Bi pertsona zauritu dira N-121-A errepidean, auto-istripuz, Beran
48 urteko gizonezko bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, suhiltzaileek atera eta Donostiako Ospitalera eraman dute, politraumatismoak dituela. Beste zauritua 37 urteko gizona da, eta politraumatismoak ditu ere. Irungo ospitalera eraman dute.
Bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, gaur,06:19an, N-121-A errepideko 67,4. kilometroan, Beran. Ondorioz, bi pertsonak pronostiko erreserbatuko zauriak izan dituzte.
Istripuan, 48 urteko gizonezko bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Politraumatismoak zituela, Donostiako Ospitalera eraman dute, 112-SOS Nafarroak jakinarazi duenez.
Beste zauritua 37 urteko gizona da, horrek politraumatismoak ditu ere, eta Irungo ospitalera eraman dute.
Oronozko suhiltzaileak, mediku talde bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteak mobilizatu dira.