Trapagaran
2014/12/07 - 22:20
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnasteagatik, Trapagaranen
Sutea etxebizitza bateko egongelan piztu da, antza denez, Gabonetako zuhaitzean.
2014/10/30 - 12:19
Sutea izan da Babcockek Trapagaranen duen lantokian
Ez da inor zauritu, baina suak kalteak egin ditu. Urteak dira lantokia hutsik dela.
2014/08/10 - 22:56
Sei auto erre dituzte Barakaldo eta Trapagaranen
Ertzaintza ikertzen ari da istripuak izan diren ala nolabaiteko harremana duten.
2014/07/23 - 16:08
Adingabe bat atxilotu dute Trapagaranen aurkitutako gorpuarekin lotuta
Trenbidearen aldamenean hilik topatu zuten gaztearen heriotzarekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira.
2014/02/25 - 20:54
Langile bat hil da Nervacero enpresan, Trapagaranen
Lankidearen heriotzaren aurrean enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea abiatu du gaur eguerdiko 14:00etan. LAB sindikatuak bat egiten du lanuzte honekin.
2013/10/11 - 11:44
Trapagaranek bertako emakumeak jasandako eraso matxista salatu du
Bigarren mailako erredura sakonak ditu gorputzaren % 10ean, eta ospitalean dago. Senar ohia atxilotuta dago, emakumeari eraso egin eta erregaia botatzea egotzita.
2013/10/11 - 10:34
Trapagarango emakumeak jasandako eraso matxistaren aurkako protesta
Ehun bat lagun bildu dira ostegun honetan Trapagaranen (Bizkaia), bertako emakume batek asteazken honetan jasandako eraso matxistaren aurrean protesta egiteko.
2013/10/10 - 16:14
Trapagaranen erretako emakumea, bere kordean eta azal-mentu baten zain
Senar ohiak eraso egin zion emakumeari, eta bigarren mailako erredurak eragin zizkion gorputzaren % 10ean; eskuetan, besoetan, sorbaldan, toraxen eta lepoan.
2013/10/10 - 10:12
45 urteko gizon bat emazte ohia erretzen saiatu da, Trapagaranen
Biktimak (42 urte) 2. eta 3. mailako erredurak ditu, gorputzaren % 10ean, gizonak erregaia bota baitio.
2013/09/14 - 18:35
Moto gidari bat hil da, Trapagaranen izandako istripu baten ondorioz
AP-8 errepidean gertatu da ezbeharra, gaur goizaldean. Moto gidari batek istripua izan du eta Gurutzetako erietxea eraman dute, larri. Bertan hil da.
2013/05/21 - 00:27
Kamioilari bat hil da Trapagaranen, hondeagailu batekin talka eginda
Ezbeharra 14:20an izan da, Las Delicias kalean.
2013/04/15 - 08:01
Atzo gauean Trapagaranen piztutako sutea kontrolpean dago
Igande arratsaldeko azken orduan Larreineta mendian piztu zen sutea kontrolatuta dago jada.
2013/04/15 - 01:01
Larreineta mendian piztu diren bi suteak kontrolatua daude jada
Trapagaraneko Udala sutea nahita piztutakoa izan delakoan dago.
2013/03/28 - 20:52
Trapagaranek asteartean agurtuko ditu Palentzian hildako herrikideak
Biktimen gorpuak Trapagaranera eramago dituzte, eta bertan egingo dituzte elizkizunak. Hildakoak 55 urteko ertzain erretiratu bat, horren emaztea eta emakumezkoaren aita dira.
2013/03/27 - 23:22
Trapagarango hiru lagun hil dira Palentzian, gasa arnastuta
Hildakoak senar-emazte batzuk eta emakumezkoaren aita dira. Oporretan zeuden bertan. Trapagaraneko Udalak hiru biktimak omendu ditu. Hileta-elizkizunak Bizkaiko herrian egingo dituzte.
2013/03/27 - 16:05
Trapagarango hiru bizilagun hil dira Palentzian, gasa arnastuta
Herrian albistea sinestu ezinik dabiltza oraindik. Udaletik ere samina azaldu dute. Arratsaldean minutu bateko isilunea gordeko dute.