Tabernak
2021/06/09 - 10:09
Ministerioak eta erkidegoek murrizketen azken dokumentua eztabaidatuko dute gaur
Zirriborro berrian ostalaritzari ezarritako mugak bertan behera uztea eta gaueko aisialdia 1. eta 2. alerta mailan dauden erkidegoetan ere irekitzea proposatu du Osasun Ministerioak.
2021/06/05 - 16:45
Ziurgabetasuna da nagusi ostalarien artean
Pausoak aurreraka ematea eskatzen dute, ez atzeraka. Neurrien etengabeko aldaketekin erabateko ez-egonkortasunean daudela diote.
2021/06/04 - 23:21
EAEko ostalaritzak barrualdea itxi beharko luke, eta Nafarroak dantzalekuak ireki
Foru Erkidegoak, lehenengo alerta mailan dagoenez, gaueko aisialdia ireki ahalko luke; EAE, berriz, 3. mailan dago, eta behartuta egongo litzateke taberna eta jatetxeen barrualdeak ixtera.
2021/06/04 - 22:18
Murrizketak derrigorrez bete behar dituztela jakinarazi diete erkidegoei
Bestalde, gaueko aisialdiari eta ostalaritzari ezarritako murrizketak Lurraldeen Kontseiluak erabaki arte egongo dira indarrean, eta ez herritarren % 70 txertatuta egon arte.
2021/06/03 - 22:27
Nola eragingo liokete EAEri Lurraldearteko Kontseiluan hartutako neurriek?
Terrazetan, orain %100ean dago aforoa, segurtasun distantzia zainduta eta gehienez ere lau pertsona mahaiko. Erabakitako neurriei begiratuz gero, %75ekoa litzateke eta mahaiko gehienez 6 lagun.
2021/06/03 - 20:52
Ostalariek, haserre, sektorearekin ''ez jolasteko'' eskatu diete gobernuei
Leher eginda daudela diote ostalariek, eta barrualdea berriro itxi behar izatea drama litzatekeela.
2021/06/03 - 16:22
Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren ondoren nahasmena eta polemika dira nagusi
Atzo Iruñean egin zen lurralde arteko Osasun Kontseiluaren erabakiek polemika bizia sortu dute ez direlako gomendioak, bete beharrekoak baizik.
2021/06/02 - 23:40
Lurraldearteko Kontseiluak diskotekei eta tabernei zuzendutako neurriak ezarri ditu
Neurri murriztaile berriak herritarren % 70ek txertoaren pauta osoa hartu arte egongo dira indarrean. Eusko Jaurlaritzak ez du plana babestu, bere eskumenak urratzen dituela salatuta.
2021/06/02 - 22:23
Ordutegi muga berriarekin, afariak emateari ekin diote ostalaritzan
Gaurtik aurrera neurri berriak ditugu indarrean. Besteak beste, taberna eta jatetxeek aurrerantzean gauerdira arte irekita egoteko baimena dute. Afarietarako asti gehiago egongo da.
2021/06/02 - 22:20
Gaueko aisialdiak itxita jarraituko du EAEn intzidentzia gutxienez 150era jaitsi arte
Euskal Autonomia Erkidegoan momentuz baldintzak ez dira betetzen gaueko aisiaren pertsianak berriro igotzeko. Izan ere, intzidentzia 150 kasu azpitik egon behar da eta hemen hortik urruti gaude.
2021/06/01 - 22:24
Gaueko aisialdia zabaltzeko proposamena, intzidentzia txikiko erkidegoetan
150etik beherako intzidentzia edukiz gero, gaueko aisialdia zabaltzea proposatu du Osasun Ministerioak. Zortzi erkidegok betetzen dute baldintza nagusia; ez, ordea, Euskadik.
2021/05/31 - 22:50
Ostalariek positibotzat jo dute, afariak emateko tarte handiagoa izango dutelako
Afariak emateko tarte handiagoa izango dute jatetxe eta tabernek asteazkenetik aurrera. Ostalariek "positibotzat" jo dute ordutegia luzatzea.
2021/05/31 - 20:44
Tabernen eta jarduera kulturalen ordutegia 24:00ak arte luzatuko dute EAEn
Horrez gain, ez da pertsona mugarik izango kirola aire zabalean egiterakoan, eta garraio publikoaren irteera ordutegia 24:00ak arte luzatzeko aukera egongo da.
2021/05/28 - 16:59
Ostalaritzari buruzko neurriak "arinegi" ez hartzea da "gakoa", Urkulluren ustez
Lehendakariak ez ditu LABIk hartuko dituen neurriak aurreratu nahi izan. Era berean, iragarri du 5.100 milioi euro bideratu dituztela pandemiari aurre egiteko.
2021/05/28 - 16:27
Ostalaritzaren ordutegia luzatzea aztertzeko modukoa dela uste du Goiak
Inguruko lurraldeei begiratuta agian murrizketa hori malgutzeko unea izan daitekeela uste du Donostiako alkateak. Gaueko 23:00ak aipatu du Goiak taberna eta jatetxeak ixteko aukera gisa.
2021/05/28 - 02:12
Kultur ekitaldietako edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte Nafarroan, gaurtik
Zinemetan eta antzokietan edukiera % 60koa izango da eta 23:00ak arte egongo dira irekita. Taberna barruko ordutegia ere 23:00ak arte luzatu dute.
2021/05/27 - 14:22
Kultur ekitaldietako edukierak eta ordutegiak zabalduko ditu Nafarroak, bihartik
Gehienezko edukiera % 50etik % 60ra pasatuko da. Gehienez, 300 pertsona batu ahalko dira barrualdean, eta 600, kanpoaldean. Gainera, tabernek 23:00etan itxi beharko dituzte barrualdeak.
2021/05/25 - 15:27
Zupiria: "Nik dakidala ez dago negoziaziorik ostalaritza sektorearekin"
Aurrez Aenkomer Arabako ostalarien elkarteak iragarri du taberna eta jatetxeen itxiera ordutegia ordubetez edo bi orduz luzatzea negoziatzen ari zirela Jaurlaritzarekin.
2021/05/21 - 14:50
Zupiriak adierazi du maiatza amaieran aztertuko dutela ordutegiak luzatzerik badagoen
Bingen Zupiriak azaldu duenez, ostalaritzako ordutegiak eta txokoen itxiera maiatzaren amaierara arte egongo dira indarrean eta "hori izango da momentua" neurriak malgutu daitezkeen aztertzeko.
2021/05/21 - 11:43
Sitgesek gaueko aisialdiko lehen entsegua egin du Katalunian
Entseguan 400 lagunek parte hartu dute, maskararekin eta distantzia sozialik gabe. Proba hasi aurretik antigenoen test bat egin zaie eta beste bat egingo zaie bost egun barru.