Telefonia Mugikorra
2019/12/04 - 20:25
Telefono eta 'contactless' txartelen bidez ordaindu ahalko da Bizkaiko autobideetan
AP-8 autobideko, Bilboko Hegoaldeko Saihesbideko eta Artxandako tuneletako bidesarietan ezarriko dute sistema berria.
2019/11/18 - 15:17
Gaurtik hasita, INEk milioika mugikorren jarraipena egingo du
Jarraipen honen helburua mugikortasun geografikoari buruzko estatistika osatzea da. Anonimoa dela esan dute, baina polemika piztu du ikerketak.
2019/11/18 - 09:24
INE mugikorren jarraipena egiten hasiko da gaur, mugikortasun ohiturak aztertzeko
Espainiako Estatistika Institutuak milioi erdi euro emango dizkie Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei polemika piztu duen ikerketa hau garatzeko.
2019/11/05 - 19:28
Espainiako Gobernuak sare eta orrialde digitalak kontrolatu ahalko ditu
Espainiako Gobernuak legea aldatu du, "ordena publikoa, segurtasun publikoa edo segurtasun nazionala arriskuan daudenean" komunikazio zerbitzu digitalak bere gain hartzeko.
2019/11/01 - 14:13
Nola ekidin dezakegun INEk egingo duen arrasto-jarraipena?
INEk mugikorrei egin nahi dien arrasto-jarraipena dela eta berriro sortu da datuen erabilerari buruzko polemika. Erabiltzaile askok ez dute gustuko enpresa bat euren bizitzan sartzea.
2019/10/29 - 20:45
Xabier Iturbe izango da Euskalteleko presidente berria
Iturbe aho batez aukeratu dute Euskaltelen presidente kargurako. Alberto Garcia Erauzkinek dimisioa eman du eta haren lekua hartuko du Kutxabankeko presidenteordeak.
2019/10/08 - 11:42
Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarekin ere ordaindu ahalko dute
Bizkaiko Garraio Partzuergoak aplikazio bat probatuko du 2020ko udazkenean ordainketak modu birtualean egiteko. Gerora, erabiltzaile guztiek izango dute eskura.
2019/09/27 - 17:19
Telefonicak 4.500 langilerentzako irteera-plana sinatu du, 2019rako
Akordioa enpresak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute. Borondatezko plana da, eta 53 urtetik gorako langileei eskainiko diete.
2019/09/13 - 15:12
Nola ordaindu 'online' erosketak irailaren 14tik aurrera
Sakelako telefonoan erosketa onartuta besterik ez erosketak egin ahal izango ditugu. Hortaz, kreditu-txartelak edo koordenada-txartelak desagertu egingo dira.
2019/09/11 - 22:46
Telefonicak 53 urte baino gehiago dituzten langileei baja boluntarioa eskaini die
Aurrejubilazioen antzeko prozesua egin nahi du. Konpainiak gaur izan du lehen bilera sindikatuekin.
2019/09/11 - 00:37
Apple konpainiak iPhone 11, iPhone 11 Pro eta iPhone 11 Max aurkeztu ditu
Apple erraldoi teknologikoak, gainera, 10,2 hazbeteko iPad berria eta Apple Watch 5 telesaien iragarkia aurkeztu ditu. Bestalde, Arcade eta TV+ Plusen salneurriak argitara eman ditu.
2019/09/03 - 17:26
Iberdrola Stoxx Europe 50 indizean sartu da, eta BBVA zerrendatik atera da
Gaur egun, konpainia elektrikoak 60.100 milioi euro baino gehiago balio du burtsan, 2001eko urtarrileko 12.000 milioi euroen aldean.
2019/09/01 - 22:48
Gorakada itzela izan dute Internetetik ligatzeko aplikazioek azken urteotan
Gero eta gehiagok erabiltzen dute Internet ligatzeko, tartean, Tinder aplikazioa adibidez. Horrez gain, edozeinek ligatzeko erabili ditzazkeen beste aplikazio batzuk ere ezagutu ditugu.
2019/07/19 - 23:18
5G sarearen etorrera dela eta, lurreko telebista digitala sintonizatu beharko da
700 Mhz banda 5G telefonia mugikorrerako zerbitzuentzat libre utzi behar da eta horretarako lurreko telebista digitala sintonizatzea ezinbestekoa izango da.
2019/07/17 - 22:32
Twitterren gehien erabiltzen duten emotikonoa malkoz bustirik eta barrezka dagoena da
Udazkenean aterako dituzten ‘emoji’ berriak urritasuna duten pertsonak irudikatuko dituzte, hala nola pertsona gorrak, gurpil-aulkitan, eta bastoi batez baliatzen direnak.
2019/07/14 - 19:04
Donejakue Bideko erromesen segurtasuna indartzeko aplikazio bat aurkeztu dute
Zerbitzua erabili nahi duten Donejakue Bideko erromesak geolokalizatzeko telefono mugikorretarako 'app' bat martxan jarri du Guardia Zibilak.
2019/07/11 - 23:13
Twitter sare soziala mundu mailan 'erori' da
Arazoak Europari eta Ameriketako Estatu Batuei eragin die batez ere. Erabiltzaileek "Akats tekniko bat izan da" mezua jaso dute, eta ordubete baino gehiago ezin izan dira sartu.
2019/06/16 - 17:36
Iraultza teknologikoan beste pauso bat ematera dator 5Ga
5G teknologia iritsi da gure hiriburuetara. Teknologia berri honen erabilera mugatua da oraindik, baina adituen azaldu dutenaren arabera, iraultza ekarriko du "gauzen internet" delako arloan.
2019/06/16 - 12:02
5G sarea iritsi da Bilbora, Donostiara, Gasteizera eta Iruñera
5G sare komertziala aireratu du Vodafonek ekainaren 15ean Espainiar Estatuko 15 hiriburutan. Teknologia berri hau soilik Samsung, LG eta Xiomi dispositiboetan erabili ahal izango da oraingoz.
2019/06/14 - 14:04
Urkullu: 'Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek EAEn jarraitzeko'
Zegona funts britainiarra konpainiako akziodun nagusi bihurtu berritan, EH Bilduk Euskaltelen egoerari buruz galdetu dio lehendakariari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.