Trapagaranen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Productos Tubulareseko lan-erregulazio espedientearen aurka manifestatu dira

'Atzerapausorik ez. Kaleratze eta prekarietatearen aurrean, borroka da bidea' lelopean egin dute ibilbidea, lantegitik Trapagarango Udaletxeraino.
Ehunka lagunek bat egin dute Trapagaranen martxarekin. Argazkia: EFE
Ehunka lagunek bat egin dute Trapagaranen martxarekin. Argazkia: EFE

Ehunka lagun manifestatu dira larunbat honetan Trapagaranen (Bizkaia), Productos Tubulares enpresari Tubos Reunidosek ezarriko dion enplegu-erregulazioko espedientearen aurka protesta egiteko.

Trapagaranen bertan kokatutako Productos Reunidoseko lantegitik udalerriko Udaletxeraino egin dute ibilbidea, 'Atzerapausorik ez. Kaleratze eta prekarietatearen aurrean, borroka da bidea' lelopean.

Greba mugagabean murgilduta daude Productos Tubulareseko langileak, Tubos Reunidosek egindako iragarpenaren ostean. Tubos Reunidoseko akziodun handiena BBVA da, akzioen % 14 baititu.

Dena dela, aurreikusitako berregituraketa atzeratu egin du Tubos Reunidosek, altzairuaren gainean AEBk ezarritako % 25eko muga-zerga aztertzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X