Trapagaran
2018/08/27 - 14:57
Bombardier enpresak Trapagaranen egingo ditu 50 lokomotorren propultsio motorrak
TRAXX MS3 modeloaren 2.250 ale saldu ditu orain arte enpresak Erdialdeko Europako hainbat herrialdetan.
2018/07/19 - 14:28
Sexu esplotaziorako sare bat desegin dute: sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian
Egunero 12 orduko lanaldiak egitera eta ostatu gastuengatik 55 euro ordaintzera behartzen zituzten biktimak. Hiru emakume askatu dituzte, eta Trapagaraneko klub bat itxi dute.
2018/07/06 - 10:43
Motor gidari bat hil da Trapagaranen, kamioi baten aurka talka eginda
Biktima, Trapagako 46 urteko ertzain bat, istripua izan den lekuan bertan hil da. Ertzaintza lekukoen bila dabil gertatutakoa argitzeko.
2018/06/27 - 22:00
Tubos Reunidosek soldata %25 murriztea eskatuko die langileei
Enpresak Trapagarango Productos Tubulares fabrikan lan egiten duten langileei 40 eta 50 bitarteko enplegatu birjartzeak eta soldata %25 jaistea eskatu die.
2018/05/08 - 16:17
Bombardierrek Bruselako 175 tranbien trakzioa egingo du Trapagaranen
Lehen unitateak, 60 bat, 2020an izango dituzte prest. Aurreneko eskariak 169 milioi euroko aurrekontua du.
2018/04/22 - 22:49
Productos Tubulareseko langileak eta zuzendaritza astelehenean bilduko dira berriro
Enpresak lan-erregulazioko espedientea erretiratu eta langileek greba mugagabea bertan behera utzi dutenetik, bi aldeen arteko lehenengo bilera izango da biharkoa.
2018/04/19 - 20:39
Productos Tubulares enpresako langileek greba mugagabea bertan behera utzi dute
Trapagarango lantegian berriz lanean hasiko dira beharginak ostiral honetan. Datorren asteleheneko bilerara joango direla iragarri du enpresa-batzordeak, baina “marra gorri batzuekin”.
2018/04/17 - 15:22
Productos Tubularesek lan-erregulazioko espedientea erretiratu du
Zuzendaritzak negoziazio mahai bat osatzea proposatu die langileen ordezkariei. Langileek, ostera, batzarra egingo dute greba mugagabeari eutsi ala ez erabakitzeko.
2018/04/10 - 20:28
Productos Tubulareseko enpresa-batzordea: 'Bilera adarjotze bat izan da'
Langileek elkarretaratzea egingo dute ostegunean, konpainiako bulegoen aurrean, 11:00etan; ostiralean BBVAren aurrean, 09:00etan; eta larunbatean altzairutegitik manifestazioa abiatuko da 12:00etan.
2018/04/09 - 14:59
Jaurlaritza prest dago Tubos Reunidoseko lantegien bideragarritasunean laguntzeko
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren iritziz, alde guztiek lan egin behar dute: enpresak, langileek, jabeek eta akziodunek.
2018/04/05 - 18:06
Trapagaraneko Productos Tubularesek 32 milioi galdu ditu azken 3 urteetan
Productos Tubularesek altzairuzko hodiak egiten ditu birfindegietan erabiltzen direnak. Zati handi bat produktu arruntak dira, eta merkatuan Asiatik datozen produktu merkeekin lehiatu behar dute.
2018/04/04 - 20:31
Productos Tubularesek 157 kaleratze eta % 25eko soldata jaitsiera planteatu ditu
Trapagarango (Bizkaia) lantegiko beharginak greba mugagabean dira martxoaren 8tik. Langileek elkarretaratzea egin dute enpresa-batzordea eta zuzendaritza bilduta zeudela.
2018/03/26 - 14:19
Trapagarango gazte bat hil da Burgosen, haitz batetik behera amilduta
26 urteko mutila lagun batzuekin joan zen Lausako San Pantaleon ermita ingurura. Bertan jazo zen istripua.
2018/03/24 - 18:33
Productos Tubulareseko lan-erregulazio espedientearen aurka manifestatu dira
'Atzerapausorik ez. Kaleratze eta prekarietatearen aurrean, borroka da bidea' lelopean egin dute ibilbidea, lantegitik Trapagarango Udaletxeraino.
2018/03/13 - 10:50
Productos Tubularesek atzeratu egin du langileekin gaur egitekoa zuen bilera
AEBko presidenteak altzairuari eta aluminioari muga-zerga ezarriko diela iragarri ostean, neurri horrek zein eragin izango duen zehaztu nahi du zuzendaritzak kontsulta epea abiatu aurretik.
2018/03/08 - 09:48
Productos Tubulares enpresako langileak, greba mugagabean ostegun honetatik aurrera
Tubos Reunidos filialak lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du. Enpresa batzordearen arabera, espedientea 'ez dago justifikatuta', eta 'kudeaketa txarra'ren ondorio da.
2018/03/01 - 12:37
Tubos Reunidosek 'berehalako' berregituraketa iragarri du Trapagarango lantegian
Lantegiko 430 langileei eragingo die. Altzairuzko hodiak egiten dituen fabrikatzaileak 32,4 milioi euroko galerekin itxi zuen 2017a, 2016an baino % 35,4 gutxiago.
2018/01/23 - 21:27
Amazonek egoitza logistiko bat ireki nahi du Trapagaranen
Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko aukera aztertzen ari da konpainia estatubatuarra.
2018/01/23 - 21:06
Amazonek zentru logistikoa ireki dezake Trapagaranen
Babcock lantegi zaharraren nabean jarri du interesa Amazon enpresak. 1.000 metro koadro inguruko orubea da eta bertan egoitza logistiko bat jarri nahiko luke.
2018/01/17 - 15:09
Berez hil zen Zugaztietako lakuetatik gertu hilik aurkitutako gizona
Bertatik paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu zuen adineko gizonaren gorpua, astearte arratsaldean.