurri guztiak errespetatuz edan beharko da, eta gaurtik aurrera dantza ere egin ahal izango da, beti maskara jarrita. Diskotekak goizeko 03:00ak arte egongo dira irekita, 150 pertsonako aforoarekin gutxi gora-behera.
2021/09/18 - 16:43
Gaurtik aurrera 12 pertsona eseri daitezke ostalarien terrazetan, eta 8 barrualdean
Gaur indarrean sartu diren neurriek taberna eta jatetxeetan kopuru handiagoko taldeak osatzea ahalbidetuko dute. Goizean, dagoeneko, eguerdirako mahaiak prestatu dituzte ostalariek.
2021/09/17 - 16:24
Ostalaritzan, oro har, begi onez hartu dira neurriak, baina kritikoak ere badaude
Edukiera % 50etik % 75era pasatzea garrantzitsutzat jotzen dute kultura zein aisialdiko jardueretarako. Bilkurek 8 lagunekoak izaten jarraitu beharko dute barrualdean, baina kanpoan 8 mahaikidetik 12ra pasatzeko baimena eman da.
2021/09/17 - 16:19
18 hilabetez itxita egon ostean, pozik hartu du gaueko aisiaren sektoreak irekieraren albistea
Bihartik aurrera gaueko aisiak ateak irekitzeko aukera izango du EAEn goizeko 03:00ak arte. Orain dena prestatzeko unea iritsi zaie dantzalekuei.
2021/09/17 - 13:32
Gaueko aisiak goizaldeko 03:00ak arte ireki ahal izango du
Larunbatetik aurrera, gaueko aisialdirako establezimenduak 03:00ak arte ireki ahal izango dira, % 50eko edukierarekin eta maskara beharrezoa izango da dantza-pistan.
2021/09/17 - 10:15
Tabernen, diskoteken eta autobus zerbitzuaren ordutegiak zabalagoak dira gauerditik Nafarroan
Horrez gain, gazte koadrilen lonjak ireki ahal izango dira eta kalean gehienez 10 pertsona biltzeko debekua kendu egingo dute. Neurri berriak urriaren 1era arte egongo dira indarrean.