Theresa May
2018/12/12 - 12:19
Mayk ez du dimisioa emango: 'Dudan guztiarekin egingo diot aurre mozioari'
Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi duenez, ez du dimisioa emango eta bere alderdikideek aurkeztutako mozioari aurre egingo dio.
2018/12/12 - 11:00
Theresa Mayren aurkako konfiantza mozio bat bozkatuko dute gaur Komunen Ganberan
Alderdi Kontserbadoreko 48 diputatuk gutuna idatzi dute prozesua abiatzea eskatuz. Bozketa 18:00ak eta 20:00ak bitartean egingo da.
2018/12/11 - 11:59
Juncker: 'Ez dugu brexita birnegoziatuko eta Irlanda ez da bakarrik geldituko'
"Lor genezakeen akordio onena eta bakarra da. Ez dugu 'brexit'aren hitzarmena birnegoziatzeko denborarik, nahiz eta zenbait puntu argitu ditzakegun", esan du Junckerrek.
2018/12/10 - 14:39
Mayk 'brexit'aren akordioaren bozketa atzeratu du
Biharko zegoen aurreikusita, baina babes gehiago lortzeko atzeratzea erabaki dute.
2018/12/09 - 18:34
Tentsioa Londresen, martxa ultraeskuindar batengatik eta horren aurkako martxagatik
Milaka lagun kalera irten dira, 'Brexit'aren akordioa gaitzesteko, eta gauza bera egin dute beste milaka lagunek, arrazismoa eta faximoa salatzea xede.
2018/12/06 - 10:36
'Brexit'aren akordioaren aurka bozkatu du Eskoziako Parlamentuak
Loteslea ez den erabaki horrek Westminsterreko Parlamentuan eztabaidatzen ari diren eta abenduaren 11n bozkatuko duten hitzarmenaren aurrean Eskoziak duen jarrera erakusten du.
2018/11/26 - 21:59
'Brexit'aren akordioa abenduaren 11n bozkatuko dute Parlamentu britainiarrean
Aurrez, talde parlamentarioek itunari buruzko eztabaida egingo dute. Debatea abenduaren 4an hasiko da, eta bost eguneko iraupena izango du.
2018/11/26 - 10:49
Theresa Mayren agerraldia Komunen Ganberan, 'brexit'ari buruzko akordioa hizpide
Erresuma Batuko lehen ministroa bere kabineteko ministroekin elkartuko da goizean Downing Streeteko 10.ean, eta Komunen Ganberara joango da ondoren, deklarazio bat egitera.
2018/11/22 - 09:28
Urduritasuna Bruselan
Europako buruzagiek igandean erabaki behar dute 'brexit'aren dokumentua onartu ala ez. Azken unean arazoak sortu dira, eta beraz, ez da goi-bilera erraza izango.
2018/11/19 - 15:32
Enpresarien patronalaren babesa jaso du Theresa Mayk
Aste erabakigarria eta zaila Theresa Mayrentzat, jokoan dagoelako bere etorkizun politikoa. Gaur patronalaren babesa jaso du.
2018/11/18 - 14:29
Mayk Europar Batasunarekin negoziatzen jarraituko du, hurrengo igandera arte
Erresuma Batuko lehen ministroak ohartarazi duenez, hitzarmenarekin kritikoak direnek "brexita" atzeratu edo zapuztu lezakete.
2018/11/16 - 21:45
Stephen Barclay ‘brexit’erako ministro izendatu du Theresa Mayk
Halaber, Amber Rudd Barne ministro ohiak beteko du Esther Mcveyk utzitako kargua. Gauzak horrela, aurrerantzean bera izango da Enplegu eta Pentsio ministro berria.
2018/11/16 - 19:40
Theresa Mayren aurkako konfidantza galdea eskatu dute hainbat diputatuk
Mayk defendatzen duen Brexitaren hitzarmena abenduan bozkatu beharko du Parlamentuak. Hainbeste aurkari izanda, ez omen da erraza izango.
2018/11/16 - 09:42
'Brexit'aren zurrunbiloa
Gaur gaurkoz, aukera bakar batek ere ez du gehiengorik. Zurrunbiloa tornadoa da jada.
2018/11/16 - 00:03
May, akordioari buruz: ‘Ez dut dimisioa emango, prozesu hau nik zuzenduko dut’
Alabaina, Erresuma Batuko lehen ministroaren aurkako konfiantza mozioa aurkezteko bidea aztertzen hasi dira Parlamentuan ordezkatuta dauden diputatu batzuk.
2018/11/15 - 17:48
EBrekin adostutakoa defendatu du Mayk barne eta kanpoko kritiken aurrean
Mayk behin eta berriz esan du bere helburua britainiarrek errferedumean agertutako borondatea betetzea dela, eta akordioarekin lortu egin duela azpimarratu du.
2018/11/14 - 09:27
'Brexit'a: oraindik akordioa ez den dokumentua
Akordioa sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta horretarako oraindik urrats zailak eman behar dira: Gobernu eta Parlamentu britainiarrak eta EBko gobernuburuek oniritzia eman behar diote.
2018/11/13 - 21:16
Brexitaren inguruko akordioa lortu dute Londresek eta Bruselak
Adostasun batera heltzeko oztopo nagusia Ipar Irlandako muga zen. Badirudi beraz, horren inguruan ere akordioa lortu dutela. Bihar Theresa Mayk bere ministroak bilduko ditu zirriborroa aztertzeko.
2018/10/20 - 19:41
Milaka pertsonak 'brexit'ari buruzko bigarren erreferenduma eskatu dute Londresen
Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, Britainia Handiko hiriburuan azken urteotan ikusitako manifestaziorik handiena izan da.
2018/10/18 - 08:36
Theresa May 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko prest agertu da
Hasiera batean, trantsizio epea 2019ko martxoaren 30etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean izango da. Luzapena izanez gero, ordea, 2021eko Gabonzahar egunera arte luzatuko da.