Trafiko mardula A-1 errepidean, Gasteiz parean, itzulera-operazioaren ondorioz
Gainera, motozale bat larri zauritu da gaur arratsaldean N-622 errepidean, Zigoitia parean izandako istripu batean.
Lau kilometrotik gorako auto-ilarak sortu dira igande honetan, 16:20an, A-1 autobidean, Gasteiz parean Irunerako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gerora amaitu egin dira, baina trafikoa mardula da inguru horretan.
Pilaketak itzulera-operazioa dela eta sortu dira; izan ere, ibilgailu asko ari dira Espainiako hegoaldetik Euskadira eta Frantziara mugitzen.
Gainera, 14:00ak aldera, N-622 errepidean, Zigoitia parean, motor baten eta auto baten artean izandako istripu baten ondorioz, motor-gidariak lesio larriak egin ditu, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, larri.
Zure interesekoa izan daiteke
12 dira hildakoak Los Gallardoseko sutean, Almerian, eta 23, desagertutakoak
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak eman du albistea, eta argitu du zendutako ia gehienak atzerritarrak direla. "Azken urteetako suterik azkar eta zailenetako da", aitortu du, eta litekeena da "egunak" behar izatea mendean hartzeko.
Zuzendu dituzte euskaraz egindako baxoko matematikako azterketak
Maiatza hasieran desobedientziara joko zutela iragarri zuten Seaskako ikasleek eta zigorrak zigor matematikako azterketa euskaraz egingo zutela jakinarazi zuten.
Kamioien trafikoa debekatuta egongo da Euskadin abuztuaren 12an, eklipsea dela eta
CETMren arabera, neurri horrek nabarmen handituko ditu kate logistiko osoaren kostuak, eta erabakia berriz aztertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Hamabi sexu-eraso salaketa eta hamar atxilotu, sanferminetako lehen lau egunetan
Aurtengo San Fermin jaiek bidearen erdia egin dutenean, Inma Jurio Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak orain arteko segurtasun-balantzearen berri eman du.
Anderren heriotzaren gaineko erantzukizun polizialak eta politikoak argitzeko exijitu dute
Ekainaren 22an Santurtzin atxilotu eta bi egunera hil zen Ander 30 urteko gaztearen hilketa argitzeko zenbait herritarrek plataforma sortu dute. Santurtziko udaltzainek taser pistola batekin mendean hartu eta gero, ospitalean hil zen, koman egon ondoren. Ander “polizia indarkeriaren” biktima izan dela adierazi dute gaur.
Igandera arte luzatu dute beroagatik EAEn ezarritako alerta laranja
Meteofrancek alerta laranja ezarri du larunbatera arte Ipar Euskal Herrian, eta Aemetek alerta laranja aktibatuko du igandean, Nafarroa erdialdean.
2026ko Sanferminek jaien bigarren hasiera bizi dute 'Txupinazo Txiki' -arekin
Sanferminetako bosgarren jai egun honetan protagonismo nagusia haurrentzat da, aurten bereziki. Lehendabiziko aldiz beraientzat propio jaurti delako txupinazoa. Ohore hori Buztintxuri Lehen Hezkuntzako hiru ikaslek jaso dute. Gari Arregui, Ane Loizate eta Ivanna Jimenez izan dira aukeratuak.
Linea elektrikoko zutoin baten erorketa izan daiteke Almeriako sutearen jatorria
Sugarrak oso azkar hedatu dira, eta, ondorioz, hainbat herritarrek ihes egiteko erabili nahi zituzten bideak "sagu-zulo" bihurtu dira.
Itzali dute Oñatiko Aloña mendian piztutako baso sutea
Bart tximista batek piztu du sua eta guztira 0,7 hektarea kiskali dira.
Bederatzi pertsona harrapatu dituzte Bizkaian, gidabaimenaren azterketan kopiatzeko gailu elektronikoak erabiltzen
DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak sei hilabetez azterketara aurkezteko debekua eta isun administratiboa ezarri die iruzurra egin nahi izan duten bederatzi pertsona horiei.