Telekomunikazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orangek eta MasMovilek bat-egitea adostu dute

Operazioak Euskaltel taldeari eragingo lioke, MasMovil multinazionalaren menpe baita.
Iragarkia
Orange eta MasMovil enpresak fusionatu egingo direla iragarri dute gaur. Horretarako, bat-egitea % 50ean gauzatuko dute, eta, horrek eragin zuzena izango du Euskaltel enpresan, MasMovil multinazionalak Euskaltel erosi baitzuen duela urtebete.
18:00 - 20:00
Orange eta MasMovil enpresak fusionatu egingo dira

Martxotik negoziaketan eman ostean, Orange eta MasMovil enpresek akordioa itxi dute haien fusiorako, bi konpainiek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Akordioa oraindik Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak berretsiko zain badago ere, jakinarazi dute bat-egitea % 50ean gauzatuko dela, bi aldeek administrazio gaitasun bera dutelarik.

Zehazki, ateratzen den erakundea Orange eta Lorca JVCo MasMovileko matrize britainiarrak kontrolatuko luke, % 50ean, gobernantza-eskubideen berdintasunarekin. 18.600 miloi euroko balioa hartuko luke konpainiak.

Eragiketa 2023ko bigarren seihilekoan ixtea aurreikusita dago, eta Euskaltel taldeari eragingo lioke, Masmovil multinazionalaren mende baitago.

Christel Heydeme Orangeko kontseilari delegatua pozik agertu da negoziazioen itxierarekin, "operadore indartsuago bakarra sortzeko bidea ahalbidetzen duelako, 5G eta zuntz inbertsioak ahalbidetuko dituena, Espainia osoko bezeroei mesede eginez".

Meinrad Spenger MásMóvileko homologoak azpimarratu duenez, akordioarekin "operadore indartsu bat sortuko da, negozio eredu jasangarri batekin eta mundu mailako azpiegituretan, teknologian eta talentuan inbertitzeko gaitasunarekin".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X