8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Deban, istripu baten ondorioz
Kaltetutako ibilgailuak erretiratu ondoren, zirkulazioa normaltasunera itzuli da. 17:45ean, 7 kilometroko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Irungo mugan.
Hiru ibilgailuk istripua izan dute ostiral honetan AP-8 autobidean, Deba parean, Irunerako noranzkoan, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 15:45ean izan da, Irunera bidean zihoazen hiru autok talka egin dutenean.
Istripuaren ondorioz, Ertzaintzak errei bat itxi behar izan du, eta, ondorioz, 8 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Ibilgailuak erretiratu ondoren, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Hala ere, AP-8 autobidean, 17:45ean, 7 kilometroko auto-ilarak daude Irungo mugan, azken bi asteetan ohikoa izan den bezala, udako oporren ostean Frantziara eta Europa iparraldera doazen ibilgailuen fluxua dela eta.