Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira, horietako bat larri, AP-15 autobidean, auto-istripuz, Erriberri parean
Kamioi batek kontrako erreian sartu eta biktima zihoan autoa jo du, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
72 urteko gizon bat hil da eta beste bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, goizaldeko 01:10ean izan den auto-istripuan, AP-15 autobidean, Erriberrin.
Iruñea eta Tutera lotzen dituen autobideko 43. kilometroan bi ibilgailuk elkar jo dute. Kolpearen ondorioz, gizon bat hil da istripuaren tokian bertan, eta inplikatutako ibilgailuetako bi bidaiariak ospitalera eraman dituzte, horietako bat, larri.
Suhiltzaileak, osasun-taldeak eta agenteak bertaratu dira, eta ikerketa egin dute talkaren arrazoiak argitzeko.
A-15 errepidea itxi dute, hegoalderako noranzkoan, eta goizeko lehen orduetan baipasarekin jarraitzen zuen, bi noranzkoetan.