Telefonicak 4.500 langilerentzako irteera-plana sinatu du, 2019rako
Telefonicako zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek Enplegu Etendura Banako Plana sinatu dute ostiral honetan, 53 urteko edo adin horretatik gorako langileentzat. Borondatezko plana izango da, eta enpresaren 4.500 langilek baino gehiagok izango dute horri atxikitzeko aukera Estatuan.
Bi aldeek enpresaren hitzarmen kolektiboa sinatu dute, 2019tik 2021era arte indarrean izango dena, eta beste urtebeterako ere luzatu liteke. Hitzarmen horretan, langileei aukera emango zaie astean behin etxetik lan egiteko, EFEri negoziazioaren iturriek jakitera eman dionez.
2016an sinatutakoaren parekoa da Enplegu Etendura Banako Plana. Besteak beste, baldintza hauek eskainiko dizkie langileei: 65 urtetara arte, soldata gordinaren % 68ko ordainketa; aseguru medikoa; eta Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa, erretiroa hartu arte. Bitartean, hitzarmenak soldata urtero % 1,5 igotzea aurreikusten du, Telefonicaren iturrien arabera.
Akordio honekin, negozioaren jasangarritasuna bermatuta dago, eta gainera, Emilio Gayo Telefonica Españako presidenteak esan duenez, "aurrerapen handia da konpainia digitalagoa eta malguagoa izatera heltzeko, eta etorkizuneko erronketarako prestatuago egon ahal izateko". Gayok oharra helarazi die langileei, eta EFEk ohar hori aztertu ahal izan du.
Plana borondatezkoa da, unibertsala eta ez diskriminatzailea; Gayok zehaztu duenez, "puntuala" da, urte honetarako soilik.
Datorren astean hasiko dira elkarrizketak
Enpresak aurreikusita du datorren astean ekitea elkarrizketei eta planarekiko atxikimendu-sinadurei. Planak Telefonica Españako, Telefonica Movileseko eta Telefonica Solucioneseko 4.500 langileri baino gehiagori eragingo die, baina baliteke guztiek izena ez ematea. Guztira, lantaldean 21.000 langile daude.
Langileek urriaren 31ra arte dute izena emateko epea; gutxienez, 15 urteko antzinatasuna izan behar dute, eta 2019an 53 urte beterik izatea.
Hitzarmenak, bere aldetik, langile guztientzako % 1,5eko soldata-igoera aurreikusten du, indarrean dagoen urte guztietarako, eta, gainera, urteroko plus bat ere txertatzen du: 2020an eta 2021ean, 300na eurokoa izango da. Horietatik, urtero, 150na finkatu ahal izango dituzte langileek.
Ostiral honetako berritasuna da, negoziazioaren barnean, etxetik lan egiten duten langileen kopurua handitzea adostu dutela; halaber, aztertuko dute ea posible den langileek, posible den arloetan, astean behin etxetik lan egin ahal izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.