Tabernak
2021/02/19 - 15:21
Nafarroak otsailaren 26an zabalduko du berriz tabernen eta jatetxeen barrualdea
Gainera, eremu pribatuan sei pertsona bildu ahalko dira. Dena den, itxiera perimetralari eta etxeratze aginduari eutsiko dio martxoaren 11ra arte gutxienez.
2021/02/19 - 11:58
Urkullu: ''Justizia Auzitegi Nagusiak ez zuen osasun adituen iritzia aintzat hartu''
Urkulluren hitzetan, hostalaritza ixteko orduan, Eusko Jaurlaritzak osasun eta epidemiologiako "adituen iritzia aintzat hartu" zuen, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez.
2021/02/18 - 14:07
EAEko hiru hiriburuetan baimendu dute eskola kirola eta taldekakoa
Joko eta apustu-lokalei eta kirolari dagozkien neurriek, berriz, 20 udalerriri soilik eragiten diete. Bihartik aurrera, Bilbok eskola eta taldekako kirola ahalbidetuko du.
2021/02/18 - 12:48
Nafarroako Auzitegi Nagusiak baztertu du ostalaritzaren barrualdea zabaltzea
Zehazki, barrualdeak urgentziaz irekitzea eskatu zuten ostalariek helegite batean. Aukera hori da Auzitegiak errefusatu duena.
2021/02/17 - 19:59
Sagarduiren arabera, ostalaritzaren irekierak kutsatzeen beherakada geldiarazi dezake
Osasun sailburuak esan du beherako joaera egonkortzen ari dela, baina ohartarazi du egoera oso larria dela oraindik eta, beraz, berretsi egin du ez dela neurri murriztaileak arintzeko unea.
2021/02/15 - 15:57
Euskadik babes juridikoa hobetu nahi du pandemiaren aurkako legearekin
"Segurtasun juridikoa behar dugu jarduteko eta esku hartzeko", berretsi du Jonan Fernandez LABIko batzorde teknikoaren koordinatzaileak.
2021/02/15 - 14:24
30era jaitsi da neurriak gogortu beharko dituzten udalerrien zerrenda
Ebazpenean ageri diren udalerri horietan eskola-kirolik ez da izango eta joko eta apustuetarako lokalak ere itxita egongo dira. Gasteiz eta Donostia zerrendatik kanpo daude.
2021/02/15 - 11:21
Garridok barkamena eskatu du epidemiologoei buruzko "zoritxarreko hitzengatik"
Administrazioarekiko auzien Salako presidenteak aitortu egin ditu profesional horien "izen handiko formazioa eta lan garrantzitsua".
2021/02/14 - 15:50
Itziar Ubillos, epidemiologoa: "Inork ez luke taberna barruan egon beharko"
Itziar Ubillos ez dago ados 500etik gorako intzidentzia tasa duten udalerrietan tabernak irekitzearekin eta taberna barruetan baino terrazetan egotea hobe ikusten du.
2021/02/12 - 18:17
Ostalaritzarako laguntza gehiago egongo direla dio Jaurlaritzak
Jaurlaritzak 45 milio euro bideratu ditu orain arte ostalaritza babesteko. Arabako Aldundiak gastu finkoak ordaintzeko dirulaguntzak aterako ditu datorren astean.
2021/02/12 - 16:00
Arabak ostalaritzarako laguntzen programa berezia abiarazi du
Eskaera bakoitzeko 2.100 eurorainoko laguntza jaso ahalko da eta alokairuak, hipoteka maileguak, autonomoen kuotak, hornidurak eta covid-19arekin lotutako aholkularitza diruz lagunduko ditu.
2021/02/12 - 15:35
Jaurlaritzak ez du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontrako helegiterik jarriko
LABIren bileraren ostean, hitz zorrotzak izan ditu Iñigo Urkullu lehendakariak gune gorriko ostalaritzaren itxiera atzera bota duen autoaren aurka.
2021/02/12 - 14:38
Aldaketarik ez, EAEko ostalaritzari eragiten dioten murrizketetan
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eremu gorrian dauden taberna eta jatetxeak irekitzeko baimena eman ostean, ostalaritzari eragiten dioten neurriak bere horretan mantentzea erabaki du LABIk.
2021/02/12 - 14:08
Jaurlaritzak ez du epaiaren aurka helegiterik aurkeztuko, nahiz eta "arrazoia izan"
Bestalde, Euskadiko taberna eta jatetxeak berriro zabaltzeko, EAEANren "argudioekin harrituta eta bat ez" datorrela azaldu du LABIk.
2021/02/12 - 12:31
Estebanen hitzetan, Garridok "ez du neutraltasun itxurarik gorde"
EAJko bozeramaileak "epaile iritzi-emaileak" kritikatu ditu. EAEANk tabernak berriz zabaltzeko erabakia hartu ondoren, epailetzan "kontrapisurik" ez dagoela deitoratu du jeltzaleak.
2021/02/11 - 21:52
Ostalariek kalte-ordainak eskatzeari ekingo diote orain
Murrizketa neurriengatik izandako galerengatik eskatuko diete dirua administrazioei, erkidegoari eta Estatuari, eta helburua lortzen ez badute, Justiziara joko dute Estatu osoan.
2021/02/11 - 21:33
Bilbon terrazak nahiko beteta egon dira, baina neurriak bete dira oro har
Giro lasaia egon da Poza inguruan, eta neurriak bete dira oro har. Terrazak nahiko beteta egon dira, baina lauko taldeetan eserita, neurriak errespetatuz.
2021/02/11 - 21:28
Ostalariak erreklamazioak jartzen hasi dira, kalte ordainak eskatzeko
Ostalariak antolatzen ari dira epaitegietan Estatuaren kontra egiteko. Demanda kolektiboak aurkeztuko dituzte kalte ordainak eskatuz. Alegia, galdu dutena Estatu eta erkidegoek itzultzea nahi dute.
2021/02/11 - 20:10
Terrazetan erretzea galaraztea eskatu dute ostalaritza elkarteek
Era berean, eta lana errazte aldera, EAEko elkarteek "kartelen diseinua" helaraziko diete ostalariei.
2021/02/11 - 19:10
Epidemiologoek eta familia medikuek gogor jo dute Garrido epailearen aurka
Epidemiologoen iritziz, Administrazioarekiko Auzien Salako presidenteak egindako adierazpenak "iraingarriak" eta "onartezinak" dira, eta "ezjakintasuna" erakusten dute.