Trafikoa
2025/03/17 - 19:44
Andoaingo konexioak bi errei eta bihurgune zabalagoa izango ditu
A-15 eta N1 errepideen arteko loturarako lanek 43 milioi euroko kostua izango dute, datorren urtean hasiko dira eta 2027rako amaituta egotea aurreikusten da.
2025/03/17 - 16:57
Nafarroak "pauso sendoa" eman du Trafikoaren eskumena lortzeko, Parlamentuaren gehiengo zabalarekin
PP eta Vox izan dira aurka bozkatu duten bakarrak. 150 foruzain inguru gehiago beharko dira, eta baliteke horietako batzuk Guardia Zibiletik iristea.
2025/03/16 - 09:28
Lau gazte hil dira autoarekin mendi-magal batean behera erorita, Kantabrian
200 metro inguruko mazela batetik erori dira, eta ibilgailuan zihoazen bidaiari guztiak hil dira, Madrilgo 21 urteko bi gizon eta bi emakume.
2025/03/15 - 17:31
Negu itxurako negua urtaro hotzenaren azken asteburuan
Elurrak zuritu ditu Euskal Herriko hainbat mendi eta bazter, eta Neguko Bidezaintza Plana abiatu dute Euskalmetek elurra eta izotza aurreikusi baititu 500 metrotik gora. Arreta eskatzen da Arabako mendateetan, baina denak daude irekita.
2025/03/15 - 13:41
Errepideak zuritu ditu elurrak Pagozelai inguruan
Nafarroa eta Gipuzkoa artean gogotik bota du elurra azken orduotan, baina trafikoan ez dago arazorik, oraingoz.
2025/03/15 - 11:50
Hiru lagun zauritu dira Corellan izandako istripu batean, eta gidariak delitu mailako alkohol tasa eman du
Inor ez da larri zauritu, baina Sofia Erregina ospitalean artatu behar izan dituzte.
2025/03/14 - 19:38
Errei bat itxi dute AP-8an, Usurbilen, eta auto-ilarak amaituta
Luizia izan da AP-8 autobidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean, errei baten gainean, eta auto-ilarak eragiten ari da, Irunerako noranzkoan. Ez da inor zauritu, eta ibilgailu bakarra kaltetu da.
2025/03/14 - 18:40
EH Bilduk Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua onartzea erraztuko du
Azaroaren hasieran onartutako araudian aldaketa batzuk egitea lortu du koalizioak. Rocio Vitero bozeramaileak azaldu duenez, akordioarekin bere talde politikoak epe malguagoak eta oinezkoentzako eremua abiatzeko konpromisoak erdietsi ditu.
2025/03/14 - 15:53
Luizi batek kaosa eragin du goizean AP-8an, Usurbilen
Auto ilara handiak sortu dira Irungo noranzkoan, baina 15:00ak aldera bere onera itzuli da zirkulazioa.
2025/03/14 - 13:16
2 kilometroko auto-ilarak sortu dira AP-8 autobidean, Usurbilen, Irungo noranzkoan, luizi baten ondorioz
AP-8 autobidean, Usurbilen, luizia izan da, eta bi errei itxi behar izan dituzte Irungo noranzkoan.
2025/03/14 - 09:26
Emisio gutxiko eremuan etiketarik gabe sartzen diren ibilgailuei isuna jarriko die Donostiako Udalak gaurdanik
Trafikoa % 10 arinduko du neurri horrek. 200 euroko isuna jasoko dute araudia betetzen ez duten ibilgailuek, eta 260 eurokoa bigarrenez araua urratzen dutenek.
2025/03/13 - 17:46
Olioa zeraman kamioi bat AP-8tik GI-20ra erori da, Errenteria parean
Istripua izan duen ibilgailua erregaia galtzen ari da. Olioa garraiatzen zuen, beraz, errepidean isuritako likidoa dago eta arriskutsua izan daiteke. AP-8ko ezkerreko erreia itxita dago Bilborako noranzkoan, istripuaren ondorioz.
2025/03/05 - 21:57
Fiteroko trafiko-istripu tragikoa, airetik ikusita
Istripua goizaldean gertatu da, 04:00ak aldera, N-113 errepidean (Iruñea-Madril). Bi ibilgailu astunetako lau bidaiariak, bakoitzean bi, bertan hil dira.
2025/03/05 - 11:06
Lau pertsona hil dira Fiteron, bi kamioik aurrez aurre elkarren kontra jota
Ezbeharra bart jazo da, 04:00ak aldera, N-113 errepidean (Iruñea-Madril). Ibilgailu astun bakoitzean bina lagun zihoazen, eta laurak, denak ere atzerritarrak, zendu dira kolpearen ondorioz. Errepidea itxita dago, eta trafikoa NA-6900 eta NA-6991 errepidetik ari dira bideratzen.
2025/03/04 - 20:22
Auto-ilarak luzeak AP-8 autobidean, Oiartzun parean, kamioi batek istripua izan eta gero
Istripua 17:45 aldera gertatu da, AP-8an, Oiartzunen, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak artaziarena egin du eta zeramatzan autoetako batzuk galdu ditu eta galtzadan gurutzatuta geratu dira. Ondorioz, autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
2025/03/03 - 20:08
Txirrindulari bat hil da Usurbilen, kamioi baten kontra jota
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Oriora bidean, 13:50 aldera. Hildakoa Tolosaldeko herri txiki batean bizi zen 53 urteko gizonezkoa da.
2025/03/01 - 19:14
Elurra kentzeko 54 makina ibiliko dira badaezpada Nafarroako errepideetan datozen orduetan
Horregatik, Agoitzen, Lizarran, Irurtzunen, Oronozen, Iruñean eta Tafallan elurra kentzeko makinak ibiliko dira.
2025/02/27 - 22:21
Kamioilari bat inputatu dute Corellan ausarkeriaz gidatzeagatik
Gertakaria N113 errepideko (Iruñea-Madril) 85. kilometroan jazo zen. Kamioilari batek beste kamioi baten aurreratze arriskutsua grabatu ahal izan zuen, eta, baita kontrako erreietik nola jarraitzen zuen, abiadura handian.
2025/02/23 - 20:03
Bi zauritu A-132 errepidean, Kanpezun, Lizarrara bidean izandako istripuan
17:30ean, auto bat errepidetik atera da, eta, ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte.
2025/02/22 - 18:08
Ireki dute N-1 errepidea Etzegaraten Gasteizerako noranzkoan
Kamioi batek istripua izan du eta bi erreiak oztopatzen geratu da. Errepidea guztiz itxi behar izan dute eta Gasteizerako trafikoa A-15etik desbideratu dute. Ez da inor zauritu.