Trafikoa
2025/04/15 - 20:31
Ireki dute N-1 errepidea Tolosan, Gasteizerako norantzan, hainbat ibilgailuren arteko istripua amaituta
Ezbeharrean bi pertsonak zauriak izan dituzte eta horietako bat ospitalera eraman behar izan dute. Errepidean 10 kilometro inguruko ilarak sortu dira, baina trafikoak ohiko martxa hartu du erreiak zabaldu ondoren.
2025/04/15 - 19:08
23 urteko gazte bat hil da Milagron kamioi baten eta auto baten arteko istripuan
Arratsaldean izan da ezbeharra, NA-134 errepidean. Kolpearen ondorioz, bi ibilgailuek su hartu dute. Kamioilaria onik atera da.
2025/04/15 - 15:53
Debako N-634 errepidea itxita egongo da ekainera arte, mendoitzaren ezegonkortasunagatik
Bidea erabat itxi dela ohartarazten duten seinaleak dauden arren, autoak, kamioiak eta mendizaleak ibiltzen dira kaltetutako eremutik. Horregatik, herritarrei dei egin diete, zuhur ibil daitezen, inguruan egotea arriskutsua baita.
2025/04/14 - 15:24
Asteazkenean hasiko da EAEn Irteera Operazioa: 532.000 irteera aurreikusi dira
Trafiko Zuzendaritzak iaz baino zifra handixeagoak aurreikusi ditu, eta eguraldi aldakorraren aurrean zuhur ibiltzea eskatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8an, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).
2025/04/14 - 13:11
Donostia inguruko trafikoa bere onera itzuli da, istripu batek hiru bat kilometroko auto-ilarak sortu ostean
Istripua 08:45ean gertatu da, Donostiako saihesbidean, baina auto-ilarak GI-40 errepidean ere izan dira. Ez da zauriturik izan.
2025/04/11 - 21:24
Zigoze-Tiermas zatia inauguratuta, osatuta geratu da Iruñea eta Huesca probintziaren arteko autobidea
Iruñea eta Jaca lotzen dituen autobideko (A-21) Zigoze eta Tiermas arteko 6,6 kilometroko bide zatia zabaldu dute ostiral honetan. Bi biaduktu eta bi tunel egin dira, eta trazadura berriak Esako urtegia inguratuz N-240 errepide arriskutsutik joan behar izatea saihestuko du.
2025/04/11 - 17:27
Bergara eta Maltzaga arteko AP-1 autobidea itxi egingo dute ostiral gauean Lesarriko tunela irekitzeko
Bidegik 23.822.890 euro inbertitu ditu azpiegitura berritzeko lanetan eta 24 hilabeteko iraupena izan dute. Larunbatean irekiko dute tunela.
2025/04/10 - 22:21
Motozale bat hil da Guardian izandako istripu batean
Ezbeharra 18:15ean gertatu da, A-124 errepidean, Logroñorako noranzkoan. Larrialdi zerbitzuak motor-gidaria suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
2025/04/09 - 13:09
Bere onera itzuli da N-1 eta A-15 errepideetako trafikoa, Andoainen izandako istripuak ilarak sortu ondoren
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute Andoainen, Donostiarako noranzkoan. Halaber, kontrako norabidean eta A-15ean ere auto ilarak sortu dira.
2025/04/07 - 10:58
Pertsona bat larri zauritu da furgoneta AP-1ean geldirik zuela kamioi batek kontra jota, Argantzonen
Goizaldeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte Gasteizerako noranzkoan.
2025/04/06 - 22:00
20 urteko gizonezko bat hil da Beriainen izan den istripuan
Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean izan da istripua, 18:00ak aldera, NA-6009 errepidean, autoa bidetik aterata.
2025/04/06 - 21:13
Motor-gidari bat larri zauritu da A64 autobidean, Mugerretik gertu
30 urte inguruko gidaria larri eraman dute Baionako ospitalera. Antza denez, auto batekin izan du istripua motozaleak.
2025/04/05 - 12:03
Trafiko etenaldiak Itzuliagatik astelehen honetan, Gasteizen
Erlojuaren aurkako proba egingo dute 14:15etik 17:45era, baina trafikoa 11:30etik aurrera geldituko dute zenbait puntutan.
2025/04/04 - 21:19
Itzuliak gorabeherak eragingo ditu apirilaren 7tik 12ra euskal errepideetan
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa. Hona hemen, xehe-xehe, etapa bakoitzaren ibilbideak eta trafikoan izango dituen eraginak.
2025/04/02 - 21:25
Emakume bat hil eta bi zauritu dira Lerinen izandako trafiko-istripu larrian, ibilgailua errepidetik aterata
Ezbeharra 17:00etan gertatu da, NA-122 errepidean. Hildakoa kopilotu zihoan errepidetik atera den ibilgailuan, eta zauritutako bi pertsonak gidaria (48 urte) eta ibilgailuaren atzealdean zihoan bidaiari bat dira.
2025/03/31 - 10:23
Lau ibilgailuk istripua izan dute Andoainen eta auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean
Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Donostiara bidean, eta bost kilometrorainoko ilarak sortu dira. Dena den, ez da inor zauritu.
2025/03/30 - 18:56
N-634 errepidea itxi dute Itziar eta Deba artean, segurtasun arrazoiengatik
Inguru horretan lurra ezegonkor dagoelako erabaki dute errepidea ixtea. Ezponda egonkortzeko lanak egiten ari dira bertan, eta berriro abisua eman arte itxita egongo da. Bide alternatiboak hartzea gomendatu die gidariei Gipuzkoako Aldundiak.
2025/03/30 - 18:53
81 urteko gizon bat hil da eta emakume bat zauritu Lodosan izandako trafiko istripu batean
Gizonak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera da, NA-134 errepidean zihoazela, Lodosa parean, eta ezponda batetik erori da. Emakumea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
2025/03/30 - 13:23
Emakume gazte bat hil da auto-istripuz Getarian, N-634 errepidean
Ezbeharrean gizon bat ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Errepidea erabat itxi behar izan dute, eta 09:10ean ireki dute berriro.
2025/03/30 - 08:00
Supersurreko Trapagarango zubibidea konpontzeko lanek gorabeherak eragingo dituzte
Lau fasetan banatuko dira lanak, eta abendura arte iraungo dute, nahiz eta tartean geldialdiak izango diren trafiko handieneko garaietan zirkulazioa ahal den gutxien oztopatzeko.