Trenen Istripuak
2023/06/04 - 15:21
Indiak 275era murriztu du tren istripuan hildakoen kopurua, ezbeharra seinaleztapen akats batekin lotuz
Ikerketaren arabera, bidaiari-trena ia 130 kilometro orduko abiaduran sartu zen trenbidera, eta geldirik zegoen merkantzia-tren baten aurka talka egin zuen. Une horretan, bidaiariz betetako beste trena iritsi zen.
2023/06/03 - 21:43
Dagoeneko 288 pertsona hil dira Indiako ekialdean izandako tren istripuan
Ezbeharra, hiru trenen artekoa izan zen ostiralean, Bahanaga herriko geltokitik gertu, Odisha estatuan dagoen Balasore hirian (India ipar-ekialdeko kostan).
2023/06/03 - 13:50
Azken bi hamarkadetan Indian jazo den tren-istripurik larrienak ehunka hildako eta zauritu utzi ditu
Ezbeharra, hiru trenen artekoa izan zen ostiralean, Bahanaga herriko geltokitik gertu, Odisha estatuan dagoen Balasore hirian (India ipar-ekialdeko kostan).
2023/06/02 - 23:08
Tren istripu batek gutxienez 120 hildako eta 800 zauritu utzi ditu Indiako ekialdean
Bidaiari-tren bat errailetik atera da eta irauli diren bagoi batzuk kontrako noranzkoan zihoan beste tren batek jo ditu. Istripua Bahanagan gertatu da, Odisha estatuan.
2023/06/02 - 22:25
Dozenaka pertsona hil dira Indian hainbat bidaiari-trenen istripu baten ondorioz
50 hildako eta 300 pertsona baino gehiago zauritu dira bidaiari-trenek talka eginda. Horren ondorioz, dozena bat bagoi irauli dira kontrako bidean, eta merkantzia-tren batek kolpatu ditu abiadura handian, Indiako ekialdean.
2023/05/14 - 11:43
30 urteko gizon bat hil da Beasainen, tren batek harrapatuta
Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute. Ezbeharrak atzerapenak eragin ditu tren-zerbitzuan, Donostiarako noranzkoan.
2023/04/04 - 10:46
Gutxienez hildako bat eta 30 zauritu Herbehereetan, tren bat errailetik atera ostean
Goizaldean, bidaiarien tren batek konponketa lanetarako trenbidean zegoen makinaria jo eta bidetik irten da. Gutxienez hildako bat dago, eta zaurituak 30-40 inguru dira.
2023/03/05 - 19:12
Greziako Gobernuak "barkamena" eskatu die tren istripuaren biktimen familiei, eta akatsak onartu ditu
Igande honetan, protesta jendetsuak izan dira Atenasen, otsailean 28an 57 hildako utzi zituen tren istripuaren ostean Gobernuari erantzukizunak eskatzeko.
2023/03/02 - 10:12
Tren istripuak protesta uholdea eragin du Grezian
Hipotesi nagusiaren arabera, giza akats batek eragin zuen istripua. Ehunka greziar kalera atera dira biktimak gogoratzeko, baina ekitaldi horiek istiluetan amaitu dira. Greziako trenbide sarearen egoera kaskarra salatu dute sindikatuek eta adituek.
2023/03/01 - 17:54
Greziako Garraio ministroak dimisioa eman du, gutxienez 36 hildako utzi dituen tren istripuaren ostean
Kostas Ajileas Karamanlisek azpimarratu du 2019an, Garraio Ministerioaren buru izendatu zutenean, bere gain hartu zuela trenbide-sektore baten erantzukizuna, "XXI. mendeari ez dagokion egoera batean".
2023/03/01 - 14:11
Gutxienez 40 pertsona hil dira Grezian izandako tren istripuan, eta geltokiko arduraduna atxilotu dute
Ezbeharra gauerdian jazo da, Tempe herrian (herrialdearen erdialdean), bidaiarien tren batek eta merkantzien beste batek aurrez aurre elkar jo dutenean. Kolpe bortitzaren ondorioz, bidaiarien trenaren hiru bagoi errailetatik atera dira.
2023/03/01 - 11:14
Azken hamarkadan Europan izan den tren istripu larriena da Greziakoa
Greziako agintariek hiru dolu egun ezarri dituzte herrialdean. Tempe herritik gertu izan den istripuan gutxienez 36 pertsona hil dira eta 80 baina gehiago zaurituta daude, bi trenek aurrez aurre jo ostean.
2023/03/01 - 09:18
Dozenaka pertsona hil dira eta ia 100 zauritu Grezian bi trenen arteko talkaren ondorioz
Bidaiarien tren batek eta merkantzietako beste batek aurrez aurre jo dute Tempe herrian, Greziako erdialdean. Kolpe bortitzaren ondorioz, bidaiarien treneko hiru bagoi errailetatik atera eta su hartu dute.
2023/02/17 - 12:46
Ohion tren istripua izandako eremua segurua dela dio AEBko Gobernuak
Isuria izan zen inguruneko etxeetan airearen eta uraren kalitatea neurtzen aritu dira. Momentuz ez dutela "kezka" sortzen duen daturik aurkitu esan dute.
2023/02/17 - 09:57
Ohion trena errailetatik atera zen inguruetan kutsadurarik ez dagoela ziurtatu du Etxe Zuriak
Berrogeita hamar bagoi inguruko trenak gai toxikoak zeramatzan horietako hamaikatan, eta otsailaren 3an errailetatik atera zen East Palestine parean; 5.000 biztanle baino gutxiagoko herria da, eta Pittsburgh-etik 60 kilometrora dago, Ohio eta Pennsylvania arteko mugatik gertu.
2023/02/15 - 10:54
Alviako biktimak: ''Trena garraio azkarrena eta seguruena zela pentsatzen genuen''
Istripua gertatu eta ia 10 urtera, 2013ko uztailaren 24an Angroisen errailetik atera zen Alvia trenaren biktimak erantzunkizun zibila zehaztuko duen epaiketan deklaratzen hasi dira. Istripuak 80 hildako eta 140 zauritu baino gehiago utzi zituen.
2022/12/27 - 16:11
Donostia eta Hernani arteko tren-zerbitzua etenda egon da Martutenen izandako harrapaketa baten ondorioz
Adifeko iturriek sare sozialen bidez baieztatu dutenez, kaltetutako bidaiarientzat zerbitzua errepidez eman da. Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, normaltasuna itzuli da tren-zerbitzuan.
2022/12/07 - 10:58
Gutxienez 150 pertsona zauritu dira Bartzelonan, bi trenen arteko talkan
Istripua 08:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Montcada i Reixac geltokian, Bartzelonarako bidean zihoan tren batek geltokian zegoen beste bat atzetik jo duenean.
2022/11/19 - 12:21
Euskotrenen zerbitzua etenda egon da Errenteria eta Pasaia artean, zuhaitza erori delako katenariara
Lasarte-Hendaia arteko E2 trenaren zirkulazioa etenda egon da 07:30etik 11:00ak aldera arte eta autobusez egin dute ibilbidearen zati hori bidaiariek.
2022/11/08 - 14:52
Gizon bat hil da Zornotzan, tren batek harrapatuta
EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Zornotza arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko 13:40an, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.