Euskadi Turismo
2023/04/09 - 18:03
Eskupekoak beheraka txartelen aroan
Txartelarekin gero eta gehiago ordaintzeak propina gutxiago uztea ekarri du, ostalariek onartu dutenez. Establezimendu batzuek eskupekoa datafonoan sartzeko aukera eskaintzen dute, eta bezero askok diote aparte uzten dutela, eskudirutan.
2023/04/08 - 16:57
Erasoak turisten ibilgailuei Baztanen
Nabarmen ugaritu dituzte kontrolak, Otsondon aparkatuta zeuden autokarabanei harrika egindako erasoa gertatu ostean. Joan den azarotik antzeko hiru eraso izan dira.

2023/04/06 - 22:35
Euskal hiriburuak, jendez lepo
Euskal hiriburuak oso erakargarriak dira turistentzat, eta aurten ere jendez bete dira Aste Santuan.
2023/04/06 - 16:18
Historia, natura, artea, gastronomia... Hamaika aukera Aste Santurako
Euskal Herriko barnealdean landa-turismoaz gozatzeko hamaika aukera daude. Hala ere, Aste Santu honetan turistek nahiago izan dituzte landetxeak baino, hiriburuaketa bertako hotelak.
2023/04/05 - 16:28
Hoteletan okupazioa % 90ekoa da; landetxeetan, % 80koa
Lehenengo turistak hasi dira iristen gurera. Gehienak estatutik datoz, batez ere Bartzelona eta Madrildik. Batez ere bi eta hiru eguneko egonaldiak egiten dituzte eta aurreikuspenak onak dira lurralde guztietan.
2023/04/04 - 13:11
Galizia ontziak Bilbo eta Portsmouth lotuko ditu berriro, neguko etenaldiaren ondotik
2020ko abenduan egin zuen estreinakoz Bizkaitik Ingalaterrarainoko bidea. 1.050 bidaiarirentzako tokia eta 2.714 metro luze ditu.

2023/04/03 - 16:56
Donostiako bisitari kopurua % 16,5 hazi zen 2022an
Donostiako azken Turismo gida planaren arabera hiriak benetako leherketa bizi izan du azken 5 urteotan, ia % 45 hazi dira plaza turistikoak. Datozen bi urteotan oraindik ere % 20 haztea espero. Donostiar asko, oso kezkatuta daude.
2023/03/31 - 16:41
Urte osoko turismoa sustazeko kanpaina aurkeztu du Jaurlaritzak
Turistak etxean bezala sentiaraztea da Euskadiko turismo kanpaina berriaren asmoa. Ez da udako kanpaina bakarrik, urte osora zabalduko da, batez ere Espainiako Estatutik kanpoko turistak erakartzeko.

2023/03/26 - 17:23
Oso baikor dira hotelak eta agentziak Aste Santurako okupazio eta turismo iragarpenekin
Aste Santua ate joka dugu, eta nahiz eta prezioak oso garesti egon, ziur asko, inoizko altuenak, okupazio aurreikuspenak Euskadin oso onak dira, izan ere, hotelak betetzea aurreikusten da. Bertakoak ere bidaiatzeko irrikaz daude eta bidaia salmenta oso ondo doala diote agentziek.

2023/03/23 - 10:44
10 leku Aste Santuan ikusteko, Euskaditik irteten ez bazara
Zerbait desberdina egin nahi duzu Aste Santuan, baina Euskaditik irten gabe? Hemen dituzu plan berezi batzuk gertuko ihesaldi baterako.

2023/03/23 - 08:00
Turismo gidetan ikusiko ez dituzun Aste Santurako planak
Aisialdiarako mila aukera ematen ditu Euskal Herriak. Herri eta txoko eder ugari daude ikusteko, baita gustu guztietarako jarduerak ere. Horietako lau proposatzen ditu bideo honek.

2023/03/20 - 22:37
Alemaniako hainbat bidaia agentziak Donostiako argazki bat erabili dute Nafarroan turismoa sustatzeko
Alemaniako bidaia agentzia batzuek Nafarroako turismoaren iragarkietan Donostiako aireko irudi bat erabili dute, eta horrek polemika piztu du Nafarroako Gobernuan. Bertan ikus daitezke Kontxa pasealekua, Santa Klara uhartea, Urgull mendia baita Igeldo ere.

2023/03/10 - 10:43
Donostiaren saturazio turistikoa ukatu du Goiak, baina ostatu eskaintza kontrolatzeko beharra azpimarratu du
Donostiako alkateak hirian ostatu hartzen dutenen eta eguna pasatzera doazen bisitarien arteko aldea nabarmendu du. Halaber, ez du uste etxe turistikoak irekitzeko baimenak eteteak etxebizitzaren prezioa jaitsiko duenik.

2023/03/09 - 15:25
Jaurlaritzak errespetu osoz hartu du Donostiako Udalaren erabakia
Hurtado sailburuak esan du udalek autonomia dutela euren erabakiak hartzeko, baina tokian tokiko beharren arabera erabaki desberdinak har daitezkeela gaineratu du.

2023/03/09 - 14:46
Donostiak hotelak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari utzi egingo dio
Ostatu erabilerak arautzeko Plan Orokorraren aldaketan oinarritutako neurria da, eta behin martxoko Udalbatzarrean onartuta sartuko da indarrean.

2023/03/09 - 13:54
Azken bost urtean ia % 50 igo da Donostiako plaza turistikoen kopurua
2017an baino 30 establezimendu eta ia 1.000 logela gehiago daude Gipuzkoako hiriburuan. Erabilera turistikoko etxebizitzen hazkundea ere handia izan da azken hamarkadan.
2023/02/20 - 12:41
Agur likido eta portatilen kontrolei: 2026an eskaner berri bat iritsiko da Bilboko Aireportura
Aenak X izpien bidezko 3D eskaner berriak ezarriko ditu 2024an, Madrilen eta Bartzelonan, ekipajeak ireki gabe ikuskatzeko. 2026an iritsiko da Loiura.

2023/02/18 - 15:20
2.100 euro gau bakar batean Bilbon lo egiteagatik, Tourreko egun handian
Bilbon lo egiteko hotelak nahiz etxeen alokairuak nabarmen garestitze ari dira ekainaren 30etik uztailaren 1era izango den Tourragatik. Bilboko alkateak erantzukizunez eta etorkizunera begira jokatzeko eskatu du, helburua bisitariak hiriburura itzultzea baita.

2023/02/13 - 13:27
EAEko aireportuek pandemia aurreko datuak gainditu dituzte urtarrilean
Bilboko aireportuak 339.841 bidaiari erregistratu ditu 2023ko lehen hilabetean, Donostiakoan 27.736 zenbatu dituzte guztira, eta 18.122 dira Gasteizkoaren kasuan.
2023/01/23 - 15:25
Turismoak pandemia aurreko datuak berreskuratu zituen 2022an EAEn, baina hotelen okupazioak behera egin zuen
2020 eta 2021eko datu kaskarren ondoren, pandemia aurreko turismo datuak berreskuratu zituen iaz Euskadik. 2019arekin konparatuz, turisten sarrerak % 4,9 hazi dira hoteletan, eta igaro dituzten gauak, % 2,8. Turista kopurua hazi den arren, hoteletako logelen okupazioak ez du bilakaera berdina izan.