Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Productos Tubulares enpresako langileek greba mugagabea bertan behera utzi dute

Trapagarango lantegian berriz lanean hasiko dira beharginak ostiral honetan. Datorren asteleheneko bilerara joango direla iragarri du enpresa-batzordeak, baina “marra gorri batzuekin”.
Productos Tubulareseko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Productos Tubulareseko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE

Martxoaren 8an hasi zuten greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dute Productos Tubulares enpresako langileek, konpainiako zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea atzera bota ondoren. Horrela, ostiral honetan lanera itzuliko direla iragarri dute beharginek.

Langileek erabakia erreferendumean bozkatu dute goizean. 396 beharginek hartu dute parte, horietako 288k (% 72,72) greba amaitzearen aldeko botoa eman dute, 103k (% 26,01) lanuzteari eustea nahi zuten eta 5ek (% 1,26) boto zuria eman dute, enpresa-batzordeko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturriek azaldu dutenez, “gehiengoak erabakita, greba bertan behera utzi dute”. Honenbestez, beharginak euren lanpostuetara itzuliko dira Trapagarango (Bizkaia) lantegian, ostiral honetan, 06:00etan, “txanda normalak egiteko”.

Bilera astelehenean

Lan-erregulazioko espedientea atzera bota ondoren, “konpainia salbatzeko premiazko elkarrizketa” eskatu zion zuzendaritzak enpresa-batzordeari. Horrela, datorren astelehenean langileen ordezkariekin biltzeko “baldintza” bezala greba amaitutzat jotzea eskatu zuten zuzendariek.

Bilerara joanen dela esan du enpresa-batzordeak, konpainiaren “bideragarritasuna” bilatzeko. Hitzordua 12:00etan dute. Hala ere, greban zehar defendatutako “marra gorri” batzuekin joango direla iragarri du beharginen ordezkaritzak, besteak beste, hitzarmena mantentzea, altzairutegia ez ixtea eta kaleratzerik ez izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X