Tabernak
2023/02/08 - 20:09
Erakundeak gaueko lokaletako segurtasuna zorroztea aztertzen ari dira, eta "epaiketa azkarrak" nahi dituzte
Jaurlaritzak bi neurri ditu une honetan mahai gainean: establezimendu gehiagotan segurtasun pribatua ezartzea eta metal detektagailuak jartzea.
2023/01/24 - 21:49
Langile batek salatu du Donostiako hainbat tabernatan lan esplotazio kasuak gertatzen ari zirela
Donostian lan esplotazioagatik izandako atxiloketak direla eta, gaur jakin dugu langile batek salatu zuela Donostiako hainbat tabernatan lan esplotazio kasuak gertatzen ari zirela. Guk hainbat tabernarirekin eta ustez esplotatuak izan diren langileen hainbat ezagunekin hitz egin dugu.
2023/01/24 - 14:06
Eneko Goiak ''kezkagarritzat eta larritzat'' jo du lan-esplotazioagatik hiru pertsona atxilotu izana
Horrelako joekaerek "erantzun irmoa" behar dutela adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak.
2023/01/02 - 15:29
Taberna eta jatetxeetan ez da nabarituko oinarrizko produktuen BEZaren jaitsiera
Oinarrizko produktuen BEZa jaisteak ez du askorik eragingo poltsikoetan etxetik kanpo jan edo edateko garaian behintzat; izan ere, tabernetako prezioak bere horretan dira neurria indarrean jarri eta gero ere.
2022/12/31 - 15:40
Urteko azken poteoa, bizi-bizia
Urteari ahal den modu onenean agur esateko elkartu da jendea kalean, tabernaz taberna poteatzen, umore apartan.
2022/12/24 - 22:00
Jende ugari animatu da afaldu aurreko poteora, eta giro ederra dago kaleetan
Batzuk afaria prestatzen ari diren bitartean, beste batzuk afari aurreko ohiko poteoan daude. Bilbora, Donostiara eta Iruñera hurbildu gara, bertan bizi izan den giroa ikusteko.
2022/11/21 - 21:46
Krisiak eskupekoei ere eragin die; behera egin dute
Inflazioak, pandemiak eta bereziki txartela bidezko ordainketen gorakadak, langileei ematen zaien propinak behera egitea eragin dute. Ohitura hori berreskuratze aldera, Bartzelonako establezimendu batek ezarritako sistemarekin, datafonoa tarteko, hirukoiztu egin dituzte mota horretako diru-sarrerak.
2022/11/05 - 21:44
21 egun 'perreatu' gabe: musikarik gabe zigortu du epaileak Iruñeko taberna bat, isun ekonomikoaren ordez
Epaile batek ezohiko epaia ezarri dio larunbat honetan Nafarroako hiriburuko gaueko taberna bati: isun ekonomikoa jarri beharrean, 21 egunez musika jartzeko debekua ezarri dio.

2022/11/01 - 15:56
Gipuzkoako denda eta ostatuetan TicketBAI fakturazio sistema erabili behar dute derrigorrez
Sektore ekonomikoen arabera, modu mailakatuan ari dira ezartzen sistema berria, eta gaur Gipuzkoako denda eta ostatuen txanda da. Hamar mila saltoki eta ostalaritza establezimendu baino gehiago daude Gipuzkoan, eta, oraingoz, erdiek baino ez dute alta eman sistema berrian.

2022/11/01 - 15:15
Gaur sartu da indarrean TicketBai Gipuzkoako ostalaritza eta merkataritza establezimendu txikietan
Aurki lurralde guztietara zabalduko da, baina gaurtik aurrera Gipuzkoako ostalaritzan eta merkataritzan izango da indarrean TicketBai sistema. Iruzurra saihesteko autonomo guztiei ezarri zaien faktura egiteko sistema da TicketBai.

2022/10/30 - 16:04
Katu kafetegiak modan jartzen hasi dira, eta Bilbon bat ireki dute
Jendea katuekin egotera joaten da, katuterapia praktikatzera, estres eta antsietate maila jaisten duelako. Momentuz etxerik ez duten zazpi katu daude Bilbokoan.
2022/10/14 - 22:40
Kantabriako ostalari batek euro eta erdi kobratzen die tabernan sartu eta ezer kontsumitzen ez dutenei
Gurean momentuz ez dute horrelakorik egiten, baina Donostiako tabernaren batean, terraza beteta dagoenean denbora mugak jarri dituzte, pandemia garaian bezala.
2022/10/10 - 16:14
ELAk greba deitu du urriaren 28rako Bizkaiko ostalaritzan
Orain negoziatzen ari diren lan hitzarmenean KPIaren bermea jasotzea eskatzen du sindikatuak, besteak beste.
2022/10/06 - 10:53
Iruñeko merkataritzak eta ostalaritzak argiak itzali dituzte, energiaren prezio altuagatik
Estafeta kaleko establezimenduek, esaterako, 15 minutuz itzali dituzte euren argiak, eta kandelak eskaini dizkiete kontsumitzen ari ziren bezeroei. Bizi duten egoera larria salatzea da ekintza honen helburua.
2022/09/30 - 16:26
Bihar sartuko da indarrean merkataritzan ahalik eta denbora gehienean ateak itxita edukitzeko neurria
Energia aurrezteko neurrien artean, bihar da berez indarrean sartzekoa, ostalaritza eta komertzioetan ahalik eta denbora gehienean ateak itxita edukitzeko neurria, bereziki, haize egokitua edo berogailua martxan dagoenean.