Telefonia Mugikorra
2022/10/04 - 16:53
Sakelako telefono eta gailu elektronikoentzako kargagailu bakarra izateko EBren helburua, gertuago
Europar Batasunak C motako USB kargagailua ezarriko du 2024. urtearen amaierarako. Kargagailu unibertsal horrek gailu elektroniko askotarako balioko du: eskuko telefonoak, kamera digitalak, entzungailu eramangarriak eta bideojoko eramangarriak.
2022/09/08 - 14:26
Zibersegurtasunaren Euskal Zentroko zuzendariaren aholkuak gure burua babesteko
Javier Dieguez BCSCeko zuzendariak hainbat aholku eman dizkigu, zibergaizkileen aurrean babes neurriak hartzeko.
2022/09/08 - 11:33
Apple enpresak iPhone 14a aurkeztu du, satelite bidezko larrialdi mezuak bidaltzea ahalbidetzen duen mugikorra
Asteazkenean aurkeztutako mugikorrak aurreko modeloaren oso antzeko estetika du, eta merkatuan egongo da irailaren 16tik aurrera.
2022/08/30 - 22:45
Tinderrek 10 urte bete ditu
Jende berria ezagutzeko aplikazioak Internet bidezko ziten testuingurua aldatu du hamarkada honetan. 57 milioi erabiltzaile ditu ligatzeko erabiltzen den app-ak. Erdiek baino gehiago 18 eta 25 urte artean dute.
2022/07/23 - 22:25
Orange eta MasMovil enpresak fusionatu egingo dira
Orange eta MasMovil enpresak fusionatu egingo direla iragarri dute gaur. Horretarako, bat-egitea % 50ean gauzatuko dute, eta, horrek eragin zuzena izango du Euskaltel enpresan, MasMovil multinazionalak Euskaltel erosi baitzuen duela urtebete.
2022/07/23 - 17:16
Mugikor berria duzu eta ez dituzu WhatsAppeko elkarrizketak galdu nahi?
Meta aplikazioak aukera ematen du elkarrizketen historia eta beste datu batzuk Android mugikor batetik iPhone batera transferitzeko
2022/07/23 - 16:18
Orangek eta MasMovilek bat-egitea adostu dute
Operazioak Euskaltel taldeari eragingo lioke, MasMovil multinazionalaren menpe baita.
2022/07/21 - 18:58
Euskaltelen sareko % 51 saldu dio MasMovilek Bidasoa Aggregator partzuergoari ia 580 milioiren truke
Konkretuki, EKT Cable filiala saldu du. Bidasoa Aggregator inbertitzaileen partzuergoa, besteak beste, Asua Inversiones, Beraunberri, Inveready eta Onchenak osatzen dute.
2022/07/11 - 15:26
Euskaltelek bere alarma zerbitzua jarri du martxan
Alarmek abisua emango diote Ertzaintzari arazoren bat antzemanez gero. Halaber, smartphonetarako aplikazio baten bidez, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan.
2022/06/15 - 13:13
Sareak
Edozer gauza esan daitekeela dirudi, eta horrek erasoen helburu direnei min handia egiteaz gain, harremanak eta eztabaida polarizatu egin ditu, muturrera eraman ditu, akordioak eta hurbiltasuna zailduz eta taldeak eta gizarteak apurtuz.
2022/06/07 - 21:56
EBk kargagailu mota bakarra ezarriko die gailu elektronikoei 2024ko udazkenetik aurrera
Kargagailu unibertsala USB-C motatakoa izango da. Lege honen helburua Europar Batasuneko zabor elektronikoa murriztea da.
2022/06/01 - 14:52
WhatsAppeko mezuak bidali ondoren editatu ahal izango dira
Aldaketa horrekin, erabiltzaileek ez dute mezurik ezabatu beharko berridatzi ahal izateko, WABetaInfo hedabide espezializatuak aurreratu duenez.
2022/05/27 - 21:29
'Morphing': biktimen aurpegia faltsutzen duen teknika informatikoa
Teknika horren bidez, kriminalek erraz bidaiatu dezakete mugen eta aduanen artean. Halaber, mugikorrak hackeatu eta isilpeko informazioa duten webguneetara sar daitezke.
2022/05/05 - 18:28
Berregokitutako mugikorren salmenta bikoiztu egin da EAEn urtebetean
Jendeak ez dio beldurrik bere telefonoa beste norbaiten eskuetan bukatzeari. Saltzaileek ziurtatzen dute mugikorra guztiz garbitzen dutela saldu aurretik.
2022/05/02 - 23:29
Eusko Jaurlaritzak kontrolak zorroztuko ditu, inork ez ditzan sailburuak zelatatu
Eusko Jaurlaritzak adierazi du sailburuek erabiltzen dituzten sakelako telefonoetan segurtasun-sistema berritzaileenak instalatu zituztela, baina, aldi berean, aitortu du Pegasus programa detektatzea "oso zaila" dela.
2022/05/02 - 18:24
Europako Batzordeak lehia murriztea egotzi dio Appleri kontakturik gabeko ordainketa sisteman
EBren Exekutiboaren arabera, AEBko enpresak ez die kontakturik gabeko ordainketa-aplikazioen beste garatzaileei Appleren NFC sarreretara sartzea, eta bezeroek Apple Pay aplikazioa aukeratu behar dute.
2022/04/29 - 11:51
WhatsAppek ezegonkor jarraitzen du bart izandako etenaldiaren ostean
Osteguneko 22:30 eta 23:30 bitartean, mezularitza zerbitzuak konexio arazoak izan zituen zerbitzariarekin eta, hortaz, mezuak bidali eta jasotzeko.
2022/04/19 - 12:00
Igor Unanue: "Uste baino gehiago erabiltzen dira Pegasus bezalako espioitza programak"
Kataluniako eta Euskal Herriko politikariak zelatatzeko erabili dituzten softwarek sakelekoen ahultasunak baliatzen dituzte eta telefonoaren barruan dauden bitartean "denetarik egiten dute" s21sec Segurtasun enpresako arduradun eta zibersegurtasunean aditu denak azaldu digunez
2022/04/03 - 13:26
Indarkeria matxistaren biktimak ere geolokalizatzeko balio du SOS Deiak-eko aplikazioak
App-ean sartutako azken berrikuntzari esker, botoi bakar bat sakatuta, indarkeria matxistaren emakumezko biktimak bere geolokalizazioa bidali dezake, haren bilaketa eta erreskatea erraztuz.
2022/03/08 - 17:31
MasMovilek eta Orangek Espainiako merkaturako itun komertzial bat abiatu dute
Bi telekomunikazio enpresek iragarri dutenez, "Espainian negozioak konbinatzeko negoziazio prozesua" hasi dute. Akordioak Orangeren kontrolpean egongo litzatekeen "salmenta eskaintza publiko" bat egiteko aukera jasotzen du.