Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zatiketa laborismoan 'brexit'agatik

Alderdi Laborista britainiarreko zazpi diputatuk alderdia utzi dute desadostasunak dituztelako beren buruzagiarekin, Jeremy Corbynekin. Zazpiak bigarren erreferendum baten aldekoak dira.

Alderdi Laborista britainiarreko zazpi diputatuk alderdia utzi dute ez adostasunak dituztelako beren buruzagiarekin, Jeremy Corbynekin. Corbyni leporatzen diote brexitaren gaian anbiguoa izatea. Zazpiak bigarren erreferendum baten aldekoak dira eta ez dute ongi ikusten Corbynek aukera hori ez babestea eta brexitaren aurka argiago ez hitz egitea.

Corbyn beti izan da euroeszeptiko bat. Ezkertiar klasiko bat da, uste duena Europar Batasuna kapitalismoaren tresna dela langile klasearen aldarrikapenei galga jartzeko. Hori dela eta, brexitaren erreferendumeko kanpainan ez zuen ahalegin handirik egin Erresuma Batuak Europar Batasunean gelditu behar zuela aldarrikatzeko. Aldiz, diputatu laborista gehienak Europar Batasunean jarraitzekoaren aldekoak dira.

Brexitaren data garrantzitsuak iritsi ahala, disidenteen ezinegona areagotzen joan da eta zazpi horiek alde egitea erabaki dute. Ziurrenik, beren helburua zentroko alderdi bat sortzea izango da, Europar Batasunaren aldekoa izango dena. Espero dute beste hainbat diputatu kontserbadore europazale gehituko zaizkiela, izan ere, alderdi kontserbadorea ere hautsita dago.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X