Bost pertsona zauritu dira Valtierran, bi autok elkarren kontra talka eginda
Istripua astearte arratsaldean gertatu da, N-121 errepidearen 72,4 kilometroan. Gurutze-bide batean bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute. Suhiltzaileek 16 urteko gazte bat autotik atera behar izan dute, harrapatuta zegoelako.
Bost pertsona, tartean hiru adingabe, zauritu dira astearte arratsalde honetan N-121 errepidean, trafiko-istripuz, Valtierra parean (Nafarroa). SOS Nafarroak ohar bidez jakitera eman duenez, bi autok elkarren aurka talka egin dute, astearte honetako 20:43ak aldera.
Istripuaren berri jaso dutenean, Peralta eta Tuterako suhiltzaileak, Valtierrako mediku-talde bat, anbulantzia medikalizatu bat, oinarrizko bizi-euskarridun hiru anbulantzia, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko patruilak bertaratu dira.
Ezbeharra N-121 errepidearen 72,4 kilometroan jazo da, Valtierra parean. Bi ibilgailuk elkarren kontra jo dute, gurutze-bide batean. Suhiltzaileek 16 urteko gazte bat autotik atera behar izan dute, ezin irten zegoelako, harrapatuta. Zauri larriak ditu eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Gainerako zaurituak Tuterara eraman dituzte, Sofia Erregina Ospitalera: zauri arinak dituen 8 urteko haur bat, 46 urteko emakumezko bat (behaketan dago), kolpeak dituen 16 urteko gaztea eta toraxean eta aurpegian zauriak dituen 22 urteko emakumezkoa.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".