Trenen Istripuak
2021/05/05 - 11:15
25 pertsona hil dira Mexiko Hiriko metroan zubi bat erorita
Desagertuta zegoen ume bat hilda topatu dute azken orduetan. Fiskaltzak ikerketa zabaldu du homizidio eta ondasunei kalte egiteko delituengatik
2021/05/04 - 10:30
15 hildako eta 70 zauritu Mexiko Hirian, metroaren zubi bat behera etorri denean
Gertakaria 22:30ean (bertako ordua) izan da, Tlahuac etorbidean, Olivoseko geltokiaren parean. Metroa zeharkatzen ari zen zubia hautsi eta konboi bat erori egin da.
2021/04/19 - 11:01
Gutxienez hamaika hildako eta ehun zauritu Egipton, tren bat errailetik atera ostean
Gutxienez hamaika pertsona hil eta ehun inguru zauritu dira bidaiari tren bat errailetik atera ostean Tujen, Nilo ibaiaren deltan, Egipto iparraldean.
2021/04/02 - 13:13
Gutxienez 48 hildako eta 118 zauritu Taiwanen izandako tren istripu batean
Trena errailetik atera da tunelaren sarreran, trenbidearen ondoan gaizki aparkatutako mantentze-lanetarako ibilgailu baten aurka talka egin ostean. 350 bidaiari zeramatzan.
2021/04/02 - 12:29
Gutxienez 48 hildako Taiwanen, tren bat errailetik atera ostean
Lehen ikerketen arabera, mendixka batean aparkatuta zegoen mantentze-lanetarako ibilgailu bat bidera erori da eta horrek eragin du istripua.
2020/08/13 - 10:35
Gurpildun aulkian zihoan gizon bat ozta-ozta salbatu dute tren batek harrapatzetik
Lodiko (Kalifornia) Erika Urrea poliziak ozta-ozta salbatu du gurpildun aulkian zihoan gizon bat tren batek harrapatzetik. Gizonak hanka batean hartu du min, baina onik dago.
2020/08/12 - 15:48
Bidaiari tren bat errailetik atera da Eskozian
Stonehaven inguruan gertatu da istripua. Oraindik ez dute jakinarazi zauriturik dagoen, baina larrialdi zerbitzuetako 30 ibilgailu inguru daude bertan.
2020/08/09 - 17:46
Barrikan izandako tren-istripuan 33 pertsona hil zirenetik, 50 urte
1970eko abuztuaren 9a ere igandea izan zen, eta Plentziatik Bilborako trena bidaiariz beteta zihoan, Barrika parean istripu larri bat izan zuenean. Beste tren bat jo zuen aurrez aurre.
2020/07/08 - 12:24
Gizon bat zauritu da Muruetan, trenbide-pasagunean tren batek harrapatuta
Harrapaketa 06:50 aldera jazo da. Ordu horretan, Bermeo eta Gernika lotzen dituen konboi batek oinezkoa harrapatu du, Euskotrenek Muruetako Larrabe auzoaren parean duen geltokiaren ondoan.
2020/06/26 - 00:58
Bilbo-Balmaseda lineako merkantzia-tren batek su hartu du motorrean akats bat izan ondoren
Merkantzia-tren honetako gidariak motorretik kea ateratzen ikusi du Bilbo eta Balmaseda arteko bidea egiten ari zela. Trena gelditu eta suhiltzaileei deitu die.
2020/06/19 - 21:35
Gizon bat oso larri zauritu da Ordizian trenak harrapatuta
Ezbeharra 16:50ean gertatu da, antza, gizonezkoa trenbidera erori denean.
2020/06/02 - 21:28
Bi hildako Zamoran, tren batek auto bat aurretik eraman ondoren
Autoaren gidaria eta treneko makinistetako bat bertan hil dira, eta beste makinista ospitalera eraman dute, larri. Treneko bidaiari guztiak berriz onik atera dira.
2020/06/02 - 19:41
Alvia bat errailetik irten da Zamoran, ibilgailu bat harrapatuta, bi hildakorekin
Ibilgailuko gidaria eta tren-gidarietako bat hil dira; bidaiariak onik irten dira. Ibilgailua, lur orotako ibilgailu bat, gainbide batetik erori da, eta Alviak aurretik eraman du.
2020/03/23 - 20:14
Auto-gidari bat hil da trenak harrapatuta, Gueñesen
Ezbeharra Mulikar kaleko trenbide-pasagunean gertatu da. Biktima 85 urteko gizonezkoa da. Treneko bidaiaririk ez da zauritu.
2020/03/11 - 09:48
Gutxienez pertsona bat hil da Mexiko Hiriko metroan bi trenek talka egin ostean
Mexiko Hiriko metroko bi trenek talka egin dute Tacubayako geltokian. Gutxienez pertsona bat hil eta 40 zauritu baino gehiago daude.
2020/03/05 - 12:05
Hogeita bat zauritu, bat larri, Estrasburgotik gertu tren bat errailetik atera ostean
Lurra hondoratu delako atera da TGVren lokomotorra trenbidetik Ingenheim inguruan. Azken egunetan botatako euriak zerikusia izan dezake istripuarekin.
2020/02/06 - 10:14
Gutxienez bi hildako eta 30 zauritu, Italian tren bat errailetik atera ostean
Istripua Ospitaletto Lodigiano herrian gertatu da, Italia iparraldean. Milan eta Bolonia lotzen dituen Abiadura Handiko linearen zerbitzua bertan behera gelditu da.
2020/02/06 - 09:38
Bi pertsona hil eta 30 zauritu dira Italian tren bat bidetik atera ostean
Hildakoak trenaren bi makinistak dira. Zauritutakoen artean batzuk larri daude.
2020/01/27 - 21:29
Pertsona bat hil da Ikaztegietan trenak harrapatuta
Biktima 54 urteko gizon bat da. Ertzaintza ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da.
2019/12/28 - 17:35
Gizon bat zauritu da trenak harrapatuta, Usurbilen
11:36 aldera, pertsona batek SOS-Deiakera deitu du, Euskotreneko geltokian harrapaketa izan dela ohartaraziz.