Theresa May
2019/03/12 - 21:25
Parlamentu britainiarrak berriro bota du atzera 'brexit'aren akordioa
Gauzak horrela, asteazken honetan beste bozketa bat egingo dute, Komunen Ganberak Erresuma Batua Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea babesten duen ala ez jakiteko.
2019/03/12 - 12:14
Erresuma Batuko Parlamentuak 'brexit'aren inguruko akordioa babestea espero du Mayk
Komunen Ganberak Mayren proposamena onartuko balu, Erresuma Batua martxoaren 29an aterako litzateke EBtik. Atzera botako balu, berriz, beste bozketa prozesu bat zabalduko litzateke.
2019/03/12 - 09:34
'Brexit': Zenbat diputatu izutuko dira?
May guztiz konbentzituta zegoen akordioa lortzeko modu bakarra jarraitu duen estrategia zela: Akordioaren aurkakoak zirt edo zart egitera behartzea.
2019/03/12 - 07:31
Ipar Irlandako mugaren inguruko berme erantsia adostu dute Mayk eta Junckerrek
Komunen Ganberak 'brexit'ari buruz asteartean egingo duen bozketaren bezperan, May lehen ministroak eta Europako Batzordeko presidenteak Ipar Irlandako mekanismoaren inguruko adostasuna lortu dute.
2019/03/11 - 11:14
Aste erabakigarria 'brexit'arentzat
Britainia Handiko diputatuek bihar bozkatuko dute onartzen ote duten Theresa Mayk Europar Batasunarekin negoziatutako akordioa. Alegia, duela hilabete eta erdi atzera bota zuten akordio berbera.
2019/02/19 - 09:58
Zatiketa laborismoan 'brexit'agatik
Alderdi Laborista britainiarreko zazpi diputatuk alderdia utzi dute desadostasunak dituztelako beren buruzagiarekin, Jeremy Corbynekin. Zazpiak bigarren erreferendum baten aldekoak dira.
2019/02/17 - 16:05
Mayk batasuna eskatu die diputatuei 'brexit'aren azken txanpan
Lehen ministroak gogorarazi du EB uzteko akordiorako "beharrezko konpromisoak" lortzeko bidean porrot egitea herritarrei "huts egitea" izango litzatekeela.
2019/02/15 - 00:25
Mayren 'brexit' egitasmoa babesteko mozio bat atzera bota du Komunen Ganberak
Mayren mozioa 258 diputatuk babestu dute, baina 303 ordezkarik kontrako botoa eman dute. Ekimenak pisu sinbolikoa du, eta agintariaren gaineko presioa areagotzen du.
2019/02/11 - 07:36
Hil amaieran akordiorik ezean, 'brexit'aren beste bozketa bat proposatuko du Mayk
Orain arte egindako aurrerapenen berri eman behar du lehen ministro britainiarrak asteazken honetan. Berritasunik ez bada, mozio orokor 'neutroa' proposatuko du ostegunerako.
2019/02/07 - 19:59
Brexitaren akordioa berriro negoziatzeko asmorik ez duela berretsi dio EBk Mayri
Irlandako "backstop"a aldatzeko EBtik “ateratzeko ituna berriz zabalduko ez” dutela errepikatu dio Junckerrek Mayri.
2019/01/31 - 08:21
Europar Batasunak baztertu egin du 'brexit'ari buruzko akordioa berriz negoziatzea
Michel Barnier EBko 'brexit'-erako negoziazioen buruak Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa kritikatu du, berak EBrekin negoziatutako akordioaren aurka egiteagatik.
2019/01/30 - 15:03
Wensminsterrek 'brexita' berriz negoziatzea eskatu du
Britainia Handiko parlamentuak akordioa berriz negoziatzeko eskatu dio bart Theresa Mayri. Bruselak, gehienez luzapen bat onartuko duela adierazi du, ez berriz negoziatzea.
2019/01/30 - 09:18
Brexita': Berriz hastera
Bi urtean Europar Batasunak (EB) eta Erresuma Batuak negoziatu dutenak ez du ezertarako balio. EBk ohartarazi du akordioa ezin dela aldatu eta batez ere, Irlandako salbuespena ukiezina dela.
2019/01/29 - 23:52
Erresuma Batuko Parlamentuak akordiorik gabeko 'brexit' bat errefusatu du
Gainera, Ipar Irlandan muga saihesteko, salbaguardia mekanismo polemikoari beste konponbide bat emateko EBrekin negoziatzea eskatu dio Komunen Ganberak Gobernuari.
2019/01/29 - 17:24
Mayk 'brexit'aren akordioa berriz negoziatzea eskatuko du, EBren abisuak gorabehera
"Oso garbi daukagu, ez dugu akordioa berriz negoziatuko", ohartarazi dute Europar Batasuneko iturriek lehen ministro britainiarrak egindako proposamenaren harira.
2019/01/29 - 11:23
Diputatu britainiarrek hainbat zuzenketa eztabaidatuko dituzte 'brexit'aren harira
Egunean zehar eztabaidatu eta 20:00etatik aurrera bozkatuko dituzten zuzenketa-mozioak ez dira lotesleak izango, "brexit"aren inguruan adostasuna lortu nahi dutelako gaurkoan.
2019/01/21 - 21:32
Theresa Mayren B planak ez dauka ezer berririk
Bere B plana aurkeztu du Erresuma Batuko parlamentuan. A planaren porrotaren ondoren, datorren astean bozkatuko dute bigarren aukera hau.
2019/01/21 - 19:34
Bigarren erreferenduma baztertuta, Mayk berriro negoziatu nahi du Bruselarekin
Theresa Mayk bere asmoen berri eman du astelehen honetan egin duen agerraldian. Hilaren 29an eztabaidatu eta bozkatuko dute Gobernu britainiarraren plana Komunen Ganberan.
2019/01/21 - 07:55
Europar Batasunetik irteteko 'B plana' aurkeztuko du gaur Theresa Mayk
Irlandako Errepublikarekin aldebiko hitzarmena sinatu nahi du lehen ministroak, EBrekin lortutako akordiotik Ipar Irlandako mugaren gaineko 'babes' polemikoa ezabatzeko.
2019/01/18 - 09:26
Beste erreferendum bat Erresuma Batuan?
Azken inkesten arabera, britainiarren gehiengoak 'brexit'aren erreferenduma errepikatzea nahi du. Corbyn eta May, ordea, ez daude ados.