Euskadi Turismo
2022/04/07 - 11:14
Euskadik % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian
EITB Mediak bildutako datuen arabera, hiriburuetan are handiagoa izango da okupazioa. Bilbon, adibidez, % 90ekoa izango da.
2022/03/28 - 12:15
Javier Hurtado: "Turismo sektorearen pertzepzioa ona da eta Aste Santu ona izatea espero dugu"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren esanetan, turismo sektorearen aurreikuspenak onak dira udari begira ere. Garraiolarien grebari lotuta, lasaitasun mezua zabaldu du.
2022/03/17 - 12:28
Aste Santuan Euskadi ezagutzera eta "bizitzera" gonbidatzen ditu bisitariak "Bizit" kanpaina berriak
Ingelesetik "visit" (bisitatu) eta euskaratik "bizi" berbak hartuta, "Bizit Euskadi" kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, "esperientzia paregabea bizitzeko aukera" eman nahi dielako turistei.
2022/03/10 - 17:54
Oinezkoentzako pasagune bat ireki dute Artxandan, Bilbo gerratik "babestu" zuen lubakira iristeko
Egurrezko pasabide horri esker errazago hel daiteke Burdin Hesiko zati horretara eta Hatz Markaren parkera. Memoriaren ibilbidean dago, beraz, Artxandan ireki duten pasagune berria.
2022/03/05 - 16:31
Etxebizitza-turistikoak mugatzeko neurria adostu dute Ipar Euskal Herrian
Epe-laburreko alokairu bat eskaini nahi duten jabeek, beste etxebizitza bat eskaini beharko dute, urte osorako alokatuko luketena. Euskal Elkargoak Baionan egin duen bileran hartu dute erabakia.
2022/02/23 - 13:09
Hondarribiko aireportuak Londreserako hegaldi berria izango du uda honetan
British Airwaysek, CityFlyer filialaren bidez, London Cityko aireportuarekin lan egingo du. Programazioa uztailaren 8ko astean hasi eta iraileko lehen astean amaituko da, eta astean bi hegaldi izango ditu ostiraletan eta astelehenetan.
2022/02/10 - 13:14
EAEko ekonomia % 5,3 haziko da 2022an eta % 4,5 2023an, BBVAren arabera
Aurreikuspenak betez gero, urtea amaitu baino lehen pandemiaren aurreko jarduera berreskuratuko litzateke.
2022/02/08 - 09:25
Zabalik dago epea gaueko aisialdirako lokalek 70.000 eurorainoko laguntzak eska ditzaten
Astelehenean argitaratu zen Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean Jaurlaritzak iragarritako agindu berria. Oraingoan 22 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte ostalariek, eta otsailaren 28ra arte egongo da irekita eskaerak egiteko epea.
2022/01/25 - 13:17
Covid ziurtagiria dutenek murrizketarik gabe bidaiatu ahalko dute EBn
Hala adostu dute Europar Batasuna osatzen duten herrialdeek astearte honetan. Hala ere, aldaketak ez dira lotesleak. Hala, gutxienez hamar herrialde, Frantzia, Italia edo Alemania, gomendioetatik urrundu dira eta bidaiariei murrizketa gehigarriak ezarriko dizkiete.
2022/01/23 - 21:39
Fitur azokako aurtengo edizioaren balantze positiboa egin dute EAEk eta Nafarroak
Madrilgo Fitur azokak ateak itxi ditu, eta antolatzaileak pozik azaldu dira datuekin. 110.000 bisita izan dituzte, iazkoen bikoitza, baina oraindik pandemia aurreko datuetatik oso urrun daude. Inpaktu ekonomikoa 150 milioi eurokoa izan da. Euskadi eta Nafarroa ere pozik datoz etxera bueltan.
2022/01/21 - 20:26
Euskadik pandemia aurretik zituen turisten % 68 bakarrik berreskuratu du
Euskal turismoaren zifrek hobera egin dute 2020koen aldean, baina ez dute oraindik koronabirusaren aurreko maila berdindu. Eustaten arabera, 2.172.927 pertsonak bisitatu zuten Euskadi 2021ean, aurreko urtean baino % 75,5 gehiago.
2022/01/19 - 15:45
Turismoaren sektorea berrituta eta baikor elkartu da Fiturren
Fiturren lainozko ateak ematen dio ongietorria bidaiariari euskal pabilioira, eta itxaropena da nagusi arlo osoan. Euskadik 67 milioi jaso ditu Europako funtsetatik turismoa suspertzeko eta hamaika egitasmo jasangarri garatu dira.
2022/01/19 - 15:06
Natura eta gastronomia izango dira Euskadiren eta Nafarroaren turismo eskaintzaren gakoak Fitur azokan
Guztira, 66 enpresa joan dira Euskal Autonomia Erkidegotik Fitur azokara eta, 55, Nafarroatik. Gaur ireki ditu ateak Madrilgo turismo azoka ezagun horrek.
2022/01/19 - 14:05
Javier Hurtado: ''Jasangarritasuna eta berrikuntza dira Euskadiren standaren ardatzak''
Javier Hurtado sailburuak azpimarratu du aurten erakustokiaren espazioa 700 metrotik 900 metrora handitu dela, azokara joan diren enpresa guztiei presentzia bermatzeko.
2022/01/17 - 15:44
Jasangarritasuna eta berrikuntza, Euskadiren ardatz Fitur azokan
Iaz miloi bat turista baino gehiago izan ziren euskadin eta alorra errekuperatzen ari dela aitortu du turismo sailburuak, baina gehiago indartu nahi dute. Aurtengo beritasuna, tunel sentsoriala, bisitariei Euskadiko irudiak, usainak eta soinuak hurbiltzeko.
2022/01/06 - 17:48
Turismoaren sektoreak aldi baterako lan-erregulazioak luzatzea eskatu du erreserbak murriztu direlako
Iazko aurreikuspenak eta hobekuntza eten egin dira Gabonetan, eta uste dute beharrezkoa izango dela enplegurako laguntzei eustea aurten ere.
2021/12/08 - 15:06
Hurtadoren arabera, "onak" izan dira zubian hotelen okupazio datuak, % 70 inguruan
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak uste du covid ziurtagiriaren ezarpena "normala" izan dela, "herritargoaren babesarekin eta ostalaritzaren lan handiarekin".
2021/12/06 - 15:43
Euriak ez ditu EAE bisitatzera etorritakoak sorpresaz harrapatu
Turista asko dabil Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetan eta ostatuetan okupazio maila ona da. Kalean ibiltzeko girorik ez dagoenez, barrualdeko planak egiten ari dira bisitari asko.
2021/12/04 - 15:55
Euskal hiriburuak turistaz bete dira zubian, eta prest daukate covid ziurtagiria
Bost eguneko zubi luzeak leku askotako turistak erakarri ditu. Ondo prestatuta etorri dira, euriari eta pandemiari aurre egiteko. Izan ere, badakite covid ziurtagiria leku askotan eskatuko zaiela.
2021/11/04 - 21:03
Eusko Jaurlaritzak 3,3 milioi bideratuko ditu dendak modernizatzeko
Turismo alorrean, Javier Hurtado sailburuak azpimarratu duenez, Jasangarritasun Turistikoaren Estrategian 67 milioi euro inbertituko dituzte hiru urtean, Next Generation Europako funtsei esker, horietako 23,9 datorren urtean.