Theresa May
2019/06/07 - 12:59
Agur, Theresa
Zaila da Teheresa May epaitzea. Askok uste du 'brexit'a aurrera eramaten saiatu zela, modu zintzoan. Beste batzuen arabera, egin duen guztia deskalabrua izan da.
2019/06/06 - 15:55
Normandiako lehorreratzearen 75. urteurrena
Normandiako lehorreratzearen 75. urteurreneko argazkiak Portsmouthen. Emanuel Macron eta Theresa May ere bertaratu ziren, baita gerrako beteranoak ere.
2019/06/04 - 22:49
Donald Trumpen kontrako protestak nabarmendu dira bisitaren bigarren egunean
Immigrazioari, klima-aldaketari eta emakumeen eskubideei buruz Trumpek erakutsi duen jarrera izan dira protestaren ardatz nagusiak.
2019/06/04 - 19:18
Trumpek merkataritza akordioa eskaini die britainiarrei EBtik irteten direnerako
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak askotan esan du Britainia Handia Batasunetik kanpo ikusi nahi duela; 'brexit' gogorraren alde ere agertu da.
2019/06/03 - 20:30
Sadiq Khan Londreseko alkateari 'galtzaile' deitu dio Trumpek
"Khanek Bill de Blasio gure New Yorkeko alkate ergel eta ezgaia gogorarazten nau, alkatetzan ere lan negargarria egin duelako, baina ez da hura bezain garaia", adierazi du AEBko presidenteak.
2019/06/03 - 12:41
Donald Trump Londresen da, hiru eguneko bisita egiteko
Hiru eguneko bisita egingo du Donald Trumpek Erresuma Batura. Isabel II.a erreginarekin eta Theresa Mayrekin bilerak izango ditu.
2019/05/29 - 22:19
'Brexita'ren inguruan gezurretan aritzea leporatu diote Boris Johnsoni
Kargu publikoan jokabide desegokia izan zuela salatu zuten herritarrek. Johnsonek azalpenak emango beharko dituela erabaki du Londreseko Magistratuen Auzitegiko epaile batek.
2019/05/29 - 19:32
Bigarren independentzia erreferendum bat egiteko lege-proiektua aurkeztu du Eskoziak
Nicola Sturgeon lehen ministroaren asmoa prozesua Erresuma Batuko Gobernuarekin adostea da, 2014an egin zuten bezala.
2019/05/24 - 17:26
Theresa Mayk ekainaren 7an emango du dimisioa
Brexitaren afera kudeatzeko izan dituen zailtasunak eta alderdi barruko presioek eraginda, utziko du kargua. Boris Jonson kanpo arazoetarako ministro ohia da faboritoa; baina ez da hautagai bakarra.
2019/05/24 - 14:08
Negar malkotan bukatu du Theresa Mayk bere dimisioaren berri emateko agerraldia
Bere hitzaldiaren bukaeran adierazi duenez, triste doa 'brexita' aurrera ateratzea lortu ez duelako eta negar malkotan esan ditu azken hitzak.
2019/05/24 - 13:45
Nola aukeratuko dute Theresa Mayren ondorengoa eta Alderdi Kontserbadorearen burua?
Lehen ministro britainiarrak ekainaren 7rako dimisioa iragarri ostean, hura ordezkatzeko prozesua zabalik da. Hautagaien artean daude, Boris Johnson edota Michael Glovem.
2019/05/24 - 13:14
Theresa Mayk dimisioa emango du ekainaren 7an
Theresa May lehen ministroak iragarri berri duenez, datorren ekainaren 7an dimisioa emango du. Une horretan hasiko da bere ondorengoa aukeratzeko prozesua.
2019/05/24 - 12:20
Theresa Mayk ekainaren 7an emango du dimisioa
Alderdi Kontserbadorearen burua izateari utziko dio, baina lehen ministro karguan jarraituko du, ordezkoa hautatu arte.
2019/05/22 - 10:28
Theresa Mayren beste proposamen nahasi bat
Laboristek eta kontserbadoreek uste dute May zerraldo politiko bat dela eta Europako hauteskundeek azken kolpea emango diotela.
2019/05/21 - 20:51
Beste erreferendum bat deitzeko aukera eskainiko dio Mayk Parlamentuari
Theresa May lehen ministroak bere proposamen berriaren ildo nagusiak jakinarazi ditu. Oposizioko diputatuen babesa lortu nahi du. Ekaina hasieran bozkatuko dute Komunen Ganberan.
2019/05/17 - 10:38
'Brexit'a ekainean erabakiko da
Mayk iragarri duenez, ekaineko lehen astean laugarrenez bozkatuko dute Parlamentuan irteera akordioa.
2019/05/16 - 20:55
Boris Johnson Alderdi Kontserbadorea zuzentzeko hautagaia izango da
Theresa Mayk martxoan esan zuen dimisioa emango duela, Komunen Ganberak 'brexit'aren akordioa babestu ezean. Alabaina, ez zuen argitu zer egingo duen ituna enegarrenez baztertuz gero.
2019/04/11 - 10:28
Europar Batasunak urriaren 31ra arte atzeratu du 'brexit'a
Trukean, Erresuma Batuak maiatzeko Europako hauteskundeetan parte hartu beharko du eta lankidetzan leial aritu beharko du.
2019/04/11 - 10:24
Urriaren 31an doaz, baina lehenago ere izan liteke
Erresuma Batuko Parlamentuak Theresa Mayk Europar Batasunarekin adostutako irteera akordioa babestuko balu, 'brexit'a hurrengo hilabeteko lehen egunean gauzatuko litzateke.
2019/04/11 - 08:53
Europar Batasunak sei hilabetez atzeratu du 'brexit'a, urriaren 31ra arte
Trukean, Erresuma Batuak maiatzeko Europako hauteskundeetan parte hartu beharko du eta Europar Batasuneko estatu kide den bitartean lankidetzan leial aritu beharko du.