Trenen Istripuak

2022/12/07 - 10:58
Gutxienez 150 pertsona zauritu dira Bartzelonan, bi trenen arteko talkan
Istripua 08:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Montcada i Reixac geltokian, Bartzelonarako bidean zihoan tren batek geltokian zegoen beste bat atzetik jo duenean.
2022/11/19 - 12:21
Euskotrenen zerbitzua etenda egon da Errenteria eta Pasaia artean, zuhaitza erori delako katenariara
Lasarte-Hendaia arteko E2 trenaren zirkulazioa etenda egon da 07:30etik 11:00ak aldera arte eta autobusez egin dute ibilbidearen zati hori bidaiariek.

2022/11/08 - 14:52
Gizon bat hil da Zornotzan, tren batek harrapatuta
EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Zornotza arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko 13:40an, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.

2022/10/21 - 11:06
Gutxienez 2000 pertsona ebakuatu dituzte Mexikon, zisterna-kamioi batek tren batekin talka egin ostean
Erregaiz betetako zisterna-kamioi bat trenbide-pasagune bat zeharkatzen saiatu da azken unean, baina ez du lortu. Tren batekin talka egin du eta eztanda handi bat eragin du. Ondorioz, Aguascalientesen sute handia piztu da bertako kaleetan.
2022/10/13 - 14:55
Adifeko Segurtasun zuzendari ohiak makinistari egotzi dio Alviako istripuaren ardura
Andres Cortabitarte bigarren akusatuak epaiketan deklaratu du makinistak abiadura muga errespetatu ez zuelako gertatu zela ezbeharra.
2022/10/13 - 11:26
18 urteko gazte bat hil da Anoetako geltokian, tren batek harrapatuta
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, baina lehen datuen arabera, gazteak patinete elektrikoan gurutzatu zuen trenbidea eta ez zuen iristen ari zen konboi bat ikusi.
2022/10/13 - 00:53
18 urteko mutil bat hil da Anoetako geltokian, trenak harrapatuta
Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina lehen datuen arabera, istripua izan da. Gazteak patinete elektrikoan zeharkatu du trenbidea, eta ez da konturatu trena zetorrela.

2022/10/06 - 17:09
Alvia treneko gidariak barkamena eskatu du, eta ziurtatu du ez zegoela seinalerik Angroiseko bihurgunean
Makroepaiketaren bigarren egunean, Francisco Garzon tren gidariak adierazi du gaur egungo segurtasun sistemekin ez zela istripurik gertatuko.
2022/10/06 - 16:34
Alvia treneko gidariak barkamena eskatu die biktimei
Negar-zotinka eta biktimei barkamena eskatuz itxi du bere deklarazioa Francisco Jose Garzon tren gidariak. Defentsaren galderei erantzunez, Renfeko langileak deklaratu du egun jarrita dauden seinaleak eta segurtasun naurrekin ez zela 2013an istripurik gertatuko.
2022/10/05 - 17:08
Adifek aurkeztutako bideoa onartu du epaileak Alviako istripuaren epaiketan
Makroepaiketaren lehen egunean, aurretiazko arazoak argitu dituzte. Akusatuen aulkian makinista eta Adifeko segurtasun zuzendari ohia eseriko dira duela bederatzi urte 80 hildako eta 145 zauritu eragin zituen tren ezbeharrarengatik.