Euskadi Turismo
2024/07/30 - 15:10
413,2 milioi euroko isuna ezarri diote Booking enpresari, nagusitasun jarrera izateagatik
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) inoiz jarri duen isunik handiena da.
2024/07/24 - 09:21
Albiste izango dira: Zupiria-Marlaska bilera, Sanchez-Aragones batzarra eta EAEko turismoari buruzko datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/21 - 11:20
Katalunia, aisialdiko bidaietarako lekurik gustukoena
Frantzia eta Portugal dira EAEko eta Nafarroako herritarrek atzerrira bidaiatzeko gehien aukeratzen dituzten herrialdeak.
2024/07/21 - 09:00
Jesus Prieto, antropologoa: ''Estatus soziala mantentzea da oporretan kanpora joateko arrazoietako bat''
Hala ere, antropologoaren ustetan, turismo eredua aldatzen ari da azken urteetan: dagoeneko ez dugu denok eguzkia eta hondartza aukeratzen opor-garaian, leku lasaiagoen bila ere aritzen da jendea.
2024/07/21 - 09:00
Gero eta gehiago bidaiatzen dugu: 4 edo 5 bidaia urtean pertsonako
EAEko eta Nafarroako herritarrak dira Espainiako Estatuko herritarren artean bidaia gehien egiten dituztenak. Gainera, batez beste gainerako erkidegoetakoek baino gehiago gastatzen dugu bidaia bakoitzean.
2024/07/20 - 09:00
Egun bateko bisitarien fenomenoak indar handia du Gipuzkoako kostaldean
Donostiak, Hondarribiak eta Zarautzek, adibidez, Ipar Euskal Herrian edo Landetan ostatu hartzen duten bisitari asko jasotzen dituzte. Transatlantiko bidez iristen direnak ere sailkapen honen barruan sartzen dira.
2024/07/20 - 09:00
Ostatu-eskaintzak gora egin du, batez ere etxebizitza turistikoetan
Hego Euskal Herriak 29.000 plaza eskaintzen ditu egunero etxebizitza turistikoetan. Aurten % 18 eta % 28 hazi da EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.
2024/07/20 - 09:00
''Bertakoak, txangozaleak eta turistak elkartzen gara eta masifikazio pertzepzioa sortzen da''
Datuak begiratuta, IKEI aholkularitza etxeak baztertu egin du turismoa masifikatua egotea. Haatik, masifikazioaren pertzepzioa zabalduta dagoela diote, leku askotan jende asko pilatzen delako momentu jakin batzuetan: bertakoak, eguna pasatzera datozen txangozaleak eta turistak.
2024/07/20 - 09:00
Turismoa masifikatzen ari al da EAEn eta Nafarroan?
Gure hiri eta kaleak turistaz beteta daudela iruditzen zaigu askotan, baina hala da edo ustea besterik ez da? Erantzun bila, EITBk azken hilabeteetako turismoaren datuak bildu ditu. Horien arabera, turismoa hazi egin da nabarmen, baina ez ditu Estatuak jasotzen dituen turisten % 5 ere jasotzen.
2024/07/09 - 18:47
Bilboko Udalak pisu turistikoak debekatuko ditu etxebizitza sozialak dauden eraikinetan
Aurkeztu berri duten 2024-2027 Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoak hurrengo lau urteetan alokairu sozialeko 200 etxebizitza berri sortuko dituztela ere jasotzen du.
2024/07/08 - 14:12
Bisitari gehien duten udalerrietan tasa turistiko bat ezartzea eskatu dio Sumarrek Jaurlaritza berriari
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan.
2024/07/08 - 14:01
Sumarrek tasa turistiko bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari bisitari gehien dituzten udalerrietan
Jon Hernandez legebiltzarkideak adierazi duenez, tasa horrekin turismoak garbiketan, garraioan eta segurtasun-zerbitzuetan eragiten dituen gastu gehigarriak ordainduko lirateke.
2024/07/04 - 22:57
Mundakak ez du emango etxebizitza eta apartamentu turistiko berrien lizentziarik urtebetez
Lehendik dauden etxebizitza turistikoei eta alokairuei dagokienez, Udalak, "bere eskumenen esparruan, aplikatu beharreko araudia betetzen dela zainduko du".
2024/07/01 - 11:21
Bilboko TAO zerbitzua Olabeaga auzora zabaldu da
Larunbatetan ez da TAOrik egongo, eta abuztuan, hiriko gainerako lekuetan bezala, zerbitzua goizez bakarrik egongo da martxan. Eremu horretan bizi diren pertsonek egoiliarren txartela eska dezakete.
2024/06/29 - 22:42
Turismo masiboaren aurkako manifestazioak Malagan eta Cadizen
Beste hiri batzuetan bezalaxe, Malagan eta Cadizen ere egin dituzte turismo masiboaren kontrako protestak. Masifikazio horiek eragiten dituzten ondorioez ohartarazteko helburuarekin manifestatu dira, horien artean, alokairuen prezioaren gorakada.
2024/06/28 - 20:53
Donostiako aparkaleku publiko nagusien tarifak % 23 garestituko dira uda honetan
Oraingoz, Cervantes plazako (Kontxa), Boulevardeko eta Okendoko (Telpark enpresak kudeatzen ditu) aparkalekuei eragingo die neurriak. Udalak azpimarratu du erdigunen "trafikoaren eragina murriztea" dela helburua.
2024/06/28 - 20:18
Zikloturismoa; gorantzako joera hartu duen turismo jasangarri eta kalitatezkoa
Zikloturismoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da Euskal Herrian. Hala azaldu digute Bizi Cycle Tours agentziakoek non 17 turista etorri zaizkien Hong Kongetik.
2024/06/28 - 15:58
Nazioarteko turistak gora egin du Euskadin, eta dagoeneko guztizkoaren % 45 da
Zein da Euskadi bisitatzen duen turistaren profila? Nazioarteko turista, sasoiz kanpo bidaiatzen duena, 55 urtetik gorakoa eta bikotearekin bidaiatzen duena. Gehiago gastatzen du, eta gurean 4,1 egun dago batez beste.
2024/06/28 - 14:01
Hamar lan-eskaintzatik batean ingelesa eskatzen dute, batez ere aholkularitzan eta enpresen kudeaketan
Ratiorik handiena duen autonomia-erkidegoa Madril da ( % 14), eta batez bestekoaren gainetik daude Balear Uharteak, Katalunia eta Kanariak ere, garapenari eta turismoari lotuta.
2024/06/28 - 09:00
Lore Uranga: ''Aurrekontua garbi daukatela etortzen dira bezeroak bidaia-agentziara''
Hotelen eta bidaien prezioak asko igo diren arren, familia gehienek oporretara joateari ez diotela uko egin uste du Lore Urangak, Zumaiako BQD bidaia-agentziako arduradunak. Hori bai, gaur egun aurrekontuak garrantzia handia duela azpimarratu du nora joan erabakitzean.