Trafikoa
2024/06/13 - 09:45
Gidari bat zauritu da Urnietan, kamioi batekin talka eginda
Istripuan, autoa irauli egin da, eta A-15eko eskuineko erreia itxita dago Urnietan, Irungo noranzkoan. Istripuaren ondoren, kilometro bat baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira, eta, beraz, Segurtasun Sailak zuhurtasunez jokatu du bide horretatik zirkulatzerakoan.
2024/06/12 - 12:19
Lan-protesta bat eta istripu bat tarteko, 11 kilometrotik gorako ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean
Derio parean (Bizkaia) izan den lan protesta batek kolapsoa eragin du, eta ilara luzeak sortu dira. 09:30etik aurrera egoera bere onera itzultzen hasi da.
2024/06/12 - 10:42
Kamioilari bat larri zauritu da geldirik zegoen beste kamioi baten aurka talka egin ostean, Cortes parean
Zauritutako kamioilaria 37 urteko zaragozar bat da, eta Tuterako ospitalera eraman dute. Istripuaren ondorioz, A-68 autobideko errei bat itxi behar izan dute Tuterako noranzkoan.
2024/06/10 - 09:59
Albiste izango dira: Hauteskunde biharamuna, Bilboko emisio gutxiko eremua eta Kataluniako Parlamentua, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/09 - 11:32
Untzueko motozale bat hil da Obanosen izandako istripu batean
Motor-gidaria, 47 urteko gizonezkoa, lekuan bertan hil da, auto baten kontra jota. Auto-gidariak zauri arinak egin ditu, eta positibo eman du alkohol-proban.
2024/06/06 - 19:00
Garmendiaren hitzek "harridura" sortu dute Jaurlaritzan, eta "jakinaren gainean" zeudela errepikatu du
Eusko Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, "kosta egiten zaie Garmendiaren jokabidea eta jarrera ulertzea", mugaren bi aldeetako nekazariek izan zuten portaera desberdinaren araberakoa izan baitzen gertatutakoa.
2024/06/05 - 16:40
Hiru pertsona zauritu dira A-8 autobidean, Galdakaon, hiru ibilgailuk talka eginda
Hiru pertsona zauritu dira eta Gurutzetako Ospitalera ereaman dituzte.
2024/06/05 - 14:54
Gipuzkoako errepideetako "kaosaren" ostean, protokoloak berrikusteko eskatu dio Garmendiak Jaurlaritzari
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren "aurreikuspen falta" ikusi du atzo Gipuzkoako errepideetan izandako "kaosaren" atzean. Are gehiago, nabarmendu du arazoak Gipuzkoan sortu zirela, ez Lapurdin.
2024/06/05 - 14:52
Pertsona bat zauritu da A-1 autobidean, Gasteizen, lau kamioik talka eginda
Auto-ilara luzeak sortu dira lau orduz; bost kilometrorainokoak zenbait unetan. Istripua 08:25ean jazo da, Lopidanako irteeran. Lau kamioik, horietako bi artikulatuta, elkar jo dute.
2024/06/05 - 13:25
Gipuzkoan sortutako kolapsoa gorabehera, trafiko kudeaketaren irakurketa "positiboa" egin du Jaurlaritzak
Bide zein hiri segurtasunaren aldetik ez zela istilurik egon nabarmendu du Segurtasun sailburuordeak, eta protesta egiten dutenek "haien eskubideak" dituztela esan du.
2024/06/05 - 09:17
Ilarak sortu dira A-8an, Galdakaon eta noranzko bietan, istripu bat tarteko
Auto batek ezbeharra izan du Donostiarako noranzkoan. Gidaria zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera.
2024/06/04 - 22:24
Normaltasuna itzuli da Gipuzkoara, mugako blokeoa amaitu eta errepideetan kolapso historikoa izan ostean
Unerik zailenetan 40 kilometroko auto ilarak izan dira Biriatuko mugara daramaten Gipuzkoako hiru errepide nagusietan: AP-8an, A-15ean eta N-1ean.
2024/06/04 - 20:55
Nekazarien protestek garraio-sektorean "galera handiak" eragin dituztela salatu du Guitrans patronalak
"Garraio-sektorearentzat zaila den testuinguruan" ematen direla adierazi du Gipuzkoako garraioaren patronalak, eta "merkantzien garraioa berriro ere kaltetuena" dela ziurtatu du.
2024/06/04 - 19:52
Egoera baretzen doa Gipuzkoako errepideetan, auto-ilara kilometrikoek jarraitzen duten arren
Unerik zailenetan 40 kilometroko auto ilarak zenbatu dituzte. Egoera hobetzen ari bada ere, pazientzia eskatu dute Segurtasun Sailetik.
2024/06/04 - 15:21
Kamioiek Gipuzkoako errepideak kolapsatu dituzte
Nekazarien Biriatuko mugako blokeoa amaitu eta berehala sortu dira arazoak. Kamioien joan-etorri handiaren ondorioz, errepideak blokeatu egin dira, eta 30 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2024/06/04 - 14:02
Emakume bat hil da Gasteizen, autoarekin talka eginda Zaramagako tuneletan
Istripua atzo gauean jazo zen, 22:30 aldera, Boulevard merkataritza-gunetik gertu. Emakumea Txagorrituko Ospitalera eraman zuten, larri, eta handik ordu batzuetara hil zen.
2024/06/04 - 09:57
Albiste izango dira: Nekazarien protestak, maiatzeko langabezia datua eta Hauteskunde eztabaida ETB2n
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/03 - 23:14
Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek Biriatuko muga blokeatu eta haien eskakizunei erantzutea eskatu dute
Arratsaldean zehar ez da aparteko auto-ilararik sortu mugan. Irunen ere ez da gorabehera aipagarririk izan, autoen joan-etorria handia izan bada ere.
2024/06/03 - 16:27
Ikasleak zeramatzan autobus bat kiskali du suak Urkiolako igoeran
Autobusak matxura izan du BI-623 errepidean, Urkiolako igoeran. Ikasleak zeramatzan ibilgailuak su hartu du eta erabat kiskalita geratu da, baina ez da inor zauritu. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute.
2024/06/03 - 16:14
Euskal Herriko laborariek astearteko 10:00ak arte izango dute AP-8 autobidea blokeatuta Biriatun
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, arratsaldean ez da aparteko auto-ilararik sortu mugan. Irunen ere ez da gorabehera aipagarririk izan, autoen joan-etorria handia izan bada ere.